Euskal HerrikoTrikitixa Eguna Bergaran, urriaren 27an
2012-10-15 17:59 MusikeaBergaran egingo dabe aurtengo Euskal Herriko Trikitixa Eguna Bergaran, urriaren 27an. Egitaraua 11:00etan hasiko da, kalejiran. Euskal Herriko Trikitixa Alkarte antolatzaileak trikitilari eta zale ugari batzea espero dau.
Zinexit Bilbon urriaren 16tik 19ra
2012-10-15 14:03 BarriakAurreko edizinoek lez, zinema-erakusketeak gizarte-pedagogiako proposamena dakar zinemagintzako artearen bitartez. Helburua da ikus-entzuleei giza eskubideakaz eta alkarbizitza demokratikoagaz zerikusia daben hainbat gairi buruz galdetzea, eta eztabaidagune bat sortzea.
'Azokide' kanpainea abian, Durangoko Azokeak aurrera egin daian
2012-10-15 12:13 KultureaDurangoko Azokeak aurkeztu barri dau Azokide ekimena, enpresa pribaduek Azokeagaz daben atxikimendua erakusteko ziurtagiria. Finantza iturri eta babes barriak behar ditue, euskal kultur sorkuntzearen topaketa erreferentzialenak aurrera egiten segiduteko.
Ibon Ajuria gernikarra irabazle Balmasedako kanporaketan
2012-10-15 11:45 BertsolaritzeaIbon Ajuriak irabazi dau Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketea. 431,5 puntu lortu zituan gernikarrak Balmasedako Klaret Antzokian. Hurrengo kanporaketea Mungian izango da, hilaren 27an.
Maddi Sarasuak irabazi dau Xilabako bigarren kanporaketea
2012-10-15 10:55 BertsolaritzeaUmoretik joan zan saioa, kartzelako gaia barne eta freskotasuna eskaini eben bertsolari guztiek. Maddik batu eban pundu gehien, Xumai Muruagaz biek lan polita eskainiz, bertsoak goitik behera osotuz eta umoretik baita seriotik be argumento indartsuak botaz.
Mo Yan idazle txinatarrak irabazi dau Literaturako Nobel saria
2012-10-11 18:12 KultureaMo Yan nobelagile txinatarrak jasoko dau aurtengo Literaturako Nobel Saria. Azkenengo egunetan kinilietan agiri zan idazleetako zan. Mendebaldean, Zhang Yimouk Red Sorghum nobelea zinemara egokitu ebanean egin zan ezagun.
Euskera batuaren ingurumarian, 'Zazpi ebidentzia birjaiotzarako' Xabier Amurizaren gogoetak jasoten dituan liburua plazan
2012-10-11 17:53 Euskerea berbagaiXabier Amurizaren Zazpi ebidentzia birjaiotzarako (Lanku) egile beraren Euskara batuaren bigarren jaiotza saiakerearen jarraipena da, egileak berak azaldu dauenez. Batuaren birjaiotza sakon bat aurkeztu dau egileak, bersino zentratuago bat emon gura izan dau, gai txikiago eta eztabaidagarriago guztiak ezabatu eta arazo nagusietara bakarrik mugatuz.
Bermistorianek antxinako Bermeo erakutsiko deusku urriaren 16tik 23ra bitartean
2012-10-11 15:42Aurten be herriko historia zabalduko dau Bermistorian ekimenak urriaren 16tik 23ra bitartean, Bermeon. Antxinako azokea, bisita gidatu, barriketaldi eta ikuskizunak atondu ditue, besteak beste. Idurre Bideguren Bermeoko alkateak eta Aingeru Astui Kultura zinegotziak prentsaurrekoan azaldu ditue jaialdiaren zehaztasunak.
Rod Nelson eta Charles Cecil hizlari, Bilboko Fun & Serious Game bideojoko jaialdian
2012-10-11 14:58 kulturbizRod Nelson injineruak eta Charles Cecil guruak Fun & Serious Game bideojoko jaialdian parte hartuko dabe Bilbon, jardunaldietako arduradunek aurreratu dabenez. Aurten, 354 lan aurkeztu dira Serious Games kategorian, eta 512 aisialdiko atalean. Jaialdia zemendiaren 26an hasiko da.
Carlos Saura zinemagileak 54. Zinebi jaialdiko Ohorezko Mikeldia jasoko dau
2012-10-11 13:49 BarriakCarlos Saura zinemagilea omenduko dau aurtengo Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Zinemaldiak, jaialdiko arduradunek jakinarazo barri dabenez. Saurak zemendiaren 16an jasoko dau Ohorezko Mikeldia, Bilboko Arriaga Antzokian.
Kataluniako folklorea izango da protagonista 'Plazarik plaza' ekimenean
2012-10-11 12:57 jardunaldiakProgramea Basurtun, Zorrotzan eta Alde zaharrean gauzatuko da, urriaren 12an, 13an eta 14an. Oraingo honetan, Bartzelonako Sants barrutiko zenbait folklore talderen partaidetzea izango da. Bilboko ikus-entzuleei Kataluniako folklore aberatsa erakutsiko deutsee, musikea, erraldoiak, suzko deabruak eta mundu osoan ezagunak diran castellers-ak.
'Bypass' komedia erromantikoa heldu da zinema-aretoetara
2012-10-11 12:12 BarriakAitor Mazok eta Patxo Telleriak Bypass komedia erromantikoa estreinauko dabe barikuan, urriak 11n. Aurtengo Donostiako Zinemaldian harrera ona izan eban. Sara Cózar, Gorka Otxoa eta Barbara Goenaga dira protagonista nagusiak.
Enkarterrietako Museoak bisita gidatuak egingo ditu Ismael Fidalgo margolariaren atzera begirako erakusketan
2012-10-11 11:05 KultureaIsmael Fidalgo Enkarterriko margolari espresionistea izan zan, eta XX. mendearen bigarren erdialdeko euskal margolaririk onenetarikoa. Holan, Ismael Fidalgo (Sopuerta 1928 - Trapagaran 2010). Margolari espresionista baten abentura erakusketea martxan danez, Enkarterrietako Museoak zenbait bisitaldi gidatu antolatu ditu bariku honetan hasi eta Gabonak arte, margolariaren arte-ondare handian sakontzeko asmoz.
'Euskalkiak, batua eta erregistroa ahozko kultur sorkuntzan' izenburupean egingo dira aurten Ahoa Bete Hots jardunaldiak
2012-10-10 15:07 BertsolaritzeaHirugarren edizino honetan, euskerearen berbakeratan sakontzea da asmoa. Batez be, ahozko genero berezituen alorrean (ipuina, kantua, bertsoa eta antzerkia), ahozko jarduna gertatzen danean darabilguzan erregistroak, ahozko produkzinoan erregistroak erabiltean sortzen jakuzan zailtasunak eta urtenbide edo proposamen barriak zeintzuk diran jakin eta zabaldu nahi izan da.
Justuri irratiak lizentzia eskura izatea ospatuko dau gaur
2012-10-10 14:44Eusko Jaurlaritzeak martian zabaldutako Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako FM lizentzien deialdian Getxoko 101.1 frekuentzia eskuratzeko bidean da Justuri Uribe Kostako irrati komunitario, multimedia eta euskalduna. Epaimahaiak atzo jakinarazo ebanez, Getxo barrutian aurkeztutako bigarren proiekturik onena izan da Uribe Kosta eta Erandioko euskalgintzeak aurkeztutakoa.
Getxoko XXX. Antzerki Jardunaldiek 13 antzezlan eskainiko ditue
2012-10-10 12:35 KultureaGenero guztietako lanez osotutako egitaraua eskainiko dabe Getxoko XXX. Antzerki Jardunaldiek urriaren 11tik 21era bitartean. Euskal Herriko 13 konpainiek hartuko dabe parte, eta bakotxak lan bana taularatuko dau.
Bilbao BBK Live European Festival Awards sarietarako hautagai izentau dabe
2012-10-10 11:31 MusikeaJaialdi bilbotarraren antolakuntzako iturriek adierazo dabenez, irabazleak internet bidez emondako botoen bitartez aukeratzen dira. Lehenengo botazino-txandea zabalik dago honezkero eta zemendiaren 7ra arte iraungo dau; beraz, nahi daben guztiek webgunean emon leikie botoa Bilbao BBK Live Europako jaialdirik onena izentau deien.
120.000 euro Europako eta Iberoamerikako zinemea gurean zabaltzeko
2012-10-10 11:30 BarriakZineuskadi alkarteak Europar Batasuneko eta Iberoamerikako filmen kopiak euskal zinema-aretoetan erakusteko diru-laguntzen deialdia edegi dau. Danetara, 120.000 euro banatuko ditue. Eskaerak egiteko epea zemendiaren 3an amaituko da.
'Zinema eta Gerra Zibila Euskal Herrian'
2012-10-10 10:38 BarriakGernikaren bonbardaketako 75. urteurrenagaz bat eginda, Euskadiko Filmategiak, 2012 Fundazinoagaz lankidetzan, Zinema eta Gerra Zibila Euskal Herrian zikloa antolatu dau. Urriaren 10a eta abenduaren 27a bitartean, 1937 eta 2012 urteen artean filmautako 17 film ikusi ahal izango dira (10 emonalditan) Bilbon, Donostian eta Gasteizen.
Asier Huegunek 'Kolonbian bahituta: 74 egun ELNren esku' liburua kaleratu dau
2012-10-09 18:36 kulturbiz2003ko irailaren 12an, Kolonbiako ELNk Asier Huegun bahitu eban. Orduan idatzi eban egunerokoa oinarri hartuta, Huegunek berak eta Gari Udabe kazetariak Kolonbian bahituta: 74 egun ELNren esku liburua aurkeztu barri dau, Txalaparta argitaletxeagaz.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...