Atzerriko Euskal Etxeetako 15 gaztek parte hartuko dabe datozan egunotan Gaztemundu programan

Bizkaie! 2015-09-25 13:59

Aste bi inguru egingo ditue Euskal Herrian diasporako 15 gazteek, Eusko Jaurlaritzak urtero antolatzen dauen Gaztemundu programearen bidez. Kultur erakundeen kudeaketearen ganeko formakuntzea jasoko dabe eta Euskal Gizataldeen Mundu Batzarrean parte hartuko dabe. Ganera, euskal gizartea hurreagotik ezagutzeko aukerea eukiko dabe.

Aste bi inguru egingo ditue Euskal Herrian diasporako 15 gazteek, Eusko Jaurlaritzak urtero antolatzen dauen Gaztemundu programearen bidez. Kultur erakundeen kudeaketearen ganeko formakuntzea jasoko dabe eta Euskal Gizataldeen Mundu Batzarrean parte hartuko dabe. Ganera, euskal gizartea hurreagotik ezagutzeko aukerea eukiko dabe.

Aurten Gaztemundun parte hartuko daben persona guztiak Latinoamerikatik datoz. Hamaika argentinarrak dira, bi uruguaiarrak eta kolonbiar eta mexikar bana be badagoz. 18 eta 30 urte bitartean daukiez. Asteburuan helduko dira Euskal Herrira eta osteratxua egingo dabe Bilbo eta Gasteiz ezagutzeko. Gaztemunduren egitarau ofiziala astelehenean hasiko da.

EMUN kooperatibeak gidatzen dauen kultur enpresen kudeaketarako ikastaroan parte hartuko dabe 15 gazteek egonaldiaren lehenengo astean. Ondoren, Euskal Gizataldeen 6. Mundu Batzarrean egongo dira. Lau urtean behin egiten da topaketa hori, atzerriko euskal jatorriko personak alkartu eta lankidetzea bultzatzeko. Aurtengo ekitaldia Gasteizen egingo da, urriaren 7tik 9ra.

Gaztemundu programearen helburua da, Euskal Etxeetako kide gazteek gaur eguneko Euskal Herria bertatik bertara ezagutzea. Aurten, zehazki, kultur proiektuen kudeaketarako tresnak ikastea be bada helburuetako bat, Euskal Etxeei eta antzeko erakundeei aurrera egiten laguntzeko.

Formakuntzarako orduez aparte, parte-hartzaileek ingurua hobeto ezagutzeko aukerea eukiko dabe, ibilaldi eta bisitaldien bidez. Gasteizeko Oihaneder euskerearen etxea ezagutuko dabe, Pasaiako Albaola zentroa, Donostiako San Telmo museoa, Bilboko Guggenheim eta abar. Era berean, Usurbilen ospatuko dan Kilometroak jaian egongo dira gazteak. Iñigo Urkulluk Gaztemunduko parte-hartzaileei harrerea egitea be aurrikusita dago. Urriaren 9a eta 10a bitartean bueltauko dira etxera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu