Zazpi talde Arriolako 17. Jazz-Blues Jaialdian
2006-11-08 01:00 MusikeaEuskal Herriko nahiz atzerriko zazpi taldek parte hartuko dabe Elorrion, Arriolako 17. Jazz-Blues jaialdian, hilaren 14tik 26ra. Euskal Herriko Jeronimo Martin Triok emongo dau lehen kontzertua hilaren 16an.
Euskal Herriko nahiz atzerriko zazpi taldek parte hartuko dabe Elorrion, Arriolako 17. Jazz-Blues jaialdian, hilaren 14tik 26ra. Euskal Herriko Jeronimo Martin Triok emongo dau lehen kontzertua hilaren 16an. Ondoren, Alemaniako Magnus Mehl Quintet taldearen kontzertua hilaren 17rako iragarri dabe antolatzaileek. Zemendiaren 18an, barriz, Carvin Jones musikari estadubatuarrak joko dau.
Euskal ordezkarien artean, Travellin's Brothersen emonaldia hilaren 19an izango da. Mikel Anduezak hilaren 24an joko dau, eta Erresuma Batuko Papa George Bandek hilaren 25ean. Azken buruan, Euskal Herriko Canal Blues taldeak zarratuko dau Arriolako 17. Jazz-Blues Jaialdia hilaren 26an.
Travellin's Brothersek eta Canal Bluesek Portalekua tabernan joko dabe, eta ganerakoek Elorrioko Ateneoan.
Kontzertuekaz batera, blues estiloko gitarra ikastaroa antolatu dabe Arriolako Jazz-Blues Jaialdiaren barruan. Francisco Simon musikari eta konpositoreak emongo dau Arriola antzokian, hilaren 14an, 15ean eta 16an. Musikari profesionalentzako zein musikazaleentzako ikastaroa izango da, eta bluesaren arloko historia eta berau egiteko teknika zehatzak irakasteaz ganera, teknologiek ekarritako barrikuntzak aztertuko ditu Simonek.
Horrezaz gan, Jose Manuel Hornaren argazkiakaz, ‘Round Jazz’ izeneko erakusketea jarriko dabe Arriola antzokian, jaialdiko egunetan. Informazino gehiago: www.jazzografias.com
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!