Alhondiga Bilbaok unibersoaren ganeko 'Across the universe' jardunaldiak antolatu ditu

Bizkaie! 2009-01-08 09:59

Jardunaldiak urtarrilaren 12tik 18ra bitartean egingo dira, Bilboko Indautxu Plazan jarriko daben karpa handi batean, eta, modu horretan, Astronomiaren Nazioarteko Urtea inauguratuko da Bizkaiko uriburuan.

Alhondiga Bilbao zentroak dibulgazino zientifikoko jardunaldi batzuk antolatu ditu 'Across the universe' izenburupean. Bertara doazenek unibersoak ostentzen dituan misterioak deskubridu ahal izango ditue, antolatzaileek adierazo dabenez.

Jardunaldiak urtarrilaren 12tik 18ra bitartean egingo dira, Bilboko Indautxu Plazan jarriko daben karpa handi batean, eta, modu horretan, Astronomiaren Nazioarteko Urtea inauguratuko da Bizkaiko uriburuan.

Galileok lehenengo teleskopioa sortu izanaren garrantzia ospatzeko asmoz, UNESCOk Astronomiaren Nazinoarteko Urtetzat hartu dau 2009a, eta Alhondiga Bilbaok bat egin gura izan dau ospakizun horregaz, 'unibersoko gauzarik zoragarrienak eta konturik liluragarrienak bilbotarrei helarazoz'.

Egun horreetan Indautxu Plazako karpara doazenek jarduera ugari egin ahal izango ditue, besteak beste, Ho planetarioaz gozau, eguzki-erlojua egiten ikasi, 'Across the universe' erakusketako bisita gidatuetan parte hartu, astronauten elikagaiak probau edo gai horretan adituak diranen berbaldiak entzun.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu