Marraz(i)Oak ilustraile barrientzako topeketetan izena emoteko epea zabaldu dabe

Bizkaie! 2013-04-25 11:57   jardunaldiak

Marraz(i)Oak lustratzaile Barrien V. Topaketak antolatu ditu Galtzagorri alkarteak, Baztertuak. Album mutuak sortzeko tailerra lelopean. Irailaren 16tik 19ra bitartean egingo dira jardunaldiak Donostiako Artelekun. Izen-emotea bagilaren 15ean amaituko da.

Alt Sessions kontzertuen zikloaren jaialdia egingo da maiatzaren 10ean Bermeoko Kafe Antzokian

Bizkaie! 2013-04-25 11:54   Musikea

Euskal Herriko eta atzerriko bost talde izango dira protagonista: The Screamin' Targets donostiarrak, Joseba Irazoki berarra, Australia eta Zeelanda Barriko Pete Ross & Sapphire, King Automatic frantsesa, eta The Experimental Tropic Blues Band belgikarrak. Eneritz Artetxe aktore gernikarrak egingo ditu jaialdiaren gidari lanak.

'El paraíso y los gatos' disko-liburua aurkeztu dabe Madrilen

Bizkaie! 2013-04-24 17:53   Kulturea

Bernardo Atxagaren testuak eta Jabier Muguruzaren musika jasoten dituan El paraíso y los gatos disko-liburua aurkeztu eben apirilaren 23an, Madrilgo Círculo de Bellas Artes erakundearen egoitzan. Paradisua eta katuak lanaren gaztelaniazko bersinoa da.

Frantsezka taldeak 'BasauriON!' lan barria zuzenean aurkeztuko dau Arespalditzako jaietan

Bizkaie! 2013-04-24 15:31   Musikea

Frantzeska hirukote santurtziarrak BasauriON! diskoa zuzenean aurkeztuko dau barikuan, hilak 26, Arespalditzako jaietan, 21:00etan. Rockein talde lehiaketea irabazteari esker grabau dabe bost kantako lan laburra.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Gernikako bonbardaketeari buruz irakurri beharreko liburuak'

Bizkaie! 2013-04-24 14:30   Kulturea

Gernikako bonbardaketearen 76. urteurrena hilaren 26an dala kontuan izanik, Gernikako bonbardaketari buruz irakurri beharreko liburuak erakusketea Gernikako bonbardaketeari buruzko liburu aitagarrien erakusketa bibliografikoa da.

Bakea, ekonomia eta boterea aztertuko ditue egunotan Gernikako Kultura eta Bakearen Nazinoarteko XXIII. Jardunaldietan

Bizkaie! 2013-04-24 12:59   jardunaldiak

Hasi barri dira Gernikako Kultura eta Bakearen Nazinoarteko XXIII. Jardunaldiak, Boterea eta Bakea. Bake-ekonomia. Bakearen boterea. Apirilaren 24tik 26ra arte, hainbat berbaldi eta tailer atondu ditu Gernika Gogoratuz alkarteak.

Ander García lekeitiarra eta Francisco Javier Beotegui getxoztarra, Bizkaidatz literatur lehiaketako saridunak

Bizkaie! 2013-04-24 11:39   sariak-autortzak

Liburuaren Nazinoareko Egunagaz egunagaz bat etorriz, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaidatz literatur lehiaketaren sariak emon zituan martitzenean, apirilak 23. Bosgarren edizinoko saridunak Ander García Badiola lekeitiarra eta Francisco Javier Beotegui Zubizarreta getxoztarra izan dira.

Alain Urrutia artista bilbotarrak erakusketa bat edegiko dau Pekinen zapatuan

Bizkaie! 2013-04-24 10:53   Kulturea

Alain Urrutiak (Bilbo, 1981) bakarkako erakusketa bat eskainiko dau bere pinturakaz Pekingo EGG Gallery arte-galerian, MA Studio erakunde txinatarrak Etxepare Euskal Institutuaren babesagaz sustatutako Goazen Txinara! programan parte hartu eta gero.

Mafalda Arnauth kantariak zabalduko dau eguaztenean Noites de Fado zikloa

Bizkaie! 2013-04-23 15:50   Musikea

Bost kontzertuk osotuko dabe Noites de Fado II. BBK Zikloa, apirilaren 24tik bagilaren 19ra arte. Mafalda Arnauth, Katia Guerreiro, Joâo Braga, Custódio Castelo eta Carminho kantariak izango dira aurtengo protagonistak Bilboko BBK Salan.

DiaTech, bariazino geolinguistikoaren analisia egiteko tresnea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2013-04-23 14:03

DiaTech dialektoen eta berbakeren arteko desbardintasunak estadistikoki neurtu eta sailkapen automatikoa egiteko programa informatikoaren aurkezpena egin dabe gaur, hilak 23, UPV/EHUren Letren Fakultateko Gradu Aretoan.

Mariasun Landak 'Inurrien Hiztegia' helduentzako liburua kaleratu dau

Bizkaie! 2013-04-23 13:23   Kulturea

Inurriak dira Mariasun Landaren Inurrien Hiztegia liburuaren protagonista nagusiak. Kontakizun laburrez osotu dau idazle errentiarrak lan barria. Pamiela etxeak argitaratu dau, Kondagintza bilduman.

Hemen da Xabier Lete Nazinoarteko II. Poesia Saria

Bizkaie! 2013-04-23 12:20   Kulturea

Martxan da Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko II. Poesia Saria. Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratu barri ditu edizino honetako oinarriak. 2013ko urriaren 14a arte bialdu daitekez lanak. Irabazleak 10.000 euroko saria jasoko dau.

Ramon Saizarbitoriaren 'Martutene' nobeleak irabazi dau 111 Akademiaren Saria

Bizkaie! 2013-04-23 11:23   sariak-autortzak

Idazle donostiarrak idatzitako Martutene (Erein) eleberriak 2012ko 111 Akademiaren Saria irabazi dau. Gaur, Liburuaren Nazinoarteko Egunean, ganera Martutene gaztelaniaz kaleratu dau Ereinek.

Bilbon, Paperezko Farolilloak sariak jaso ditue Harkaitz Canok, Ramiro Pinillak eta Felix G. Modroñok

Bizkaie! 2013-04-23 11:11   kulturbiz

Gaur, apirilak 23, Nazinoarteko Liburuaren Nazinoarteko Egunaren harian, Hego Euskal Herriko uriburuetan eta hainbat herritan liburu azokak izango dira eta bezperan, Libuaren Galearen barruan, Paperezko Farolilloak saria jaso eben Ramiro Pinilla, Felix G. Modroño eta Harkaitz Cano idazleek eta Bilbao 700 Fundazinoaren Bilbotar Berreskuratua bildumeak.

Udal Liburutegi Sareak eta Bidebarrieta Kulturguneak jarduera bereziak antolatu ditue Liburuaren Nazinoarteko Egunerako

Bizkaie! 2013-04-22 18:51   kulturbiz

Bilboko Liburutegi Sareak eta Bidebarrieta Kulturguneak zenbait jarduera berezi antolatu ditue apirilaren 23an, Bilbon ospatuko dan Liburuaren Nazinoarteko Egunaren harian. Programearen barruan hainbat jarduera egongo dira Deustu, Zurbaranbarri, San Frantzisko, Castaños, Zabala, Begoña eta Errekaldeko liburutegietan.

Nicolás Ruiz Descampsek euskal abertzaletasuna eta gazte erakundeak aztertu ditu

Bizkaie! 2013-04-22 15:24   kulturbiz

EHUko Historian doktore Nicolás Ruiz Descampsek Historia de las Organizaciones Juveniles del Nacionalismo Vasco (1893-1923) liburua argitaratu barri dau. Doktore-tesiaren egokitzapena egin dau eta EHUk kaleratu dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hamaika ikuskizun eskainiko ditu Nazinoarteko XVIII. Clown eta Pailazoen Arrigorriagako Jaialdiak

Bizkaie! 2013-04-22 15:13   kulturbiz

Arrigorriagan maiatzaren 10etik 12ra bitartean egingo dan Nazinoarteko XVIII. Clown eta Pailazoen Jaialdiak hamaika agerraldi iragarri ditu. Urtero legez, goi mailako programazino zabala eta joera askotakoa atondu dabe antolatzaileek, umorea oinarri izanik eta malabareak, magia eta antzerkian oinarritutako ikuskizunak be tartekatuz.

Euskal kulturearen inguruko jaialdia antolatu dabe Poznanen

Bizkaie! 2013-04-22 14:10   kulturbiz

Dni Baskijskie (Euskal Egunak) izenburupean, euskal kultureari eskainitako asterako makinatxu bat ekintza atondu ditue antolatzaileek, besteak beste, euskal jantza eta bertsolaritza tailerrak, euskal gastronomia, zinema eta eztabaida-saioak. Gainera, antolatzaileek on line lehiaketa bat martxan jarri dabe, eta parte hartzeko jaialdiaren Facebook helbidean sartzea besterik ez da behar.

'Enbata' aldizkariak webgunea estreinau dau

Bizkaie! 2013-04-22 14:06

Enbata aldizkaria aurrerantzean Interneten be irakurgai izango da, www.enbata.info gunean. 50 urte bete barri dituan agerkaria aurrerantzean astekaria barik, hilabetekaria izango da.

'Nafarkaria' gehigarriaren zenbaki guztiak Euskaltzaindiaren webgunean dagoz eskura

Bizkaie! 2013-04-22 11:17

Euskaltzaindiak bere webgunean jarri ditu, danon eskura, Nafarkaria gehigarriaren 547 zenbakiak, sistematizau eta digitalizau ondoren. 1991ko abenduaren 6an kaleratu zan lehenengoz Nafarkaria, Euskaldunon Egunkariaren Nafarroako gehigarria, eta ordutik barikuro ikusi eban argia, harik eta 2002ko garagarrilaren 26an, larritasun ekonomikoak itota, desagertu zan arte.