Rekalde-Ortzadar komiki lehiaketako lanen erakusketea zabaldu dabe
2012-10-04 11:29 kulturbizRekalde-Ortzadar komiki lehiaketako bigarren edizinoko erakusketea aurkeztu barri dabe Bilboko Rekalde aretoan. Aurtengo sariketako beharrik aitagarrienak batu ditue, besteak beste, Asier Martínez de la Pera irabazlearenak, eta ohorezko saridun Jon Zabaletarenak.
Bilblogari euskerazko blogen lehiaketan parte hartzeko epea edegi dabe
2012-10-04 10:43Nontzeberri kultur atariak Bilblogari euskerazko blogen lehiaketearen aurtengo edizinoa martxan ipini barri dau. Ekimenaren helburua gazteen euskerearen erabilerea Interneten eta euskarri digitaletan indartzea, eta ez galtzea da.
Traspasos, Gaitzerdi eta Hortzmuga konpainiak alkartu egin dira indarkeriaren kontra eta giza eskubideen alde
2012-10-03 18:44 KultureaProiektuaren izenburua Eta bihar… zer? da eta Bilbon eskainiko dabe urriaren 26an eta 27an. Aitatzekoa da kontalari lana egingo daben lau gerra-erreportarien presentzia: Hernán Zin, Jon Sistiaga, Mikel Ayestaran eta Mayte Carrasco.
El Columpio Asesino, Soziedad Alkoholika, Sutagar eta Barricada, Zuzen-Zuzenean zirkuituan
2012-10-03 15:17 MusikeaIV. Zuzen-Zuzenean musika zirkuituan 50 kontzertu iragarri ditue urritik apirilera bitartean. Euskal Herriko hainbat aretotan egingo dira kontzertuak. Orain arte iragarritako taldeak ondokoak dira: Soziedad Alkoholika, Zea Mays, Su Ta Gar, Moby Dick, Childrain, Jon Robles, Pablo Marín Stet, Moog Indigo Trío, Sosegua eta Barricada.
Sormena, euskerea eta jantzak buztartzen dituan Sopel&Dub lehiaketea antolatu dabe Sopelan
2012-10-03 14:21 BarriakSopelako Udalak eta Euskera Zerbitzuak sormena, euskerea eta jantzak buztartzen dituan Sopel&Dub lehiaketea antolatu dabe. Lehiaketearen bidez, sopeloztarrek euren sormena lantzeko aukerea izango dabe, sari potoloak eskuratuz gainera.
Hiru hilabete eta hamar urte bitarteko umeentzako hezkuntza-egitaraua antolatu dau Guggenheim Bilbao Museoak
2012-10-03 11:58 jardunaldiakBaby Art 3 eta 12 hilebeteko umeentzako jardueren bidez umeek koloreen gustoa, materialen soinua eta espazioaren testurea ezagutuko ditue. Gurasoek lagunduta, soinuaz, argiaz, koloreaz eta eskulanez esperimentauko dabe. Jolasaren bidez zentzumenak eta arteagazko interesa pizteko modu bat da. Baby Art domekatan izango da, urrian, zemendian eta abenduan.
Mina eta umorea Bertol Arrietaren 'Alter ero' ipuin liburuan
2012-10-03 11:30 KultureaZortzi ipuinez osotu dau Bertol Arrietak Alter ero liburua. Eguneroko jazoerak izan ditu abiapuntu idazle zarauztarrak bere bigarren liburuan. Susa argitaletxeak kaleratu dau lana.
Nestor Basterretxeak sortu dau aurtengo Durangoko Azokearen kartela
2012-10-02 15:45 KultureaAurtengo Durangoko Azokearen kartela aurkeztu dabe Durangoko San Agustin aretoan. Nestor Basterretxea artista ezagunak sortu dau irudia, enkarguz, prentsaurrekoan azaldu dabenez. Artistea bera eta Aiert Goenaga, Durangoko Azokako zuzendaria, izan dira kazetarien aurrean.
Bilboko Zirkuituak eguenean ekingo deutso auzoetan antolatzen dauen antzerki denporaldiari
2012-10-02 15:39 jardunaldiakBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu dauen Bilboko Zirkuitua programeak udagoieneko denporaldiari eguenean, hilak 4, emongo deutso hasierea, bederatzi antzerki ikuskizunakaz, horreetako batzuk estreinaldiak.
Jasone Osorok nerabeentzako 'Ezekiel nora ezean' plazaratu dau
2012-10-02 14:59 KultureaJasone Osoroidazle elgoibartarrak Ezekiel nora ezean nerabeei zuzendutako nobelea kaleratu barri dau. Elkar argitaletxearen Taupadak bilduman argitaratu dabe. Personaia beraren bigarren lana dau egileak.
Santurtziko Nazinoarteko XXXIII. Antzerki Jaialdia urriaren 19tik zemendiaren 25era izango da
2012-10-02 14:09 KultureaSanturtziko Nazinoarteko Antzerki Jaialdiak eszena-ikuskizun anitza eskainiko deusku, besteak beste, komedia, thrillerra, antzerki soziala, jantza-antzerkia, musika-antzerkia, operea, jantza garaikidea eta abar, Bizkaiko Antzerki Jaialdirik zaharrena dan honen ezaugarrietako bat publiko mota guztien gogoko lanak eskaintzea da eta.
Euskal musikeak BECeko plaza erraldoia beteko dau zemendiaren 10ean
2012-10-02 13:40 MusikeaZea Mays, Zuloak, Berri Txarrak, Esne Beltza eta Willis Drummond taldeek osotuko dabe Becatu jaialdiaren kartela zemendiaren 10ean. 14.000 lagunentzako lekua izango da BECen. Sarrerak salgai dagoz.
Arian A2.1 euskerea ikasteko metodoa plazan
2012-10-02 11:15 Euskerea berbagaiArian euskerea ikasteko metodo lez sortu zan, ikasleak eguneroko hainbat egoeratan komuniketan ikasteko helburuagaz. Horretarako, Arian metodoak komunikazinoan oinarritutako ekintzak proposatzen ditu, euskera-ikasleak ulermena eta erabilerearen bidez hizkuntzea menperatu daian.
Eskaintzea euskeraz daben Getxoko 28 akademien barri zabaldu dau Udalak liburuxka batean
2012-10-02 10:58 Euskerea berbagaiEkimena, GEHI euskerea sustatzeko hitzarmenaren barruan kokatzen da, oso garrantzitsutzat joten dogulako eskolatik edo lanetik kanpo egiten diran jarduerak euskeraz egin ahal izatea, hizkuntzearen erabilerea sustatze aldera, eta horretarako akademien datuak batu doguz getxotarrei helarazoteko, azaldu dau Koldo Iturbe Euskara zinegotziak.
Dana prest Andoainen domekan Kilometroak jaia hartzeko
2012-10-01 18:17 Euskerea berbagaiAita Larramendi ikastoleak hartuko dau aurtengo Kilometroak jaia, urriaren 7an. On egin lemapean, bost guneak eta 6,3 kilometroko ibilbidea prest dagoz domekan milaka euskaltzale hartzeko. Egunotan aurkeztu ditue jaiaren azkenengo zehaztasunak.
Zea Mays taldearen kontzertua, besteak beste, aurtengo BLV – ART egitarauan protagonista
2012-10-01 14:17 jardunaldiakBilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala kaleak abangoardiako jarduerez eta adierazpenez beteko dira barriro be Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, inguruko zenbait kultur agentegaz alkarlanean, antolatutako BLV-ART programearen edizino barriagaz.
UPV/EHUk lehenengo mailetarako eskainitako plazen % 98 bete ditu dagoeneko
2012-10-01 11:20aurreko urteagaz konparauta, lehenengo mailetarako eskaini diran plazen kopuruak behera egin dauen arren (igaz 9.110 eskaini ziran), bai matrikulak zein okupazino mailea hazi egin dira, 2011-2012 ikasturtean 8.477 ikasle barri sartu baitziran UPV/EHUn, okupazinoaren % 93 izan zana.
François Ozonen 'Dans la maison', 60. Zinemaldiko Urrezko Maskor
2012-09-30 02:00 BarriakFrançois Ozonen Dans la maison lanak irabazi dau Donostiako Zinemaldiko sari nagusia. Urrezko Maskorraz aparte, gidoi onenaren saria be jaso dau zinemagile frantsesaren pelikuleak. Pablo Berger bilbotarraren Blancanieves-ek Epaimahaiaren Sari Berezia lortu dau.
Zornotzako Barnetegiak 20 urte
2012-09-28 14:45 Euskerea berbagaiZornotzako Barnetegiaren jarduna, batez be, euskera eskolak emotea izan da zabaldu zanetik, eta 20 urteotan handik pasau diran ikasleak 20.000tik gora dira.
Bilbo, Manhattaneko Film Laburren Jaialdiaren uriburu bihurtuko da
2012-09-28 12:55 BarriakBilbo 2012ko Manhattan Short Film Festival jaialdiaren uriburu bihurtuko da gaur, hilak 28, eta bilbotarrek bertan parte hartzeko eta botoa emoteko aukerea izango dabe.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...