bazkayE! 2012-10-30 00:50

EsnebitZZZZZZZ!!! aspaldiko partez!! jode hi, heure fan-klubean honezkero txaro pastean ibili gozak, tipo monazo-me-pika-la-vena, Bizkaien idazten segitako katxe lar guatu ez etoken pentsetan!!! (toma ongietorrrri!! KAR!KAR!KAR!! ezai pikau tio...hartik piroto moduen!! kR!KAR!KAR!!)
bo, lehenangoko beharra: konfesau in beha nok; egie esan, beti lez, nagikeri apur bet bai artikuloa leiduteko inbitaziño(TXAPAS!!)an aurrean... baie hi, \"...maluskau...\", \"...gaurtik atxina...\", \"...astegoien...\",\"...tertzioa...\" ta \"...traustik bez...\"-lango esakune ta berbakaz, atoan pasau jatak nagikeri hori! sano idazkera dotorea, hi!! benetan be!!
ta, aprte:Sarriegi hau zenango artistea! 14 urtegaz honango etorrie eukiteko, hau ixin behazoan/behok pertsonajea!!!

Erantzuna | Bueltan-bueltan… banator!

Angela Figuera omenduko dabe urriaren 30ean Bilboko Bidebarrietan

Bizkaie! 2012-10-29 17:22   sariak-autortzak

Angela Figuera poeta bilbotarraren jaiotzearen urteurrena gogoratzeko ekitaldia atonduko dau Bilboko Udalak urriaren 30ean, Bidebarrieta liburutegian. Orphenica Lyra musika taldeak poesia eta musika emonaldia eskainiko dau egilearen hainbat testugaz. Ekitaldia 19:30ean hasiko da eta sarrera doban izango da, leku guztiak bete arte

Claes Oldenburgen 1960ko hamarkadako lanak batu ditu Guggenheim museoak

Bizkaie! 2012-10-29 14:34   Kulturea

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada erakusketea aurkeztu barri dau Bilboko Guggenheim museoak. Claes Oldenburgen 1960ko hamarkadako lan goiztiar, barritzaile eta enblematikoak batu ditue erakusketak. 2013ko zezeilaren 17ra arte egongo da zabalik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Igor Elortza eta Fredi Paia, Bizkaiko Bertso Txapelketako finalaurretara zuzenean

Bizkaie! 2012-10-29 10:08   Bertsolaritzea

Bizkaiko Bertsolari Txapelketea aurrera doa. Astegoienean kanporaketa bana izan da Mungian eta Sopelan. Fredi Paia eta Igor Elortza izan dira irabazleak saiootan, beraz finalaurretarako zuzeneko txartela lortu dabe

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Garazin Sustrai Colina finalari begira

Bizkaie! 2012-10-29 10:04   Bertsolaritzea

Honezkero, ezagunak dira zemendiaren 10ean, arratsaldeko 17:30ean Baionako Lauga gelan izango dan finalean kantauko daben sei bertsolarien izenak: Amets Arzallus, Sustrai Colina, Odei Barroso, Eneritz Zabaleta, Xumai Murua eta, Maddi Sarasua.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Santurtziko XXXIII. Nazinoarteko Abesbatza Topaketak bariku honetan hasiko dira

Bizkaie! 2012-10-26 15:27   Musikea

Aurten ondoko hiru abesbatzen parte hartzea nabarmendu behar da: Antiphona Korala (Venezuela); The Rose Ensemble-Saint Paul (AEB) eta New Dublin Voices (Irlanda.

Euskeraz egingo dogu BECatu

Bizkaie! 2012-10-26 12:33   Euskerea berbagai

BEC erakustazokan euren ibilbide profesionala euskeraz garatzen daben puntako 5 euskal taldek bilbotarroi eta inguruetatik etorriko diran hainbat eta hainbat laguni euskeraz gozau eta dibertiduteko aukerea emongo deuskue. BECatu Festibalaz gabiz, esan dau Galder Lizarraldek.

Galeusca Donostian urriaren 26tik 28ra

Bizkaie! 2012-10-26 11:47   kulturbiz

Galeusca, Galiziar, kataluniar eta euskal idazleen arteko urteroko biltzarra, aurten Donostian izango da eta Esateko idazten dana lelopean, ahozkotasunaren bideak aztertuko ditue datozen hiru egunetan.

Gaztainak protagonistak domekan Galdamesen

Bizkaie! 2012-10-26 11:01

Gaztainaga Egunaren beste edizino bat izango da Galdamesen (Bizkaia) datorren domekan, urriaren 28an. Ekitaldia Gaztainaga Kultur Alkarteak antolatzen dau Enkarterriko Udalagaz batera, mikologia eta gaztainak ardatz harturik. Holan, goizeko 11:00etan, sendabelarrei eta mikologiari buruzko erakusketearen hemeretzigarren edizinoa hasiko da.

Burrukalari antifaxisten omenezko 'Agurrik gabeak' ekitaldia Durangon

Bizkaie! 2012-10-26 10:45

Aurten, urriaren 26an, arratsaldeko 20:15ean, Durangoko San Agustin Kultur Gunean, izango da hitzordua. Egitarauan hiru atal nabarmentzen dira: batetik, agurra: aurreskua eta lore-eskaintzea; bestetik, Durangoko emakumeen kontrako errepresinoa berbaldia, Maria González Gorosarriren eskutik; azken buruan, Benita Uribarrena Bollain-en ekarpena askatasunari.

Goizalde Landabaso eta Juan Carlos Marquezen testuek abiatu dabe V. Bizkaidatz sariketea

Bizkaie! 2012-10-24 18:14   Kulturea

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak Bizkaidatz literatura sariaren bosgarren edizinoa aurkeztu dau. Kontakizun biren hasierea proposatzen jakez parte-hartzaileei, eurek istorioa amaitu deien. Goizalde Landabasok eta Juan Carlos Marquezek idatzi ditue hasierako testuak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zeanurik eta Ubidek larreen mankomunidadeko kontuen kitapena egin eta bakea barriztauko dabe

Bizkaie! 2012-10-24 17:56

Urriaren 27an, zapatuan, orain dala gizaldi bat baino gehiagotik urtero egiten daben lez, Zeanuriko eta Ubideko Udalek larreen mankomunidadeko kontuen kitapena egin eta bakea barriztauko dabe. Batzar hau aprobetxauta, Zeanuri-Ubide Larreen Mankomunidadearen VI. Zeharkaldia egiteko aukerea be eskainiko da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Akropolis, mito biziak' erakusketea, Bilboko Berreginen Museoan

Bizkaie! 2012-10-24 15:55   Kulturea

Bilboko Berreginen Museoak Akropolis. Mito biziak erakusketea edegi dau. Ganera, erakusketan ikusgai dagoan Gabieseko Dianaren ganeko berbaldia atondu dabe eguaztenean, hilak 24, Artelana bere testuinguruan zikloaren barruan.

Mediateka BBK-k herritarren artean erreferentea izatea berretsi dau bere bigarren urteurrenean

Bizkaie! 2012-10-24 15:48   kulturbiz

Bi urte honeetan zehar, Mediateka BBK-k 1.200.000 erabiltzaile baino gehiago izan ditu: dobako zerbitzu bat emonez, ordutegi zabal batean (astelehenetik domekara 10:00etatik 22:00etara) eta jarduera desbardin anitz eskainiz.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Bernardo Atxagak 'Guernica' koadroaren aurrean poesia-irakurketea egingo dau

Bizkaie! 2012-10-24 14:13   kulturbiz

Bihar, eguena, urriak 25, arratsaldeko 19.00etan, Madrileko Reina Sofía Museoaren Sabatini Eraikuntzan (2. pisua, Guernica Aretoa), Bernardo Atxagak Guernica koadroaren aurrean Es extraño pensar que tuvimos miedo del rayo izeneko berbaldia eta poesia-irakurketea egingo dau. Irakurketak William Wordsworth, Luis Cernuda, Paul Eluard edo Lauaxetaren olerkiak batuko ditu.

MUren Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeak Aretxabaletako Campusa estreinau dau

Bizkaie! 2012-10-24 12:58

Campus barriak Ikus-entzunezko Komunikazino Graduko 135 ikasle hartuko ditu, lau mailatan banaturik: lehen mailako 42 ikasle, bigarreneko 32, hirugarreneko 34 eta laugarreneko 27. Euskal Kulturgintzearen Transmisinoa aditu tituluko 20 ikasle inguru be bertan ikasten dabilz dagoeneko, eta graduondo gehiago be izango dira etorkizunean campus barriko geletan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kukaik, Joserra Senperenak eta Sabin Bikandik ikuskizun garaikidea eskainiko dabe Bilbon

Bizkaie! 2012-10-24 11:29

Sabin Bikandik (Aiko) eta Joserra Senperenak inprobisazino ariketa bat egingo dabe musika bikote ez-ohiko batetik abiatuz, txistua pianoagaz alkartuz, eta barrikuntzan apostua egin dauen Kukai taldeak lagunduta.

Aurton 40.00 Kultura Bonu ipiniko ditu salgai Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2012-10-24 11:06   kulturbiz

Eusko Jaurlaritzeak 600.000 euro erabiliko ditu aurtengo Kultura Bonua kanpainan. Danetara 40.000 bonu ipiniko ditue salgai. Abenduaren 10etik urtarrilaren 5era arte erosi ahalko dira.

Lur Epeldek, Izaskun Jurjok eta Eire Vilak irabazi dabe III. Bidaiari Dubi Dubi bideo lehiaketea

Bizkaie! 2012-10-23 18:27   Barriak

Lehiaketako hiru sariak honako bideo honeei emon jakez: Lur Epelderen (Bilbo), Andeak eskuz esku, Izaskun Jurjoren (Bilbo) Haciendo el indio eta Eire Vilak (Elgoibar) aurkeztutako Gautxo dubi-dubi.

Horrezaz gan, epaimahaiak akzesit bat emon deutso Maider Astigarragaren (Bilbo) Re-corriendo Estados Unidos bideoari.

Elhuyar Fundazinoak eta DIPCk bideo amateurren On Zientzia lehiaketea jarri dabe abian, hirugarrenez

Bizkaie! 2012-10-23 17:46   Barriak

Elhuyar Fundazinoak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) antolatuta, zientziaren eta teknologiaren dibulgazinorako bideo amateurren III. On Zientzia lehiaketeari hasierea emon jako. Lehiaketa hau Teknopolis telebista-saioaren barruan antolatua da, eta bideorik onenak telebista-saio horretan ikusteko aukerea izango da.