Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolako blog batek lortu dau Teknoskopioa 2008 gazteentzako ideia-lehiaketako sari-nagusia
2008-11-14 11:08'Berdundis superheroia' izeneko blogagaz lortu dau lehenengo saria Anais Sanchezek egindako blogak eta horri esker, bideokamera bat jaso dau sari moduan. Bigarren sariduna Donostiako La Anunciata ikastetxeko Ivan Matellanes izan da, 'Earthman' izeneko blogagaz. Hirugarren saria, Bilboko Luis Briñas ikastetxeko hiru ikaslek egin daben 'Forestwoman' blogak lortu dau.
Elhuyar Fundazinoak, Innobasquek eta Eusko Jaurlaritzearen Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa Sailak alkarlanean martxan jarritako Teknoskopia 2008 gazteentzako ideia-lehiaketara aurkeztu diran 110 blogen artean, Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolako Anais Sanchez gazteak lortu dau lehenengo saria, 'Berdundis superheroia' izeneko blogagaz; horri esker, bideokamera bat jaso dau sari moduan.
Bigarren sariduna Donostiako La Anunciata ikastetxeko Ivan Matellanes izan da, 'Earthman' izeneko blogagaz. Hirugarren saria, Bilboko Luis Briñas ikastetxeko hiru ikaslek egin daben 'Forestwoman' blogak lortu dau. Bigarren eta hirugarren sailkatutako ikasleek argazki-kamara digital bana jaso dabe. Sari guztiak Eroskik babestu ditu.
Anais Sanchezek egin dauen blogean, Berdundis izeneko superheroia da protagonista. Lurreko ingurumena zaintzeaz arduratzen da Berdundis, eta Lurreko mehatxuei aurre egiteko hamaika abenturatan murgiltzen da. Hiru blog saridunei jagokenez, epaimahaiak azpimarratu dau 'blog landuak' izan dirala, 'eduki interesgarriak' landu dituela eta erakutsi daben imajinazioa eta sormena 'nabarmentzekoak' dirala.
Epaimahaia zientzia edota hezkuntza-gaietan adituak diran lau personek osotu dabe: Pilar Kaltzada, Innobasqueko Sustapen eta Komunikazino zuzendaria; Jose Mari Rodriguez Ibabe, Elhuyar Fundazinoko presidentea; Teresa Santos, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Berritzegune Nagusiko Zientzia-hezkuntza ildoaren arduraduna; eta Josu Sanz, Unesco Etxeko ingurumen-arduraduna. Epaimahaiak aurtengo parte-hartze handia nabarmendu dau, azken edizinoko parte-hartzearen hirukotxa izan baita.
Zientziaren Astearen ekitaldien artean antolatzen dan lehiaketa honen helburua da zientziagazko eta teknologiagazko zaletasuna eta jarrera ekintzaileak sustatzea gazteen artean eta ikasleak motibetea. Horregaitik, lehiaketeak iraun dauen bitartean, gazteak superheroi bihurtuta, boterea, baliabideak eta ekiteko gogoa izan dabe munduan dagozan mehatxuei aurre egiteko, eta lan horretan bizitako abenturak kontau ditue blogetan. Blog guztiak ikusgai dagoz www.zientzia.net/teknoskopioa webgunean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!