Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoak espediente onenak sarituko ditu

Bizkaie! 2009-02-23 10:28
Edurne Bilbao da espedienterik onena dauena, Industri Injinerutzako hirugarren ikasturteko ikaslea, 9,58ko kalifikazinoagaz

Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoa orain 100 urte baino gehiago sortu zan Bizkaiko uriburuan, eta Estadu espainiarrean dagoan era horretako ikastetxerik prestigiotsuenetakoa da. Zentroak ikasleak trukatzeko programa sinatuak ditu Europako 110 eskola baino gehiagogaz, eta ikasleak lan-munduan txertatzeko akordioak 300dik gora enpresakaz.

Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoak, gaur astelehena, hilak 23 (Hitzaldi aretoan, 18:00etan), emoten dituan zortzi titulazinoen espediente onenen ohiko sari banaketea egingo dau. Aurtengo urtetik aurrera, ospakizun hau Euskadiko injinerutza enpresa nagusienetarikoak babestuko dau eta 'Idom Sariak Espediente onenei' izena jarri jako.

Ikasturte bakotxean eta berezitasun bakotxean, espediente onenen ziurtagiria 21 ikaslek jasoko dabe. Lau kasutan gainditzen da 9 kalifikazinoa batezbesteko notan eta onena, Edurne Bilbaorena da, Industri Injinerutzako hirugarren ikasturteko ikaslea, batezbeste 9,58 notea izan dauelarik.

Kalifikazinorik onenak ia bardintsu banatzen dira gizon eta emakumeen artean, baina Kimikan saritutako bost espedienteak emakumezkoenak dira eta Telekomunikazino Injinerutzan saritutako lau espedienteetatik hiru be bai.

Saritutakoak, Bilbon gaur egun irakasten diran zortzi injinerutza espezialidadeetakoak dira: Industri Injinerutzea, Telekomunikazino Injinerutzea, Injinerutza Kimikoa, Industri Antolaketako Injinerutza, Industri Automatika eta Elektronika Injinerutzea, Materialen Injinerutzea eta Telekomunikazino Injinerutzea, Telekomunikazino Sistemak eta Telematika espezialidadeetan. Sarituen zerrendea ondokoa da:


Industri Injinerutzea

Edurne Bilbao Sevil, Hirugarren Ikasturtea (9,58).
Beñat Gurrutxaga Lerma, Laugarren ikasturtea (8,95).
David Mateo Jiménez, Bosgarren ikasturtea (8,80).
Mikel Urizarbarrena Cristobal, Bigarren ikasturtea (7,59).
Andoni Salazar Llorens, Lehen ikasturtea (7,30).


Telekomunikazino Injinerutzea

Patricia Atanes Molina, Bosgarren ikasturtea (9,41).
Franz Alexander Van-Horenbeke Echevarría, Hirugarren ikasturtea (8,63).
Patricia Ortiz Ugalde, Laugarren ikasturtea (8,33).
Naroa Zurutuza Dorronsoro, Bigarren ikasturtea (7,91).


Injinerutza Kimikoa

Beatriz Rodríguez Sánchez, Bosgarren ikasturtea (8,81).
Ibone Manzano Ortiz de Zárate, Lehen ikasturtea (8,65).
Ana Medina Alava, Laugarren ikasturtea (8,37).
Aida González Calleja, Bigarren ikasturtea (8,29).
Maite Salaberria Guezala, Hirugarren ikasturtea (8,06).


Industri Antolaketako Injinerutzea

Ander Carcoba Rubio, Lehen ikasturtea (7,99).
María González Ordóñez, Bigarren ikasturtea (6,51).


Industri Automatika eta Elektronika Injinerutzea

Pello Campo Onandia, Lehen ikasturtea (7,18).


Materialen Injinerutzea

Alberto Arredondo López de Guereñu, Bigarren ikasturtea (9,03).


Telekomunikazino Injinerutza Teknikoa – Telekomunikazino Sistemak

Iñigo Hernáez Corres, Hirugarren ikasturtea (9,22).
Daniel Ansorregui Lobete, Bigarren ikasturtea (8,34).


Telekomunikazino Injinerutza Teknikoa – Telematika

Jon Petralanda Urien, Hirugarren ikasturtea (8,83).


Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoa orain 100 urte baino gehiago sortu zan Bizkaiko uriburuan, eta Estadu espainiarrean dagoan era horretako ikastetxerik prestigiotsuenetakoa da. Zentroak ikasleak trukatzeko programa sinatuak ditu Europako 110 eskola baino gehiagogaz, eta ikasleak lan-munduan txertatzeko akordioak 300dik gora enpresakaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu