'Euskera' agerkariaren aholku batzordeak sei kide barri ditu
2014-07-30 12:02 Euskerea berbagaiMixel Aurnague, Martine Berthelot, Martin Haase, Jose Ignazio Hualde, Xabier Itzaina eta Jon Landaburu dira Euskaltzaindiak argitaratzen dauen Euskera aldizkariaren aholku batzordeko kide barriak. Agerkariaren Idazketa batzordeak proponidu zituan, eta Akademiaren Osoko bilkureak onartu.
Bermeoko XXIX. Nazinoarteko Musika Asteak bost kontzertu eskainiko ditu, abuztuaren 4tik 8ra bitartean
2014-07-30 11:32 MusikeaHainbat estilotako musikea entzuteko aukerea izango da Bermeoko XXIX. Nazinoarteko Musika Astean, ganbara musikea, zarzuelea eta organu kontzertua, tartean. Abuztuaren 4tik 8ra bitartean egingo dabe Musika Astea, eta emonaldi guztiak 20:00etan hasiko dira.
Goitiberak barriro be Bilboko Aste Nagusian
2014-07-29 15:48Bilboko Konparsek Aste Nagusiko egitaraua aurkeztu dabe, eta aurten be danetariko eskaintzea atondu dabe: kontzertuak, jantza ikastaroak, bertso-saioak, ginkanak, arrantza eskolea, antzerkia, azokak, aerobithoia... Eta goitiberak berreskuratuko ditue, abuztuaren 23an izango da probea.
'Let's Talk in Basque!' atal berezia, Vancouverreko Latin American Film Festivalen
2014-07-29 15:06 BarriakVancouverreko Latinoamerikako Zinemaldian euskal zinemeak bere lekua izango dau, Let's Talk in Basque! izeneko atalean, Etxepare Euskal Instituak jakinarazo dauenez. Telmo Esnalen Urte berri on, amona eta Kimuak programako 2013ko katalogoa osotzen daben zazpi film laburrak eskainiko ditue. Abuztuaren 28an hasiko da jaialdia.
Bizkaiko mezarik altuena, Igiriñaoko Edurretako Amaren baselizan
2014-07-29 11:57Gaur egun San Inazio egunean besterik ez da mezea esaten Gorbeiako Igiriñaoko Edurretako Amaren baselizan, oraintsu arte domeka eta jai egun guztietan emoten zan, uda sasoian. Katedral naturala dogun Gorbeiaren magalean, 1.119 metrotara, Bizkaian altuerarik handienean mezea ospatuko da, dinoe Zeanuriko parrokiak zabaldu dauen oharrean. Mezea 12:00etan izango da.
'Nafarroako ipar-mendebaleko hizkeren egitura geo-linguistikoa' liburua sarean ipini dau Euskaltzaindiak
2014-07-29 11:09 Euskerea berbagaiAmaia Apalauzak idatzitako Nafarroako ipar-mendebaleko hizkeren egitura-geolinguistikoa beharra Euskaltzaindiaren webgunean irakurgai dago daborduko. Liburua Akademia eta Nafarroako Gobernuaren artean sustatutako Mendaur bildumearen 10. zenbakia da.
Martxan da Alberto Handia XXVI. Zientzia Fikzinozko Literatura Lehiaketea
2014-07-28 15:47 KultureaEHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadeak Alberto Handia XXVI. Zientzia Fikzinozko Literatura Lehiaketearen deialdia egin barri dau. Kontakizunak euskeraz edo gaztelaniaz aurkeztu daitekez, zemendiaren 3a baino lehen. Irabazleak 2.000 euroko saria jasoko dau, eta bigarrenak, 1.000 eurokoa.
Azkenengo bost urteotako irabazleak, Bilboko Aste Nagusiko XXIV. Bilbao Uria Nazinoarteko Sari Nagusian
2014-07-28 14:23Aurten ez da edozelakoa izango piroteknia enpresen arteko lehia, izan be aurreko edizinoetako bost irabazleek hartuko dabe parte Bilboko Aste Nagusiko XXIV. Bilbao Uria Nazinoarteko Sari Nagusian , tartean Areatzako Astondoa etxeak. Suak 22:45ean hasiko dira.
16.000 lagunetik gora, 22. Euskal Encounter partyan
2014-07-28 11:54Lau egunetan 6.000 parte-hartzaile eta 10.000 bisitari batu dira Barakaldoko BECen, Euskal Encounter bideojoko eta informatika topaleku erraldoian. Estadu espainiarreko party handiena da, eta zaharrena bere bai. Sabino San Vicente antolatzailea oso pozik dago aurtengo edizinoagaz. Barritasun nagusietakoa Z-Day apokalipsi zonbia izan da.
Tokioko Atzerriko Ikasketen Unibersidadeak Euskerea eta Euskal Kulturea erakutsiko ditu
2014-07-28 11:33 kulturbizEtxepare Euskal Institutua munduko unibersidadeetan dituan Euskera eta Euskal Kulturako Irakurletza Sarea osotzen dabil. Euskal hizkuntzearen eta kulturearen ezagutzea eta ospea nazinoartean sustatzea da ekimenaren helburu nagusia. Halanda ze, Japonen euskal ikasketen irakurletza zabalduko da datorren urtean lehenengoz, Tokioko Atzerriko Ikasketen Unibersidadean.
Euskal Herriko I. Elektrotxarangen Topaketea egingo dabe irailaren 6an, Bermeon
2014-07-24 15:13 MusikeaGasteizko Ttek kultur alkartea eta Bermeoko txosnak dabilz antolatzen Elektrotxarangen Topaketea, Euskal Herriko hainbat elektrotxaranga taldegaz batera. Egun osoko egitaraua izango da, eta amaiera ikusgarria eukiko dauela aurreratu dabe arduradunek.
'Giza Anatomiako Atlasa' ikasliburua argitaratu dau EHUk
2014-07-24 12:34 kulturbizEuskal Herriko Unibersidadeak kaleratu barri dau Marban argitaletxearen Máster Atlas de Anatomía lanaren euskerazko itzulpena. Atlasak giza anatomiaren euskerazko terminologia osoa batzen dau. Erreferentziazko lana da bere arloan.
'Humboldt: Selected Basque Writings' lana argitaratu dabe Bizkaiko Foru Aldundiak eta Renoko Euskal Ikasketen Zentroak
2014-07-24 11:30 Euskerea berbagaiIñaki Zabaleta Gorrotxategik atondu dau Wilhelm von Humboldten testuen antologia, Basque Classics Series bildumako bederatzigarrena. Renoko Euskal Ikasketen Zentroak euskal kulturea AEBetan hedatzeko eta sustatzeko bultzatzen dauen programearen barruan dago saila.
Irati Iciarrek UEUren Udako Ikastaroen lehenengo balorazinoa egin dau
2014-07-24 10:43 jardunaldiakUEUren 42. edizioko Udako Ikastaroak ateak zarratzekotan dagoz, eta amaieraren atarian Irati Iciarrek, ikastaroetako arduradunak, aurtengo edizinoko lehenengo balorazinoa egin dau. Bidean aldaketa eta zailtasun batzuk sortu diran arren, orokorrean sentsazino oso ona daukiela adierazo dau. Eibarren, Baionan eta Iruñean antolatu diran ikastaroetan 500 ikaslek parte hartu dabe, eta horrek sarearen osasun ona erakusten dau UEUko arduradunaren ustez.
Denzel Washington aktoreak Zinemaldiko Donostia saria jasoko dau
2014-07-23 14:28 BarriakAntoine Fuqua zuzendari eta Denzel Washington protagonista dituan The Equalizer pelikuleak abiatuko dau, lehiaketaz kanpo, aurtengo Donostia Zinemaldia, irailaren 19an. Aktoreak eta zuzendariak aurkeztuko dabe lana, Kursaal auditoriumean. Eta inaugurazino ekitaldi horretan jasoko dau aktore estadubatuarrak Donostia saria.
Berri Txarrak taldea Ricky Falkner produktoreagaz beharrean dabil egunotan Madrilen
2014-07-23 13:28 MusikeaHirukote nafarra 20. urteurreneko sortze-prozesuan buru-belarri dabil. Madrilen dagoz, Reno Studiosen, Ricky Falkner produktoreagaz grabazinoak atontzen. Urte amaieran kaleratuko dabe disko barria. Bilboko Aste Nagusian joko dau Berri Txarrakek, abuztuaren 22an, Europa Parkean.
Elkarrekilan Zuberoan udalekuak antolatu ditue garagarrilaren 24tik 30era
2014-07-23 11:50Aurten lehenengoz eskainiko ditue Ikastolen Elkarteak eta Uda Leku alkarteak Elkarrekilan Zuberoan izeneko udalekuak. Euskal Herriko 9-15 urte bitarteko ehun bat umek hartuko dabe parte. Mauleko Agerria etxean izango da egotaldia, garagarrilaren 24tik 30era. Begiraleak Bidasoaz bi aldeetakoak izango dirala adierazo dabe arduradunek.
Alex Angulo aktorea omenduko dabe gaur Bilboko Campos Eliseos antzokian
2014-07-23 11:12 kulturbizAktore erandiotarraren lagun, senide eta arte eszenikoetako lankideek omenaldia egingo deutsie eguaztenean, arrastian, Bilboko Campos antzokian. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, eta ordubete ingurukoa izango da. Publikoari edegita egongo dala jakinarazo dabe, omenaldi xumea izango da, berak nahiko leuken modukoa.
'Jon Mirande, olerkaria' liburua irakurgai, Euskaltzaindiaren webgunean
2014-07-23 10:32Txomin Peillen euskaltzainaren Jon Mirande, olerkaria liburua sarean ipini barri dau Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean konsultau daiteke, hemen. Euskaltzainak bildumaren 18. zenbakia da, hain zuzen be.
Iker Serranoren 'Basoko zaindaria' erakusketea ikusgai, Rekalde aretoan
2014-07-22 15:47 KultureaArtista iruindarraren erakusketea Bizkaiko Foru Aldundiaren Barriek programearen barruan aurkeztu dabe Bilboko Rekalde aretoko Kabinete Abstraktua izeneko aretoan. Basaoko zaindaria erakusketea abuztuaren 31ra bitartean egongo da ikusgai.




















Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...