Sopelako Irakurle Kluba bueltan dator urriaren 15ean
2015-10-06 14:00 jardunaldiakUrriaren 15ean klubaren aurkezpena egingo dabe, animetan dan jente barriari argibideak emon eta gorabehera guztiak azaltzeko. Ondoren, ikasturteko lehenengo liburuari buruz berba egiten hasiko dira: Garbiñe Ubedaren Hobe Isilik (Elkar, 2013) lana, 2012ko Ausgustin Zubikarai bekea jaso ebana.
Ohiko jarduereari eutsiz, euskeraz irakurtea gustuko dauen herritar taldeak barriro abiarazoko dau Sopelako Irakurle Kluba.
Hilean behin batzen da taldea (normalean azken eguenetan), arratsaldeko 19:00etatik 20:30era Kurtzio Kultur Etxean.
Saioak Danele Sarriugarte idazleak gidatzen ditu, berak liburua eta idazlea aurkeztu eta eta ondoren bakotxak bere ekarpenak egiten ditu.
Irakurgaien zerrendea normalean Danelek berak proponiduten dau, baina taldekideen proposamenak be onartzen dira eta batzuetan liburu horreen idazleak gonbidetan ditue taldera.
Kontuak kontu, urriaren 15ean klubaren aurkezpena egingo dabe, animetan dan jente barriari argibideak emon eta gorabehera guztiak azaltzeko. Ondoren, ikasturteko lehenengo liburuari buruz berba egiten hasiko dira: Garbiñe Ubedaren Hobe Isilik (Elkar, 2013) lana, 2012ko Ausgustin Zubikarai bekea jaso ebana.
Hurrengo datak eta irakurgaiak
- Zemendiaren 19an, Katixa Agirreren Atertu arte itxaron (idazlea bertan egongo da).
- Abendua: saioaren data eta irakurgaia taldekideen artean adostuko da aurkezpen egunean.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!