Zeanuriko kofradien arteko bola txapelketea Altzustan jokatuko da zapatuan

Bizkaie! 2015-09-28 12:51

Zeanuriko udalerrian dagozan zazpi kofradietako ordezkariek neurtuko ditue indarrak zapatuan, urriak 3, Altzustako bolatokian, auzo horretako San Migel jaien barruan. Taldeka jokatzen da txapelketa hori eta, beraz, kofradia bakotxak lau bolariko moltsoa aurkeztuko dau. Bola jokoa Arratiako ohitura zaharra da eta bultzadea emon nahi deutsie, galdu ez daiten.

Zeanuriko udalerrian dagozan zazpi kofradietako ordezkariek neurtuko ditue indarrak zapatuan, urriak 3, Altzustako bolatokian, auzo horretako San Migel jaien barruan. Taldeka jokatzen da txapelketa hori eta, beraz, kofradia bakotxak lau bolariko moltsoa aurkeztuko dau. Bola jokoa Arratiako ohitura zaharra da eta bultzadea emon nahi deutsie, galdu ez daiten.

Antolatzaileek azaldu dabenez, talde bakotxeko jokalari bakotxak sei jaurtiketa egingo ditu. Ondoren, taldekide guztiek botatako txirloak kontauko dira eta gehien bota dauen taldeak irabaziko dau. Bardinketea egongo balitz, gerra eran erabagiko litzateke irabazlea. Zeanuriko zazpi kofradiak honeek dira: Altzua, Altzusta, Asterria, Ibarguen, Ipiñaburu-Undurraga, Otzerinmendi eta Uribe.

Saioa arratsaldeko 18:00etan hasiko da, Altzustako bolatokian. Hiru sari banatuko dira. Talde irabazleak 120 euro irabaziko ditu eta Ellauri hoteleko Kiloterdi txokoan afaria. Txokoak izen hori dauka kilo eta erdiko txuletak emoten dituelako. Bigarren sailkatuek 100 euro lortuko ditue eta hirugarrenek, 80.

Aurtengo udan bakarkako lau txapelketa jokatu dira Zeanurin, Altzuan, Ipiñan, San Juston eta San Lontzon. Txapelketa bakotxeko hiru onenek Zeanuriko finala jokatu eben eta Maximo Beitia izan zan irabazle. Aitagarria da, irabazlea Altzustako taldekakoan egongo dala zapatuan, Otzerinmendiko laukotean.

Arratiako eta Euskal Herriko ohitura askoren moduan, bola jokoa be galtzeko arriskuan dago. Horregaitik, era honetako txapelketakaz, bultzadea emon nahi deutsie. Izan be, gaur egun auzo gitxitan jokatzen dira bola txapelketak Arratian, udan baino ez. Gazte gitxik parte hartzen dabe. Hori dala eta, umeen txapelketak antolatzeari ekin nahi deutsie. Bola jokoagaz lotutako berba eta esamoldeak be gorde gura ditue, Arratiako berbetearen eta ondarearen parte diralako. Eskuzuloak, txorra, sinka, hirukoa, txakile, zubile, txirloa, arrapea eta antzeko beste berba batzuk entzungo dira zapatuan Altzustan.

Zeanuriko Udalaren eta Ellauri hotelaren laguntzinoa eskertu dabe antolatzaileek, txapelketea aurrera atarateko beharrezkoak diralako. Era berean, herritar guztiei Altzustako bolatokira hurreratzeko deia egin deutsie. Txapelketea amaitzen danean, parrilladea egongo dala aurreratu dabe.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu