Zortzi euskal enpresa Canneseko MIPCOM ikus-entzunezkoen azokan
2015-10-06 17:28 ZinemeaEtxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez, Basque Stream, EiTB, Euskaltel, Expressive Media Projects, JOK Films, Pausoka Entertainment, Prime Time Media eta Sugar Factory enpresek osotzen dabe euskal ordezkaritzea MIPCOm azokan.
Zortzi euskal enpresa parte hartzen dagoz Cannes uriko Mipcom ikus-entzunezkoen azokan, Etxepare Euskal Institutuaren eta Eiken ikus-entzunezkoen klusterraren Basque Audiovisual programearen eskutik.
Cannes uriak azken 25 urteetako uriolarik larrienak bizi izan ditu azken egunotan, eta azokearen bideragarritasuna kolokan izan bada be, euskal enpresak nazinoarteko merkatuetara heltzeko ezinbestekoa dan topaguneak ateak zabaldu ditu astelehenean eta eguenera bitartean izango da zabalik.
Holan, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez, Basque Stream, EiTB, Euskaltel, Expressive Media Projects, JOK Films, Pausoka Entertainment, Prime Time Media eta Sugar Factory enpresek osotzen dabe euskal ordezkaritzea MIPCOm azokan.
Euskal ikus-entzunezko sektoreak barri on bategaz hasi eban Canneseko egonaldia, JOK Films MIPjunioreko nazinoarteko pitchean bost finalisten artean aukeratua izan zalako Mike's Mysteries proiektuagaz. MIPjunioren umeei zuzendutako telebista programa arloko puntako profesionalak batzen dira, eta hautatuek euren proiektuak aurkezteko aukerea izaten dabe.
Basque Audiovisual euskal ikus-entzunezko sektorea ordezkatzen dauen markea da, eta stand propioagaz dago Mipcom azokan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!