Josu Labaka izango da UEMAko lehendakari barria
2015-10-05 10:47Asteburuan egin dabe Azpeitian UEMA, Udalerri Euskaldunen Mankomunidadearen batzarra. Zuzendaritza talde barria aukeratu dabe bertan eta datozan urteetarako asmoak ezarri ditue: Adostasuna eta hizkuntza eskubideak izango dira UEMAren ardatzak. Hamaika kideko zuzendaritza barrian, Josu Labaka izango da lehendakari eta Onintze Amezaga lehendakariorde. Lau urterako hartu dabe kargua.
Asteburuan egin dabe Azpeitian UEMA, Udalerri Euskaldunen Mankomunidadearen batzarra. Zuzendaritza talde barria aukeratu dabe bertan eta datozan urteetarako asmoak ezarri ditue: Adostasuna eta hizkuntza eskubideak izango dira UEMAren ardatzak. Hamaika kideko zuzendaritza barrian, Josu Labaka izango da lehendakari eta Onintze Amezaga lehendakariorde. Lau urterako hartu dabe kargua.
UEMAko zuzendaritza talde barrian, sensibilidade desbardinak batzen ahalegindu dirala azpimarratu dau Josu Labaka lehendakariak. Holan, hainbat alderdi politikotako ordezkariak dagoz, UEMAko udaletan daukien pisuaren arabera banatuta. EH Bilduk zazpi ordezkari izango ditu (tartean lehendakaria), EAJk hiru (tartean lehendakariordea) eta Beizamako Manuel Labaka independentea izango da taldeko hamaikagarrena.
Maren Belastegik gidatutako zuzendaritza taldeari lekukoa hartuko deutso talde barriak. Josu Labaka Azpeitiko Udalean ordezkari da eta Onintze Amezaga, Gatikakoan. Hamaika kideko zuzendaritza barria, aho batez onartu dau UEMAko batzar nagusiak.
UEMAn, biztanleen % 70etik gora euskaldunak diran udalerriak sartu leitekez. Gaur egun, 73 udalerri dagoz mankomunidadean. Gitxi batzuk zalantzan dagoz UEMAn segidu edo ez (Tolosa eta Lekeitio esaterako), baina zuzendaritzeak argitu dau, aurrera begirako asmoa kide gehiago eukitea dala. Adostasuna eta hizkuntza eskubideak izango dira zuzendaritza barriaren ardatza.
Euskerearen arnasgune nagusiak diran ezkero, UEMAko herrien garrantzia azpimarratu dau Labakak. Euskerearen normalkuntzea gidatzea jagokela ganeratu dau. Arnasguneak jagoteko beharra dagoala eta alderdi politikoak horren jakinaren ganean dagozala be adierazo dau. Legebiltzarrean eztabaidatzen dabilzan Udal Legean euskerea kontuan hartzeko eskatu dau UEMAk.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!