Kalamuaren ganeko jardunaldiak Otsagabian
2006-09-29 02:00Kalamuari lotutako berbaldiak, mahai-inguruak eta tailerrak antolatu dabez Otsagabian (Nafarroa) domekara arte egiten dagozan Cannabis Parade topaketetan. Seigarren urtea da Cannabis Parade topaketak egiten dirala. Ondo paseteaz gan, kalamuaren errealidadea ezagutzea eta ezagutzera emotea da topaketen helburu nagusia.
Kalamuari lotutako berbaldiak, mahai-inguruak eta tailerrak antolatu dabez Otsagabian (Nafarroa) domekara arte egiten dagozan Cannabis Parade topaketetan. Seigarren urtea da Cannabis Parade topaketak egiten dirala. Ondo paseteaz gan, kalamuaren errealidadea ezagutzea eta ezagutzera emotea da topaketen helburu nagusia.
Irailaren 29rako, hainbat jardunez betetako egitaraua preparau dabe. Goizeko hamabietan, Kalamuaren Aldeko Nafarroako Alderdia aurkeztuko deutse bertaratzen diranei. Arratsaldean, ‘Droga barriak: arrizkuak eta plazerak’ gaiaren ganean egingo dabe berba drogak ikertzen dabezan aditu talde bategaz. Hori bostetan izango da eta seietan, kalamuaren alkimiaren inguruko tailerra zuzenduko dau Elias Martinezek. Gauez, bederatzietan, musikeak hartuko dau lekua. Jshta eta Rapsus Klei taldeek bidea zabalduko dabe eta Kiku, Roja, Jokin eta Fiere Live Pet DJek girotuko dabe gaua ondoren.
Irailaren 30ean, eguerdiko ordubatean, kalamuak medikuntzan daukan erabilgarritasuna izango dabe berbagai Luis Nuñez medikuaren eskutik. Lehenago, ‘Tita Marian’ saria banatuko dabe. Ekitaldi horretan Tita Marian omenduko dabe, kalamuaren alde egindako lana eskertzeko. Arratsaldean, kalamua zelan kontsumidu behar dan azalduko dau Juan Robledok. Berbaldiaren amaieran, Active saria emongo dabe. Gauean, Cupra, Tobormory eta Bilo-Lines taldeen kontzertuak izango dira eta baita DJak be.
Urriaren 1ean amaituko dira aurtengo Cannabis Parade topaketak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!