'Esku era' jardunaldiak: sormenez ekin

Bizkaie! 2009-01-09 10:56   Euskerea berbagai

Urtarrilaren 23 eta 24an Bilbon egingo dira Topaguneak antolatutako Esku era jardunaldiak, Bilborock aretoan. Sormena izango da aztergai jardunaldietan, euskera alkarteak ardatz hartuta.

Urtarrilaren 23 eta 24an Bilbon egingo dira Topaguneak antolatutako Esku era jardunaldiak, Bilborock aretoan. Sormena izango da aztergai jardunaldietan, euskera alkarteak ardatz hartuta.

Lehenengo egunean, euskera alkarteak izango dira aztergai, sorreratik euskera alkarteek izandako bilakaeran sorkuntzak zein leku izan dauen aztertuz. Horretarako Karmen Irizar, Julen Arexolaleiba, Andoni Eizagirre, garaion egitasmoko kideak, Iñaki Dorronsoro, Gorka Julio eta Funky Project-eko kideak izango dira bertan.

Bigarren egunean, barriz, kultur sorkuntzaren inguruan jardungo dabe. Koldo Tapia, Jone Miren Hernandez, Josu Landa, Xabier Monasterio, Igor Elortza eta Gotzon Barandiaran izango dira bertan.

Jardunaldien webgunean topau daitekez egitaraua eta edukien ganeko xehetasunak, baita izena emoteko oharrak be. Urtarrilaren 16an amaitzen da izena emoteko epea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu