'Sparrows' filmak jaso dau Urrezko Maskorra Donostian

Bizkaie! 2015-09-28 10:15   Zinemea

Runar Runarsson zuzendari islandiarraren Sparrows izan da, epaimahaiaren ustez, Donostiako Zinemaldiko filmik onena. Zapatu gauean ospatutako galan, Urrezko Maskorra jaso eban nerabe baten gorabeherei buruzko pelikula horrek. Amama filmak ez dau sari nagusia eskuratzerik euki, kiniela batzuetan agertu arren; halandabe, Asier Altunaren lanak Irizar Saria irabazi dau.

Runar Runarsson zuzendari islandiarraren Sparrows izan da, epaimahaiaren ustez, Donostiako Zinemaldiko filmik onena. Zapatu gauean ospatutako galan, Urrezko Maskorra jaso eban nerabe baten gorabeherei buruzko pelikula horrek. Amama filmak ez dau sari nagusia eskuratzerik euki, kiniela batzuetan agertu arren; halandabe, Asier Altunaren lanak Irizar Saria irabazi dau.

Sparrows ez da izan zeresan handiena eragin dauen filma 63. Donostiako Zinemaldi honetan. Ikusleen gustukoa izan arren, beste pelikula batzuk gehiago agertu dira zaleen kinieletan. Epaimahaiak, baina, Runarssonen lanaren alde egin dau. Ari, 16 urteko nerabea da filmeko protagonista. Amagaz Reykjavik uriburuan bizitetik herri urrun batera aldatuko da aitagaz. Hango giroak hasieran gogaitu egiten dauen arren, bere lekua topau beharko dau.

Paprika Steen epaimahaiburuak emon eutsan Urrezko Maskorra Runar Runarssoni zapatuko galan. Pelikulan parte hartu daben guztiei eta Donostiari eskerrak emon eutsazan zuzendariak. Islandia, Kroazia eta Danimarkaren arteko koprodukzinoa da Sparrows.

Zuzendari Onenaren Zidarrezko Maskorra Joachim Lafossek lortu dau, Les chevaliers blancs pelikulan egindako lanagaitik. Gobernuz Kanpoko Erakundeetan egiten dan beharrari buruzkoa da filma eta Lafossek saria hartzean adierazo eban, zentzunez jokatu behar dala GKE-en auzian, nazinoarteko laguntzinoa politikariek antolatzen dabelako.

Euskal filmen artean Amama filma nabarmendu da aurten. Irizar Saria lortu eban Asier Altunaren pelikuleak. Era berean, Irene Escolar aktoreak Irizar Sarien epaimahaiaren aitamen berezia jaso eban, Lara Izagirreren Un otoño sin Berlin filman egindako lanagaitik.

Epaimahaiaren Sari Berezia Lucile Hadzihalilovicek zuzendutako Evolution filmak jaso eban. Argazki onenaren saria be jaso eban zinta horrek. Gidoi onenaren saria 21 nuits avec Pattie lanarentzat izan zan eta epaimahairen aitamen berezia jaso eban Federico Veirojen El apostata-k. Aktore onenaren saria Ricardo Darinek eta Javier Camarak jaso eben ex-aequo, Truman pelikulan egindako lanagaitik eta emakumezko onenaren Zidarrezko Maskorra Yordanka Ariosak jaso eban (El rey de la Habana). 

Palmares osoa hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu