Donostiako 44. Jazzaldian parte hartzeko 15 talde aukeratu ditue
2009-01-08 14:39 MusikeaAukeratutako 15 talde horreek kontzertu bana emongo dabe urtarrilaren 9tik maiatzaren 6a bitartean eta, zuzeneko emonaldi horreen arabera,Donostiako 44. Jazzaldian parte hartzeko aukeratuko ditue.
Honezkero, hasi dabe Donostiako 44. Jazzaldian parte hartuko daben euskal taldeak aukeratzeko lana. Jazzaldiko antolatzaile batzordeak hamabost talde aukeratu ditu. Talde horreek kontzertu bana emongo dabe urtarrilaren 9tik maiatzaren 6a bitartean eta, zuzeneko emonaldi horreen arabera, Donostiako 44. Jazzaldian parte hartzeko aukeratuko ditue.
Lehenengo kontzertua Acido C taldeak emongo dau, Viktoria Eugenia Club aretoan. Antzokiko aretoaz gan, Fnacen eta Altxerri eta Branka tabernetan izango dira kontzertuak.
Acido C taldeaz gan, honako honeek be joko dabe: Flor Begue & Cristina Montull Trio, Stay Blues, Chronology Quartet, Marco Martinez Quartet, Mikel Gaztelurrutia Trio, Conexion 4tet, The Billie Jeans, New Mood Trio, Broken Brothers Brass Band, Gregario de Luxe, Altx6, The Cheese and Road Ensemble, Organik's eta The New Jazz Voices Ensamble.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!