Euskadiko Liburutegien Aholku Batzordea sortzeko dekretua onartu dau Eusko Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2008-12-31 09:59

Euskadiko Liburutegien Aholku Batzordea Euskadiko Liburutegi Legeak sortu eban Jaurlaritzaren Kultura Sailari atxikitako aholkularitza erakunde moduan eta bere zeregin nagusia Euskadiko Liburutegi Legeak aurreikusten dituan alorretan aholku emotea izango da.

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak Euskadiko Liburutegien Aholku Batzordea sortzen eta arautzen dauen dekretua onartu dau. Dekretu honek Euskadiko Liburutegien Legeak eratu eban liburutegien aholku batzordea arautzen dau eta bere sorrerea ahalbideratzen dau zereginak eta osoketea zehaztuz.

Euskadiko Liburutegien Aholku Batzordea arautzen dauen dekretuak bere osoketea, aukeraketa modua, antolakuntza eta funtzionamendua zehazten ditu. Euskadiko Liburutegien Aholku Batzordea Euskadiko Liburutegi Legeak sortu eban Jaurlaritzaren Kultura Sailari atxikitako aholkularitza erakunde moduan eta bere zeregin nagusia Euskadiko Liburutegi Legeak aurreikusten dituan alorretan aholku emotea izango da.

Osoketeari jagokonez, Euskadiko Liburutegien Aholku Batzordea 13 lagunek gehi idazkariak osotuko dabe. Presidentzia Kultura sailburuordearena izango da eta presidenteordea Kultur Ondarearen zuzendaria izango da. Honeekaz batera beste 11 kide izango dira, hiru foru aldundiek proposatuko ditue, beste bat Eudel Euskal Udalen Elkarteak eta beste zazpiak liburutegi alorreko personen artean aukeratuko dira. Azkenik idazkaria hizpide baino botorik bako kidea izango da.

Euskadiko Liburutegien Aholku Batzordea osotzeko prozesua dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, indarrean sartu eta hilebetera jarriko da abian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu