Alex Domínguez: ameseta txarra Errusian
2006-03-31 00:00 Bidaide
Voronezheko jazoerea zerk eragin eban?
Lehenengo egunetan ez genduan izan arazorik; argazkiak egiten emoten neban denporea eta lo, barriz, eregiten gengozan umezurtz-etxean egiten neban. Egun baten, gure errusiar tutoreek zentral nuklear zahar bat bisitetan joateko aukerea proposatu euskuen, herritarrek egunpasarako erabilten daben ingurualdea dala esanaz. Itxuraz, leku egokia zan eguzki-sarrera eta paisajeen argazkiak atarateko. Hortxe hasi zan ameseta txarra.
Zer pasau zan?
Egoerea arraroa otu jatan heldu eta berehala. Geugaz joiazan neskek arazorik ez egoala esan arren, zaratarik ez egiteko ...
Basurde-azpizuna xaflatan, foieagaz, baniladun arto-saltseagaz eta arroz fideoakaz
2006-03-31 00:00 Jan edanak
Basurde-azpizuna xaflatan, foieagaz, baniladun arto-saltseagaz eta arroz fideoakaz
Osogaiak: (4 lagunentzat )
·750 gr. basurde-azpizun garbia
·Gatza
·Oliba-orioa
·Arroz fideoak
·100gr. foie (midi-cuit)
Baniladun arto-saltsea egiteko:
·70gr. azukera
·15gr. ur (karameloa egiteko)
·250gr. artoa
·Gatza
·Banila errama bat
·150gr. Ura
Zelan egin:
Basurdea egiteko, behin garbi dagoala, gaztu eta oliba-orio apur bategaz plantxan jarriko dogu. Ondoren, plater batera atara eta zentimetro bateko xaflatan ebagiko dogu. Xaflen bitarteetan foie xaflak jarriko doguz, zentimetro batekoak honeek be, eta dana gordeko dogu serbiduteko momentua ...
Gaztekutxak 188 gipuzkoar gazteri ingelez ikastaroak eskeiniko deutsez Irlanda, Kanada, Ingalaterra eta AEBetan
2006-03-31 00:00 Euskaldunak munduan
Bizkaie!
Itsuentzako tekladua
2006-03-31 00:00 sarean
Edozein hizkuntzatan
Tekladu barriak lehenengoz buztartzen ditu funtzinoen teklak eta tartetxua ixteko teklea baina letrea + zenbakidun teklak euki beharrean brailleko zortzi teklak daukaz. Holan, edozein hizkuntzatan idatzi daiteke.
ONCE erakundeak jarriko dau salgai produktu barria, 600 eta 800 euro bitartean. Bihar-etzi sisteman aldaketarik egon ezkero, formatu barrietara moldatzeko modua egongo da.
Diseinua, itxurea eta materiala be kontuan hartu dira tekladua egiterakoan. Kontuan hartu behar da zortzi tekla dirala garrantzitsuenak eta eurek jasoten dabez golpetxu danak.
Bizkaie!
Ardaoaren V. Mundu Foroa Errioxan
2006-03-31 00:00 Jan edanak
Foroan, bost gai jorratuko dabez: aldaketa klimatikoa eta ondorioak, Europako Batasuneko eta Munduko ardaogintzarako araudi barria, merkaduaren egoerea eta ardao-estilo barriak eta ardaogintzan daborduko garapen ekonomikorako dagoan inguruen bilakaerea.
Aldaketa klimatikoaz eta ardaogintzarako araudi barriaz egin dogu berba aurreko artikulu batzuetan. Bestalde, arlo ekonomikoari jagokonez, mundu zabalean ardaoen komerzializazinorako erabilten diran estrategiak aztertuko dira. Sormen enpresariala, merkaduen ezagutza eta salmentarako estrategia be aztertuko dira. Marketing arloan, ardao estiloen joera barriak aztertuko dira: kontsumitzaileen joerak eta sensibilidade barriak, kalidadezko ardaoen etorkizuna ...
Alex Domínguez: ameseta txarra Errusian
2006-03-24 00:00 Bidaide
Voronezheko jazoerea zerk eragin eban?
Lehenengo egunetan ez genduan izan arazorik; argazkiak egiten emoten neban denporea eta lo, barriz, eregiten gengozan umezurtz-etxean egiten neban. Egun baten, gure errusiar tutoreek zentral nuklear zahar bat bisitetan joateko aukerea proposatu euskuen, herritarrek egunpasarako erabilten daben ingurualdea dala esanaz. Itxuraz, leku egokia zan eguzki-sarrera eta paisajeen argazkiak atarateko. Hortxe hasi zan ameseta txarra.
Zer pasau zan?
Egoerea arraroa otu jatan heldu eta berehala. Geugaz joiazan neskek arazorik ez egoala esan arren, zaratarik ez egiteko ...
Pedro Bernardo Villareal de Berriz
2006-03-24 00:00 Antxinakoak Geurera
Injineru lanetan
Hainbat asmakizun eta barrikuntza ikertu eta gero, bere asmoak eta lanak martxan ipinteko aukerea bere ezkontzeak emon eutson.
1694ko urtarrilaren 3an Mariana Rosa Bengolea lekeitiarragaz ezkondu zan Pedro Bernardo eta Lekeitiora joan zan bizitera. Bengoleatarrak be ez ziran edonor eta hainbat ondasun eukezan, batez be Bizkaiko Lea Artibaiko eskualdean. Bere emaztearenak ziran olek, burdinolek, baserriek zein lurrek ikerketak praktikara eroateko ezinbesteko aukerea emon eutsen Pedro Bernardori. Holan ba Lekeitio, Gizaburu, Ispaster, Amoroto, Mendexa zein Aulestin egozan burdinolak zein ...
Ehiztari, Potemkin edota Doctor Deseoren disko barriak, Oihukak udabarrian argitartuko dituan lanen artean
2006-03-24 00:00 Musikea
- Doctor Deseo taldearen 'Detrás de los espejos rotos' diskoa apirilaren 18an izango da kalean. 'Metamorfosis' (básicamente lento) disko dirdiratsu eta eraginkorraren ondoren, Doctor Deseo taldea bueltan dator bere hamargarren diskoagaz 20. urteurrena ospatzera.
Zuzenean jotako diskoa da, 2005eko urtarrilean grabau eben eta 'Metamorfosis' diskoa Bilboko Arriagan. Disko barria Iñaki Uohok grabau dau Muxikako bere estudioan. Soul ukutuak dauzen rock diskoa izango da eta testuak Francisen betiko lerrotik joango dira.
- Pin Pan Pun Band Auo abeslariak (Etsaiak) gidatzen dauen Pin Pan ...
Algak, elikagai barria
2006-03-24 00:00 Jan edanak
Ezagunenak
Algen laborantzea eta industria garatuena japoniarra da. Munduan alga gehien jaten dan herria da eta kanpora gehien saltzen dauena be bai. Horregatik, ezagutzen doguzanak japoniar izena daukie. Alga danak siku erosten dira. Ondo garbitu behar dira ur hotzagaz eta, egosi baino lehenago, komeni da 30-40 minututan beratzen eukitea. Normalean saldea aprobetxau egiten da saltsak edo zopak egiteko.
-Nori: alga gorriak dira baina sikatzean, ilundu egiten dira. Orriak siku saltzen dira. Sushi preparetako erabilten dira. Askotan txigortuta be jaten dira ...
Errioxako ardaoaren kanpo-salmentea gorantz
2006-03-24 00:00 Jan edanak
Herrialdeka, Erresuma Batuan saldu ziran gehien aitatutako errioxako ardook. Danetara, 21´4 miloe litro saldu ziran, 2004an baino % 4 gehiago. Dirutzeari jagokonez, 100 miloe eurotik gorakoak izan ziran sarrerak, aurrekoan baino % 6´43 gehiago. Beste alde batetik, saldutako ardaoaren prezioaren batez bestekoa % 4´11 euro bajuagoa izan da.
Bigarren, Alemania dago, 12´4 miloe litro ardao saldu dira bertan, Erresuma Batuan saldutakoaren erdia, eta % 6´83ko igoereagaz aurreko urtekoagaz alderatuz. Kasu honetan, aurreko urtean ardaoaren prezioa 3 eurokoa izan zan ...
Makailao-solomoaen entsaladea zitrikoakaz, gaztai freskoa eta prijidutako quinoa
2006-03-24 00:00 Jan edanak
Zelan egin:
Makailaoa egiteko, gezatutako makailao solomoak hartu eta plantxan markauko doguz banan-banan azalaren alderditik eta ondoren katilu batean jarriko doguz. Bien bitartean, limoi-ura eta oliba-orioa 50 gradutara jarri eta segiduan makailaoari gainetik bota eta xiringa bat erabiliz sartuko doguz limoi-ura eta oliba-orioa makailaoaren barrualdera; dana 40 gradutara euki makailaoa eginda dagoala ikusi arte.
Laranjazko maihonesea egiteko, laranja-ura eta azukerea surtan desegiten jarriko doguz eta ondoren berotan uretan bigundutako gelatinea be bai. Hotzituten itxi eta amaitzeko, hagatxo bat erabiliz ondo ...
Telesforo Monzon, bere heriotzearen 25. urteurrenean
2006-03-24 00:00 Kulturea
1977an bueltau zan Hego Euskal Herrira, Askatasunaren Ibilaldiaren ekitaldietan eta ezker abertzaleko mitinetan parte hartzeko. HBren sortzaileetako bat izanda, 1979an poliziak atxilotu egin eban, eta, Langraitzen preso egoala, gose-grebeari ekin eutsan, hilteko puntuan egoteraino. Diputadu be aukeratu eben kartzelan egoala, baina ezin izan eban inoz lan hori bete. Aldiz, gaztetako indar berberagaz segidu eban lanean, mitinak emoten, artikuluak idazten eta abar. Sasoi haretako giroa ederto erakusten dabe Telesforo Monzonek idatzitako abestiek, danak be ezagunak eta oindino be jentearen ahotan ibilten ...
Zinema alternatiborako 'Zinebiklub' izeneko esparru barria sortu dau Bilboko Udalak
2006-03-24 00:00 Zinemea
Bizkaie!
Mariasun Landaren 'Krokodilo bat ohe azpian', nazinoarteko liburu-zerrenda ospetsu bateko gomendioen artean
2006-03-24 00:00 Kulturea
Bizkaie!
Euskerazko Laburmetraien Zirkuituak aurtengo edizinorako aukeratutako bost filmak 20 udalerritara eroango ditu
2006-03-24 00:00 Zinemea
Bizkaie!
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
4119
4120
4121
4122
4123
4124
4125
4126
...
4279
4280
4281
4282
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...