‘Txapelketak’ berbagai, Infernuko Poza. Trikitixaren V. Jardunaldiak

Bizkaie! 2007-08-29 02:00

Irailaren 4, 5 eta 6an, Donostian

Txapelketan iragana, oraina eta geroa aztertu nahi da jardunaldiotan. Zer emon edo zer kendu ete deutso txapelketeak trikitixeari edo beste edozein generori? Trikitixeak bere berezitasunak izanda zertarako balio leike txapelketeak? Zein onura ditu? Zein arrisku?

Folk Getxo’07. XXIII. Nazinoarteko Folk Jaialdia

Bizkaie! 2007-08-29 02:00   Musikea

Ohikoa danez, kontzertu guztiak doban izango dira

Aurtengo egitarauan, Karidadeko Benta taldearen agurra nabarmendu daiteke. Sei urteko ibilbidean hiru disko argitaratu ostean, Jon Maia buru dauen taldeak irailaren 5ean agur esango deusku. Kontzertua, Erromoko Santa Eugenia plazan izango da, 19:00etan hasita.

‘Oskorri Banda Band’ CD barriaren aurkezpena Catalunyan

Bizkaie! 2007-08-28 02:00   Musikea

Oskorrik bere ‘Oskorri Banda Band’ disko barria Frantzian, Italian, Galizian, Murtzian eta Euskal Herriko hainbat lekutan aurkeztu ondoren, Catalunyan gauza bera egiteko aukerea izango dau aste honetan.

Francisco Umbral idazle eta kazetaria hil da

Bizkaie! 2007-08-28 02:00

Francisco Umbral idazle eta kazetari espainiarra hil da goizaldean, Madrilgo Monteprincipe (Boadilla del Monte) klinikan, 72 urte zituala.

2008ko Herri Urratserako logo lehiaketea abian

Bizkaie! 2007-08-28 02:00

‘Mende laurdena, bide erdia...’, 2008ko Herri Urrats

Datorren urteko maiatzaren 11n izango da 25. aldikotz Herri Urrats, Seaskako ikastolen festa, eta preparazino aldian, antolatzaileek publikoarengana jo dabe euren parte hartzea eskatzeko.

Udalak Bilboko Aste Nagusiaren balantze baikorra egin dau eguraldi txarra izan arren

Bizkaie! 2007-08-28 02:00

Bilboko Udalak, haizea eta euria egin arren, jaien balantze baikorra egin dau gaur, bilbotarrek eguraldi txarrari arpegi ona erakutsi deutsela adierazoz eta Aste Nagusia estaduko jazoera kultural garrantzitsuenetakoa dala gehituz.

Irailaren 20tik 29ra 15 herrialdeetako 19 film lehiatuko dira Donostiako Zinemaldian

Bizkaie! 2007-08-27 02:00   Zinemea

David Cronenberg, John Sayles, Wayne Wang, Nick Broomfield edo Manuel Poirier zuzendari ezagunek euren lanak erakutsiko ditue Donostiako Zinemaldian.

Erotikugao.com, e-mail erotikoen lehiaketea

Bizkaie! 2007-08-27 02:00

Erotikugao e-mail txapelketea teknologia barrien erabilerea bultzatzeko, Sarean gazteen esku-hartzea bultzatzeko eta e-maila komuniketako eratzat sustatzeko antolatu dabe.

REM taldearen zuzeneko lehen diskoa urrian kalean

Bizkaie! 2007-08-27 02:00   Musikea

Zuzeneko lehen diskoa atarako dau REM talde estadubatuarrak urriaren 16an. REM Live izeneko lanak CD bikotxa eta DVD bat batuko ditu. 2005ean egin eben munduko birearen barruan Dublinen eskainitako kontzertua jasoko dau DVDak.

Aste Nagusian izandako parte-hartze handia nabarmendu dabe Konpartsek

Bizkaie! 2007-08-27 02:00

2007ko Aste Nagusira euriak gris kolorea ekarri dauen arren, jentearen parte-hartze handia nabarmendu dabe Bilboko Konpartsek. Prentsaurrean balorazino sano positiboa egin dabe nahiz eta eguraldiaren ondorioz hainbat ekitaldi bertan behera itxi behar izan dituen.

Sky, zerua ordenagailuan

Bizkaie! 2007-08-23 02:00

Google enpresa estadubatuarrak 'Sky' aplikazinoa argitaratu dau, Google Earth lako aplikazinoa baina lurra ikusteko izan beharrean, zerua eta izarrak ikusteko aukerea eskaintzen dauena.

Guggenheim museoen arte iraunkorren gidea argitaratu dabe

Bizkaie! 2007-08-23 02:00

Argitalpenaren helburuak artea jentearengana hurreratzea eta museoen bilduma iraunkorren kontzeptu bakar eta barritzailea erakustea dira. Gidea 20 euroan dago salgai Guggenheim Bilbao Museoko Denda-Liburudendan.

Xabier de Felipe biolinisteak Peter von Wienhardt pianisteagaz joko dau Alemanian

Bizkaie! 2007-08-23 02:00   Euskaldunak munduan

Kontzertua zapatuan, abuztuak 25, izango da, Salzauko Jauregian (Alemaniako iparraldean), eta Peter von Wienhardt (pianoa) eta Xabier de Felipez (biolina) gan, Sang Hyun Yong biola koreanoa eta Justin Lewis cello estadubatuarra izango dira kuartetoko partaide Beethovenen op. post. WoO 36 nº 1 lana joteko.

EHUk ‘Euskerazko komunikazinoa eta hizkuntza gitxituak’ masterra eskainiko dau

Bizkaie! 2007-08-22 02:00   Euskerea berbagai

Tenkologia barriek ekarritako erronka barrien aurrean kazetari profesional onak eta euskaldunak trebatzea da 2007-2008 ikasturtean Leioako campusean eskainiko dan masterraren helburu nagusia.

Hogei taldek joko dabe Azkena Rock jaialdian

Bizkaie! 2007-08-22 02:00   Musikea

Gasteizko Azkena Rock jaialdiaren aurkezpen kontzertuetan, Xavier Ruddek eta Royal Canalek joko dabe gaueko 21:00etatik aurrera eta sarrerea dobanekoa izango da.

‘Nazino Txikiak Munduan’ izeneko mahai-inguruan izango da Miren Azkarate Quebec-en

Bizkaie! 2007-08-21 02:00   Euskaldunak munduan

Alde batetik, Institut du Nouveau Monde-k antolatutako 'Nazio Txikiak Munduan. Zelan topau lekua handien artean?' izeneko mahai-inguruan parte hartuko dau Azkaratek abuztuaren 25ean. Ganera, 'Nazino txikiak: abertzaletasuna, autortza eta autonomia' izeneko gogoetean be izango da partaide.

Irun, Hondarribia eta Hendaia batzen dituan Bidasoa Folk jaialdia ate joka

Bizkaie! 2007-08-21 02:00   Musikea

Abuztuaren 24tik 26ra arte, zazpi taldek joko dabe jaialdian. Tartean, Carlos Nuñez gaita-jotzaile galiziarra, Akli D musikari aljeriarra eta Ruper Ordorika izango dira, besteak beste.

Andre Masson frantziarrak Gironan bizitakoak artelan bihurtuta

Bizkaie! 2007-08-21 02:00   Kulturea

Bildumeak artista frantziarraren 50 artelan batzen ditu, 36ko gerrearen aurreko urteetan Tossa de Mar (Girona) herrian margoztutakoak edota handik Frantziara bultau zanean amaitutakoak.

Hamasei izen barri Zabaltegi-Zuzendari Barriak sailean

Bizkaie! 2007-08-20 02:00   Barriak

Hamasei filmek osotuko dabe Zabaltegi-Zuzendari Barriak saila, 2007ko irailaren 20tik 29ra egingo dan Donostiako Zinemaldiaren 55. edizinoan. Sail horrezaz ganera, Zabaltegi-Bereziak atalaren barruan, dokumental edota telebista arloko bederatzi lan batuko dira.

Bost konpainia euskaldun izango dira Tarregako antzerki jaialdian

Bizkaie! 2007-08-20 02:00   Kulturea

Deabru Beltzak, Taun Taun Teatroa, Kukai Dantza eta Logela Multimedia, Trapu Zaharra eta Iñaki Mata taldeak izango dira Katalunian, irailaren 6tik 9ra bitartean.