Euskerazko zortzi lan aurkeztu dira XVII. Edebe Haur eta Gazte Literaturako sarietara

Bizkaie! 2009-01-23 14:25   Kulturea

Danetara, 402 obra aurkeztu dira Edebe Haur eta Gazte Literaturako sarien 17. edizinora, igaz jasotakoaren bikotxa, eta horreetatik zortzi euskerazkoak dira. Lan irabazleen barri urtarrilaren 28an emongo da, Bartzelonan.

Danetara, 402 obra aurkeztu dira Edebe Haur eta Gazte Literaturako sarien 17. edizinora, igaz jasotakoaren bikotxa, eta horreetatik zortzi euskerazkoak dira. Lan irabazleen barri urtarrilaren 28an emongo da, Bartzelonan. Aurtengo sariak danetara 55.000 euro banatuko ditu: 30.000 euro gazteentzako lanarentzat eta 25.000 euro haurrentzako lanarentzat, antolatzaileek iragarri dabenez.

Haur literaturearen modalidadean 270 lan aurkeztu dira, eta 132 gazte literaturakoan, danetara 402, beraz. Gaztelaniaz 327 obra aurkeztu dira, katalanez 52, galizieraz 15 eta euskeraz zortzi. Horixe da, akaso, sariketearen ezaugarri bereziena: lau hizkuntza horreek aukera-bardintasuna izatea lehiatzeko orduan. Aurreko 16 edizinoetan, gaztelaniazko 19 liburu, katalanezko zortzi eta galizierazko lau izan dira irabazle.

Gaztelaniazko eta katalanezko lanen partaidetzearen igoerea antzekoa izan bada be, Galiziako eta Euskal Herriko idazleen partaidetzea bikoiztu egin da: % 60 galegozko nobelen kasuan, eta % 50 euskerazko lanen kasuan.

Haur literaturan, kontaera errealistak, umorez eta fantasiaz zipriztinduak nagusitu dira; gazte literaturan, barriz, ekintza asko eta alkarrizketa ugarikoak. Generoen artean, bildurrezko nobelea, eta oro har, iniziazino-istorioak izan dira gailenak.

Lanak Estaduko lau hizkuntza ofizialetan argitaratuko dira: gaztelaniaz, katalanez, euskeraz eta galegoz. Era berean, ONCEgaz hitzartutakoa tarteko, braillez be argitaratuko dira. Liburu barri horreek martitik aurrera izango dira liburu-dendetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu