'Slumdog Millionaire' filma izan da nagusi Oscar sarien 81. ekitaldian
2009-02-23 10:34 BarriakThe Curious Case of Benjamin Button filmak, Brad Pitt protagonista dauenak, 13 izentapen zituan, baina hiru baino ez ditu lortu, eta danak bigarren mailakoak (zuzendaritza artistikoa, makillajea eta efektu bereziak). Bestalde, Penelope Cruzek antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren saria jaso dau.
Los Angeleseko (AEB) Kodak antzokian bart egindako Oscar Sarietan, 10 hautagai zituan Slumdog Millionaire filma izan zan nagusi, 8 sari lortu zituan eta. Besteak beste, film, zuzendari eta gidoi egokitu onenen Oscar sariak eskuratu ditu Danny Boyleren filmak. The Curious Case of Benjamin Button filmak, Brad Pitt protagonista dauenak, 13 izentapen zituan, baina hiru baino ez ditu lortu, eta danak bigarren mailakoak (zuzendaritza artistikoa, makillajea eta efektu bereziak).
Slumdog Millionaire-k Munbaiko (India) auzo pobre batetako mutiko baten istorioa kontetan dau. Protagonista gaztea neskato batez maiteminduko da, eta 'Who wants to be a millionaire?' telebista lehiaketara aurkeztuko da, bere amodio galdua telebistan ikusi eta barriro alkartu ahal izateko. Mutikoa sari nagusia irabazteko momentuan dagoanean, atxilotu egingo dabe, leihaketan iruzur egitea leporatuta.
Sari nagusiak
Ezusteko bakarra izan da sari-banaketan. Gizonezko aktore onenaren saria irabazteko Mickey Rourke (The Wrestler) zan faborito, baina azkenean Sean Pennek lortu dau, Milk filman AEBetan homosexuala dala autortu eta gero politika lanetan sartzen dan protagonistearen lanagaitik.
Ganerako sarien irabazleak aurreikusitakoak izan dira: Kate Winslet (The Reader) emakumezko aktore onena, Danny Boyle (Slumdog Millionaire) zuzendari onena, Penelope Cruz (Vicky Cristina Barcelona) antzeztaldeko emakumezko aktore onena, Heath Ledger (The Dark Knight) antzeztaldeko gizonezko aktore onena eta Wall-E animazinoko film onena, besteak beste.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!