Erkidegoen Jaialdia Durangon
2006-11-09 01:00 kulturbizErkidegoen Jaialdia bihar, zemendiak 10, hasiko da Durangoko Landako Gunean eta astegoien osoan erkidego eta herrialde desbardinetako ordezkariek eta alkarteek hainbat ekitaldi eskainiko ditue.
Erkidegoen Jaialdia bihar, zemendiak 10, hasiko da Durangoko Landako Gunean eta astegoien osoan erkidego eta herrialde desbardinetako ordezkariek eta alkarteek hainbat ekitaldi eskainiko ditue. Jaialdiaren helburu nagusia da kultur arteko hartu-emonak sustatu eta bertaratzen diranei parte hartuko dauen erkidego bakotxaren ezaugarrien barri emotea; ‘azken batean, asmoa bizikidetasuna hobetzea da’, azaldu dabe antolatzaileek.
Ekimena Durangoko Udalak sustatu dau, eta haren eta Landako Erakustazoka S.A. soziedade publikoaren artean antolatu dabe, Durangon kokatutako eskualdeetako etxeak lagun.
Jardunaldietan zenbait alor landuko dira, esaterako, kultur eta folklore zabalkundea. Izan be, parte hartuko daben erkidegoek askotariko emonaldiak eta erakusketak eskainiko deutsiez bertaratzen diranei, norbere ohiturakaz, tradizinoakaz eta kultureagaz lotutakoak.
Bestalde, eskualde bakotxeko sukaldaritzea be ezagutarazoko dabe, norbere lurraldeko produktuak erakutsiz eta salduz. Era berean, erkidego bakotxeko natur eta kultur baliabideen, historiaren eta ohituren sustapena bilatuko da.
‘Ekimen interesgarria eta erakargarria izango da, Durangoko eta Durangaldeko herritarrentzat ez eze, baita Euskal Herriko herritar guztientzat be’, nabarmendu dabe antolatzaileek.
Jaialdiaren helburuei jagokenez, alde batetik, kultur arteko hartu-emonak sustatzea parte-hartzaileen artean eta norbere ezaugarrien barri emotea bilatzen da, bizikidetasuna hobetzeagaz batera. Gainera, parte-hartzaileen aberastasuna ezagutarazoko da kultura, sukaldaritza eta folklore arloan, baita euren tradizinoak eta pentsamentu aniztasuna be. Erkidego bakotxak turismo arloan dituan baliabideak be erakutsi eta sustatuko dira.
Erkidegoen Jaialdiaren aurtengo edizinoan parte hartuko dabe Andaluziak (Durangoko Zentro Kulturalak ordezkatuta), Extremadurak (Durangoko Zentro Extremeñoak ordezkatua), Gaztela-Leonek (Zentro Palentinoak ordezkatuta), Euskal Herriak (Kriskitin dantza taldea eta Gerediaga kultur elkarteagaz), Galiziak (Bilboko Galizia Etxeak ordezkatuta), Fronte Polisarioko Euskadiko ordezkaritzaek, Latinoamerikako Komunidadeak, Babel munduko emakumeen alkarteak, Azraf alkarteak eta Asocolvasek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!