Bosteko erakusketa ibiltariak Dora Salazar, Begoña Zubero eta Jorge Garcia artisten obrak batuko ditu

Bizkaie! 2009-02-20 14:06   Kulturea

Arte Garaikidearen 'Bosteko' izeneko erakusketearen hamabigarren edizinoa antolatu dabe, aurten Arrigorriagako, Amorebieta-Etxanoko, Getxoko, Basauriko eta Leioako udalerriek. Alicia Fernandez historian aditu eta arte-kritikariak aukeratu ditu erakusketan erakutsiko diran obrak.

Arte Garaikidearen 'Bosteko' izeneko erakusketearen hamabigarren edizinoa antolatu dabe, aurten Arrigorriagako, Amorebieta-Etxanoko, Getxoko, Basauriko eta Leioako udalerriek. Ekimenaren ganeko datuak Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputadu Josune Ariztondok, Getxoko alkate Imanol Landak eta erakusketearen arduradun Alicia Fernandezek emon ditue. Bertan izan dira, baita, aurten euren lanak erakutsiko dituen hiru artistak: Dora Salazar eskulturagile nafarra, Begoña Zubero argazkilari bilbotarra eta Jorge Garcia margolari bilbotarra. Orain arteko 11 edizinoetan 44 artistak parte hartu dabe.

Alicia Fernandez historian aditu eta arte-kritikariak aukeratu ditu erakusketan erakutsiko diran obrak: 'giza irudia da erakusketearen ardatz nagusia, eskulturak eta argazkiak buztartuta', azaldu dau.

Egun, hiru sortzaileak banakako hainbat erakusketatan erakutsi ditue euren lanak. Dora Salazar Donostiako Arteko galerian egingo dauen hurrengo aurkezpena preparetan dabil; Begoña Zuberok Kordoban, Bilboko Marzana Espazioan, Andoaineko basteron eta Madrileko Estiarte galerian erakutsi barri ditu bere argazkiak; eta, azkenik, Jorge Garciak bere azken lanak Bilboko Ederti galerian eta Zarauzko Sanz Enea galerian erakutsi ditu.


Obrak

'Bosteko 09' erakusketan, artista horreen obra barrienak eta jenteak sekula ikusi bakoak izango dira ikusgai. 'Oso lan erakusgarriak dira eta bakotxaren sorkuntzearen ezaugarri garrantzitsuenak ikusi ahal izango dira', esan dau Fernandezek.

Salazarrek irudi eskultorikoak erakutsiko dituan bitartean, Zuberoren 'Existenz' seriearen barruan Erroman ataratako argazkiak eta Garciaren erretratuak eta autoerretratuak erakutsiko dira.

Erakusketea Getxon, Erromoko Udal Erakustaretoan zabalduko da (zezeilak 20-martiak 14) eta, ondoren, Arrigorriagako erakustaretora (martiak 16-26), Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentrora (martiak 27-apirilak 19) eta Leioako Kultur Leioa aretora (apirilak 21-maiatzak 10) ailegauko da, Basauriko Arizko Torrean (maiatzak 12-30) amaitzeko. Sarrerea dobakoa izango da, baita artisten ganeko liburuxkea be, erakusketen arduradunak idatzitako artisten biografiakaz eta obren koloretako argazkiakaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu