The Rasmus laukote finlandiarrak Bilbon joko dau
2009-01-09 14:41 MusikeaKontzertua martiaren 28an izango da Bilboko Santana 27 aretoan, kaleratu barri daben 'Black Roses' diskoa aurkezteko egiten dagozan birearen barruan.
The Rasmus laukote finlandiarrak kontzertu bat eskainiko dau martiaren 28an Bilboko Santana 27 aretoan, kaleratu barri daben 'Black Roses' diskoa aurkezteko birearen barruan, Noise On Tour kontzertuaren antolatzaileak jakinarazi dauenez.
Bost urte material barririk argitaratu barik egon ondoren, banda eskandinaviarrak 'Black Roses' kaleratu barri dau. Helsinkin, Stockholmen eta Singapurren grabauata dago, Demon Childegaz batera produzidu dabe eta kanta batean Nightwish taldeko abeslari Anette Olzonek parte hartzen dau.
Jatorri finlandiarreko talde gazteak 2003. urtean lortu eban nazinoarte mailako onarpena, 'Dead Lettters' izeneko diskoagaz eta, batez be, 'In the Shadows' abestiari esker. Miloeka disko saldu eta jaioterrian zein Europako beste herrialde batzuetan hainbat sari lortu zituen.
Orain, The Rasmus 'Black Roses' diskoagaz dator, eta Euskal Herria bisitauko dau martiaren 28an. Sarrerak honezkero salgai dagoz www.ticktackticket.com webgunean, 902 15 00 25 telefonoan, Fnac-en, Carrefour-en eta Ticktackticket sareko denda ofizialetan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!