Baga-biga disketxearen udagoieneko nobedadeak

Bizkaie! 2006-10-02 02:00   Musikea

Baga-Biga musika ideiak diskoetxeak lau disko barri argitaratuko ditu udagoienera begira. Holan, ‘Noizean Behin’, ‘Basaki’ eta ‘Korrontzi’ taldeen diskoak udabarrian kaleratu ondoren, ‘Linea 2’, ‘Bidebat’, ‘Itaka’ eta ‘The Kill Ministers’ taldeei jagoke orain disko barriak aurkeztea.

Linea 2 taldeak aurkeztuko dauen diskoa taldearen bigarrena da. Basauriko laukoteak rock kaletarra jorratzen dau.

Bidebat taldekoek Boluetako estudioetan grabau dabe euren bigarren lana izango dana. Kanta barrietan metala eta rocka buztartzen dabe.

Itaka taldeari jagokonez, Zumaiako laukoteak pasa dan urteko Euskadi Gaztea Maketa Lehiaketan urrun heltzea lortu eban eta orain lehenengo lanagaz datoz, rock indartsuagaz.

Azkenik, The Kill Ministers hirukote bakiotarrak be aurrerago aitatutako maketa lehiaketan hartu eban parte eta horrek asko lagundu deutse lehenengo diskoa atarateko orduan. Inglesez kantetan dabe eta The Doors edota Animals taldeen eragina igarten jake.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu