Euskal zinemearen inguruko Ikusgaiak aldizkaria abiarazo dabe
2013-03-25 16:46Ikusgaiak aldizkariak orain arte egindakoari jarraipena emoteaz gan, Euskal Herriko ikus-entzunezko sortze-lanaren inguruko pentsamolde kritikoa birsortzeko nahia dauen aro barri bat abiarazoko dau. Holan, euskal zinema eta euskal ikus-entzunezkoen produkzinoaren inguruan gune akademikoaren erreferentzia-puntua izan nahi dau nazinoarte mailan be.
Al Di Meola eta Gonzalo Rubalcaba, Getxoko 37. Nazinoarteko Jazzaldian
2013-03-25 14:48 MusikeaAl Di Meola gitarra-jotzaile estatubatuarra eta Gonzalo Rubalcaba pianista kubatarra Getxoko 37. Nazinoarteko Jazzaldiko kontzertu nagusien eskaintzeari gehitu jako. Horrrezaz gan, Wynton Marsalis eta Jazz At Lincoln Center Ochestra, Ignacio Berroa eta Stacey Kent musikariek joko dabe Algortako Biotz Alai plazan garagarrilaren 3tik 7ra.
Euskaltzaleak aktibau eta antolatzeko apustua berretsi dau Euskaltzaleen Topaguneak
2013-03-25 11:20 Euskerea berbagaiGizarte mobimentu modura egituratzen jarraitzeko kohesinoan eta gizarte eraginean lehentasunak jartea erabagi dabe Topaguneko kideek astegoienean, Durangon, egindako Batzar Nagusian.
Eusko Jaurlaritzearen irrati lizentzia lehiaketearen inguruko eskandalua, irregulartasunak eta euskalgintzari babes eskaerea
2013-03-25 10:38Komunikabideak, euskerearen normalizazinoaren bidean, berebiziko garrantzia daben tresnak dira. Ezin dogu onartu hurrengo 26 urteetan ia erabat espainolez izango dan diala. Legala izango dan benetazko presentzia behar dau euskereak.
Xabier Silveira zazpigarrenez Nafarroako Bertsolari Txapelketako irabazle
2013-03-25 10:18 BertsolaritzeaXabier Silveirak irabazi dau Nafarroako Bertsolari Txapelketea, buruz burukorik jokatu barik, Julio Soto bigarrenari hogei puntuko alde atera eutson eta. Silveira eta Sotogaz batera, Erika Lagoma eta Eneko Fernandez zuzenean sailkatu dira Bertsolari Txapelketa Nagusirako.
Arabako txakolin uzta barria aurkeztu dabe Kexaan
2013-03-22 14:57 Jan edanakAurtengo Arabako Txakolina JDak sekulako produkzino errekorra lortu dau mahatsaren % 45eko igoereagaz. Gainera, mahatsaren kalidadea bikaina da, garaiko gaixotasunakaz apenas sufridu dauelako (mildiu, oidio). Hego-haize ugariek mahastien osasuna bermatu dabe eta erabagigarriak subertatu dira prozesu begetatiboan.
'Ludi honen bestaldez', Lauaxetaren olerkiak gaur egungo idazkeran irakurgai
2013-03-22 12:10 KultureaLudi honen bestaldez Estepan Urkiaga Lauxeta-ren poema bildumea argitaratu dau Labayru Ikastegiak. Laukizko olerkariaren testuak gaurko idazkerara ekarri ditue Adolfo Arejita, Sebastian Gartzia, Antton Mari Aldekoa, Xabier Boveda eta Alberto Errazti ikertzaileek.
Rober Garay artisteak Arte Bruttoko arte-lan bat sortu dau, Basajaun izaki mitologian oinarritua
2013-03-22 11:54Basajaunaren Ibilbidea naturgune pribatua da eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbearen ikuspegi zoragarriak ditu. Sano berezia dan gune horretan Rober Garayk Basajauna (Bx4) arte-instalazinoa sortu dau, inguruan berak batu dituan askotariko landareak erabiliz. ArteBrutto Naturalis Begeto Mitikoak izeneko seriearen lehenengo piezea da.
Gernikako Bakearen Museoa Fundazinoak Ipar Irlandatik datorren erakusketa interesgarria zabalduko dau
2013-03-22 10:45 KultureaIpar Irlandan eta Ipar Irlandaren gaineko gatazkeari buruzko ikuspuntu eta esperientzia ugari batu ditue. Erakusketa honek istorio desbardinak erakusten deuskuz zenbait objekturen argazkien bidez. Argazkiek objektu bakotxari jagokon azalpen etiketa bat izango dau, objektuaren jaubeak idatzitako azalpena erakutsiz.
Mikel Tabernak 60ko hamarkadako giroa jaso dau 'Alkasoroko benta' bere lehenengo nobelan
2013-03-22 10:14 Kulturea60ko eta 70eko hamarkadan bizitakoak jaso ditu Mikel Tabernak bere lehenengo nobelan, Alkasoroko benta-n (Susa). Gaztaroan bete-betean ezagututako aldaketa giroa dau ardatz liburuak.
Park Chan-Wookek inaugurauko dau XIX. Fant Hollywooden egin dauen lehenengo lanagaz, 'Stoker' filmagaz
2013-03-21 17:32 BarriakPark Chan-Wook zuzendari korearra Bilbora etorriko da maiatzaren 3an, Hollywooden egin dauen lehen proiektuaren, Stoker filmaren aurre-estreinaldian parte hartzeko. Mia Wasikowska, Matthew Goode eta Nicole Kidman protagonista izango dituan thrillerra maiatzaren 10ean helduko da Estadu osoko zinema aretoetara.
Durangaldea eta Ipar Uribe aurrez aurre Bertsolari Gazteen XXI. BBK Sariketako finalean
2013-03-21 16:28 BertsolaritzeaBertsolari Gazteen XXI. BBK Sariketearen finala barikuan, martiaren 22an, egingo da eta Durangaldeko eta Ipar Uribeko taldeak aurrez-aurre izango ditu, biek gainditu baititue sailkatze frogak eta finalaurrekoak. Finala iluntzeko 19:00etan egingo da Bilboko Kafe Antzokian eta sarrerea doban izango da.
Musikea, jantzea eta artea, 24. Xiru jaialdian
2013-03-21 14:56 kulturbizGotaine-Iribarne herriak hartuko dau Xiru jaialdia, martiaren 22tik 24ra bitartean. Kanpotik jinik lelopean, Portugal, Afrika eta Indiatik etorritako artistek euren lanak erakutsiko ditue jaialdiaren 24. edizinoan. Kulturearen unibertsaltasuna, sorkuntzea eta euskerea sustatzea dira festibalaren helburuak.
Durango Ardo Saltsan feriak 52 upategi batuko ditu
2013-03-21 13:32 Jan edanakDurango Ardo Saltsan azoka eno-gastronomikoa egingo da datorren zapatuan, martiaren 23an, Durangoko Landako Gunean; seigarren edizinoan 52 upategik parte hartuko dabe eta 140 ardao marka izango dira erakusgai. Bestelako produktuak be izango dira, besteak beste, orioa, pernil iberikoa, izokin eta hegaluze ketuak, tomate iberikoa, gaztaiak, antxoak eta kafea.
'Ismael Fidalgo. margolari espresionista baten abentura', Xabier Sáenz de Gorbearen lana plazan
2013-03-21 13:04 kulturbizNekez batu daiteke ale bakar baten Ismael Fidalgo (1928-2010) gerra osteko artista espresionista enkarterritar oparo horren ibilbide plastiko guztia. Xabier Sáenz de Gorbeak, Enkarterriko Museoaren eta Bizkaiko Batzar Nagusien laguntzinoagaz, lortu dau Sopuertako margolari horren 300 lan baino gehiago —danak ez— non dagozan ikertu eta liburu bakar baten jasotea.
'Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak' bere lehenengo liburua argitaratu dau Goiatz Labandibarrek
2013-03-21 10:11 KultureaIgaz Igartza Saria irabazi eban Goiatz Labandibarrek, urtebetean irabazle izandako proiektua amaitu eta argitaratu barri dau Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak (Elkar). Europako makina bat uritan jazotako istorioek osotzen dabe liburua.
Basque Fest euskal kulturearen eta abangoardiaren jaialdia ospatuko da Bilbon martiaren 28tik 31ra
2013-03-21 10:09Tradizinoa, nortasuna, barrikuntzea, talentua eta sormena dira jaialdiaren osogaiak. Bilboko Udalak antolatutako ekimena urteroko topaketa bihurtzeko jaio da eta, egungo krisi ekonomikoan, uria dinamizetako proposamena izan nahi dau, hau da, hurreko merkatua erakarteko eta kultura-turismoaren gorakadea sustatzeko.
Robert Crumb sarituko dau Bilboko Barrea jaialdiak
2013-03-20 17:27 sariak-autortzakRobert Crumb komikigile estadubatuarra izango da, urriaren 1etik 6ra bitartean Underground umorea lemapean egingo dan Bilboko Barrea izeneko jaialdiaren laugarren edizinoko konbidatu nagusia. Robert Crumbek 2013ko BBK Bilboko Barrea Saria jasoko dau umorezko sorkuntza artistikoaren arloan egindako karrera bikainagaitik.
Elhuyarrek aro barri bati ekin deutso
2013-03-20 14:51 kulturbizBerrogei urteko ibilbidea eginda, aldaketak eginez hasi dau 2013a Elhuyarrek. Xedea eguneratu dabe, negozio-unidadeak egokitu, eta irudi korporatiboa aldatu. Ganera, Elhuyar Fundazioko lehendakaria eta zuzendari nagusi barria aurkeztu ditue, Jose Mari Pitarke eta Leire Cancio, hurranez hurran.
Bilboko Alondigeak Arrazakeria eta Xenofobiaren Kontrako Nazinoarteko Eguna ospatzeko umeentzako jarduera bereziak antolatu ditu
2013-03-20 12:50Martiak 21, Arrazakeria eta Xenofobiaren Kontrako Nazinoarteko eguna modu ludiko eta gozagarrian ospatu nahi dau Bilboko Alondigako Mediateka BBK-k. Horretarako umeek eta familiek kulturaniztasuna egoera positibo eta aberasgarri lez ulertzea helburu daben jolas eta tailerrak antolatu ditue.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...