Jaurlaritzeak 8.674.677 euro emongo ditu aurten kulturea sustatzeko

Bizkaie! 2009-01-07 13:40

Kopururik handiena (4.206.820 euro) ikus-entzunezko sektoreak jasoko dau. Antzerkiaren arloak 1.254.877 euro jasoko ditu; Zinema Euskaraz programeak 1.098.980 euro; liburuaren, literaturearen eta itzulpengintzaren sektoreak 838.000 euro.

Eusko Jaurlaritzeak kultura sustatzeko 2009an banatuko dituan diru-laguntzinoen ganeko informazinoa zabaldu barri dau. 8.674.677 euro emongo ditu danetara, 2008an baino %4 gehiago. Kopururik handiena (4.206.820 euro) ikus-entzunezko sektoreak jasoko dau. Antzerkiaren arloak 1.254.877 euro jasoko ditu; Zinema Euskaraz programeak 1.098.980 euro; liburuaren, literaturearen eta itzulpengintzaren sektoreak 838.000 euro; irudien arteak 535.000 euro; musikeak 499.000 euro; eta jantzeak 262.000 euro.

Horreez gan, mueta guztietako kultur jaialdietara 350.000 euro bideratuko ditu Jaurlaritzeak.

Bestalde, kultur ondarea zaindu, aberastu eta sustatzeko 3.619.100 euro (2008an baino % 31 gehiago) bideratuko dira, museo jarduerak garatzeko 700.000 euro, eta artxibategietako egitasmoetarako 590.000 euro.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu