Gernikarra zan gerrako neskato baten errautsak sakabanatuko ditu Gernika-Lumoko Udalak

Bizkaie! 2008-12-31 10:30

Retolaza Gerrikaetxebarria familiaren azken personeak ez eban bere bizi guztian Gernika-Lumoren oroipena ahaztu. Horrexegaitik, hil baino aurretik, bere testamentuan idatzita itxi eban Gernika-Lumora bueltetako agindua.

Eulalia Retolaza Gerrikaetxebarria zan orain astebete Valentzian hildako gerrako neskato gernikarraren izena. Bonbek bere jaioterria astintzen eben bitartean alde egin behar izan eban Eulaliak Gernika-Lumotik eta Valentziara joan zan.

Retolaza Gerrikaetxebarria familiaren azken personeak ez eban bere bizi guztian Gernika-Lumoren oroipena ahaztu. Horrexegaitik, hil baino aurretik, bere testamentuan idatzita itxi eban Gernika-Lumora bueltetako agindua.

Mandatua betez, bere iloba batek Udalera bere gorputz erraustua dauen kutxa helarazo dau, bere azken gurariak dituan karta bategaz. Beronen bitartez Eulalia Retolaza Gerrikaetxebarriak argi itxi eban bere errautsak Gernika-Lumon zabaltzeko, baina zehatz, Juntetxearen inguruetan.

Gauzak holan dirala, bariku honetan, urtarrilak 2, arratsaldeko 13:00etatik aurrera, Gernika-Lumoko bi zinegotzik bere borondatea beteko dabe.

Datu anekdotiko moduan esan beharra dago Eulaliak, bere azken egunetaraino, jaioleku izan zan bere Gernika-Lumoko etxearen giltza gorde izan dauela. Etxebizitza 1937ko bonbardaketearen eraginez txikitua izan zan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu