'Expodistrito' ekimenak sei erakusketa eroango ditu Bilboko udaltegietara
2009-01-08 11:06 KultureaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako ekimena Abando-Barrainkua, San Inazio, Otxarkoaga Begoña, San Frantzisko eta Zorrotzako barrutietan egongo da ikusgai. 2009ko lehen hiruhilabetekoan ondorengo artista honeen margolan erakusketak jasoko ditue udaltegiek: Inma Tejero, Terraz, Ianire Sagasti, Edelberto Alonso del Busto 'Edel', Floro Oribe & Ana Portillo eta Naroa Gutiérrez.
'Expodistrito' ekimena, Bilboko Udaltegi desbardinetan egiten dan aldi baterako erakusketen zikloaren edizino barria martxan jarriko da, 2009ko urtarilaren 7tik aurrera, Begoñako udaltegian hasita. Lehen hiruhilabeteakoan, sei margolan-erakusketa izango dira bizkaiko uriburuko auzoetako udaltegietan.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako ekimena Abando-Barrainkua, San Inazio, Otxarkoaga Begoña, San Frantzisko eta Zorrotzako barrutietan egongo da ikusgai. Erakusketen data zehatzak barrutietako udaltegiko bulegoetan jakin ahal izango dira.
2009ko lehen hiruhilabetekoan ondorengo margolan erakusketak jasoko ditue udaltegiek:
- Inma Tejero. Arte Ederretako ikasketak egin zituan Guidhall unibersidadean, Londresen. Beste artista batzukaz batera edo bakarka, hainbat erakusketatan parte hartu dau Londresen eta Bilbon. Oraingoan, 'Buzonar-T' artelanen bilduman, etxeko gutunontzietan fakturak, erreziboak eta publizidadea besterik ez dogula jasotzen erakutsi gura dau.
- Terraz (Juan Mª Saenz). Beste modu batez interpretau diran liburuak dira artista honen erakusketearen ardatz, non liburuek beste irakurketa-maila bat proposatzen daben, jatorrizko edukia galdu eta objektu-liburu bihurtu diralako; margoztu, ebagi eta erre diran liburuak agiri dira, besteak beste.
- Ianire Sagasti: Bere obreak konbentzionalismo afektiboak kritikau, dudan jarri, manipulau eta erabarritzen ditu. Nabardura erromantikoen interpretazino barriaren bila dabil. Bere margolana adierazpenaren behar bortitza da. Bere lanek fisikoki alkarren kontra jotea gura dau eta, horretarako, eskura dauen edozein bitarteko erabilten dau. Bere lanen tratamentua irudi zatiek osotutako collage bat da, eta pertsonaia eta objektuakaz batera, olerki-testuak dagoz.
- Edelberto Alonso Del Busto 'Edel'. Artista kubatarra, diseinugilea, errotulogilea eta argazkilaria da. Estilo zehatza dau eta XX.mendearen amaieratik XXI. mendearen hasierara arteko La Habana erakusten dau. Habanako bazterren margolaria da, kolorearen magiaren maisua. Beste batzukaz zein bakarka hainbat erakusketa egin ditu Puerto Ricon, Italian, Espainian, Ingalaterran, Frantzian, Alemanian eta La Habanan bertan.
- Floro Oribe eta Ana Portillo. Flororen lanetan argia eta koloreak dira nagusi, pintzelada luzeak. Anaren lanetan figurak eta izaki magikoak ikusten dira gehien bat.
- Naroa Gutiérrez. 'Espejos del alma' bere margolanagaz, gizakiaren jarri gura da agirian: danok gara gauza bera, baina itxura desbardinakaz, erakunde-nortasun beraren zati gara.
'Expodistrito' ekimenaren helburu nagusia Bilbon izaten diran adierazpen artistikoak deszentralizetea eta ahalik eta herritar gehienei hurreratzea da. Beste helburu batzuk be baditu: artista barriak ezagutarazo gura ditu, baita honezkero ezagunak diranen lanak erakutsi be.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!