Bilboko Artelan Berreginen Museoak doban zabalduko ditu ateak asteburuan
2009-01-08 13:38 KultureaMuseoakasteburu honetan emongo ditu amaitutzat 'Olimpia buru eta bihotz' erakusketea eta Bizkaiko Jaiotzazaleen Elkarteak antolatutako jaiotzen erakusketea. Horretarako, dobaneko bisita gidatuak antolatu ditu.
Bilboko Artelan Berreginen Museoak asteburu honetan emongo ditu amaitutzat 'Olimpia buru eta bihotz' erakusketea eta Bizkaiko Jaiotzazaleen Elkarteak antolatutako jaiotzen erakusketea. Ganera, museoak azken hilabeteotan ikusgai egon diran erakusketa bi horreetara azkenengoz joateko aukerea eskainiko deutse bilbotarrei, dobako autobusak antolatu baititu bisita gidatu bigaz, bihar eta zapatuan (urtarrilak 9 eta 10). Autobusek Moyua Plazatik urtengo dabe. Joan aurretik, 944 157 673 telefono zenbakian izena emon behar da.
Bihar arratsaldean, 18:00etan, Bizkaiko Jaiotzazaleen Elkartearen 50. urteurrena ospatzeko antolatutako erakusketara egingo da bisitea. Bertan, 150 figura eta jaiotza-estilo desbardinen konposizinoa ikus daiteke. Figura eta konposizino guztien artean azpimarragarrienak euskal jaiotzea eta bilbotar jaiotzea dira, Bizkaiko Jaiotzazaleen Elkarteak enkarguz egindakoak.
Zapatuan, 18:00etan baita, bigarren eta azken bisitea izango da museoak antolatutako erakusketara. Bertan, antxinako kirol lehiaketak erakusten dira. Erakusketearen ardatza Antxinako Olinpiar Jokoak dira.
Zita horreetara joan ezin dauenak domekan izango dau erakusketa horreez gozetako azken aukerea, museoaren ateak zabalik egongo baitira, doban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!