Alfred Hitchcock maisuaren obra guztiak aztertuko ditu Guillermo del Torok liburu batean
2009-01-07 10:35 BarriakGuillermo del Toro zinemagile mexikarrak modu sakonean aztertu eta xehetasunez landu ditu Alfred Hitchcock maisuaren obra guztiak -pelikulak, telebistarako saioak eta beste zenbait proiektu- datorren astetik aurrera liburu-dendatan egongo dan 'Hitchcock' (Espasa) liburuan.
Guillermo del Toro zinemagile mexikarrak modu sakonean aztertu eta xehetasunez landu ditu Alfred Hitchcock maisuaren obra guztiak -pelikulak, telebistarako saioak eta beste zenbait proiektu- datorren astetik aurrera liburu-dendatan egongo dan 'Hitchcock' (Espasa) liburuan.
Askotan modu ironikoan, suspentsearen jenioaren produkzinoaren ganean dituan lehentasunak eta ezinikusiak azaltzen ditu liburuan Guillermo del Torok.
Del Toro nazinoarte mailako entzute handienetako zinemagilea da. Komikiaren, munstroen eta fantasiazko pertsonaien mundua dira bere ezaugarri estetiko bereziak. Besteak beste, 'El espinazo del diablo' (2001), 'El laberinto del Fauno', 'Hellboy' (2004) eta 'Hellboy II' (2008) zuzendu ditu, eta 'El orfanato' filmaren produkzinoan be parte hartu eban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!