‘Velux 5 Oceans’: bakarkako erronkarik handiena Getxotik abiatuko da

Bizkaie! 2006-10-20 02:00   Euskaldunak munduan

‘Velux 5 Oceans’, munduko kirol ekitaldirik gogorrenetakoa (Munduari itzulia, 30.000 itsas milia belaontzian eta bakarka) datorren domekan, urriak 22, abiatuko da Getxotik.

‘Velux 5 Oceans’, munduko kirol ekitaldirik gogorrenetakoa (Munduari itzulia, 30.000 itsas milia belaontzian eta bakarka) datorren domekan, urriak 22, abiatuko da Getxotik. Planetako bost ozeanoetan barrena nabegau ostean, Getxora itzuliko dira 2007ko udabarrian. Parte-hartzaileen artean, Unai Basurko portugaletearra izango da euskal ordezkari bakarra.

Estropadea 1982. urtean sortu eben BOC Challenge izenagaz eta, ondoren, ‘Around Alone’ izenarekin ezagun egin zan eta lau urtean behin antolatutako munduaren inguruan bakarrik nabegetako lehen estropadea da. Bakarkako edozein kiroletako probarik luze eta gogorrena dala dinoe adituek.

2006. urtean, bere 25. urteurrena ospatu behar dan urtean, probea askos gatxagoa izango da. Portuen arteko tarteak luzeagoak izango dira, eskalak gitxiago (Fremantale, Australia eta Norfolk, Virginia (AEB) eta hurrengo etaparako preparetako denpora gitxiago egongo da.

Estropadan, patroiak bakarrik dagozala hotz polarrei, olatu handiei, ekaitzei eta klimaren baldintzarik muturrekoenei aurre egin beharko deutse; hori guztia, erabateko neke fisiko eta mentalagaz buztartuta.

Esandako moduan, bederatzi skipper edo patroi dira abentura honetan parte hartuko dabenak: Alex Thomson, Bernard Stamm, Doug Hofman, Grahan Dalton, Kojiro Shiraishi, Mike Golding, Sir Robin Knox-Johnston, Tim Troy eta Unai Basurko bizkaitarra.

Unai Basurkok ikurrina berezia eroango dau ‘Pakea’ izeneko belaontzian, Jose Luis de Ugartek 1993ko Vendee Globe estropadan, ‘Euskadi-Europa 93’ belaontzian eroan ebana, hain zuzen be. Unai Basurkoren babesle nagusia BBK da eta asteon jaso dau Ugarteren ikurrinea Jon Mancisidor BBKko zuzendariordearen eskutik.

Beste alde batetik, Unai Basurko gogotsu dago, estropadearen urtekera eguna (urriak 22) noiz helduko zain, era horretara, 15 bat urtegaz bela mundua deskubridu ebanetik amesa izan dauena beteko dalako.

Informazino gehiago:

www.velux5oceans.com
www.vasnip.com

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu