Bermistorian egingo dabe urriaren 15etik 18ra
2015-10-09 10:29Antxinako sasoietara salto egingo dau Bermeok Bermistorian jardunaldien 11. ekitaldian. Bermeoko Udalak aurreratu dauenez, berbaldi bategaz hasiko da egitaraua, urriaren 15ean, eguena, eta asteburuan Erdi Aroko azokea egongo da herriko kaleetan. Animazinoa, tailerrak eta jolasak be egongo dira, urriaren 18ra arte. Zapatuan mozorrotuta joateko eskatu deutsie bermeotar eta bisitari guztiei.
Antxinako sasoietara salto egingo dau Bermeok Bermistorian jardunaldien 11. ekitaldian. Bermeoko Udalak aurreratu dauenez, berbaldi bategaz hasiko da egitaraua, urriaren 15ean, eguena, eta asteburuan Erdi Aroko azokea egongo da herriko kaleetan. Animazinoa, tailerrak eta jolasak be egongo dira, urriaren 18ra arte. Zapatuan mozorrotuta joateko eskatu deutsie bermeotar eta bisitari guztiei.
Igaz arrakasta handiz ospatu zan Bermistorian jardunaldien hamargarren urteurrena eta, beraz, aurten barriro heldu deutsie ekimenari. Hamaikagarren aldi honetan, hiru eguneko egitaraua preparau dabe, urriaren 15, 17 eta 18an. Eguenean, arratsaldeko 19:00etan, Aingeru Astuik berbaldia eskainiko dau Arrantzaleen Museoan. 'Bermeoko Udalaren protokoloa, tradizinoak gordeteko arautegia' izango da berbaldiaren izenburua.
Asteburuan Erdi Aroko azokea izango da protagonista Alde Zaharrean. Zapatuan, goizeko 10:00etan hasiko dira eta 21:00ak arte zabalik egongo da. Kaleko animazinoa egongo da eta baita jarduera osogarri ugari be: Arku-tiro taldea, Izaro abesbatzearen emonaldia, piperrak erreta jateko aukerea eta abar. Ludotekak eta Gaztelekuak ume eta gaztetxuei beren-beregi zuzendutako jarduerak antolatu ditu egun horretarako.
Domekan be Erdi Aroko azokako postuak egongo dira Bermeon, 10:00etatik 15:00etara. Aurreko egunean legez, kale-animazinoa eta antxinako sasoiak gomutan hartzeko ekintzak ez dira faltauko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!