Unibersidade arteko euskerazko IV. eztabaida ligea martxan

Bizkaie! 2015-10-09 10:37   jardunaldiak

Barikuan, urriak 9, goizeko 9:00etan hasita, abian jarriko da unibersidade arteko euskerazko IV. eztabaida ligea. Aurreko saioak Euskal Herriko Unibersidadearen Letren Fakultatean egingo dira eta finala, barriz, Euskal Parlamentuaren egoitzan.

Barikuan, urriak 9, goizeko 9:00etan hasita, abian jarriko da unibersidade arteko euskerazko IV. eztabaida ligea. Aurreko saioak Euskal Herriko Unibersidadearen Letren Fakultatean egingo dira eta finala, barriz, Euskal Parlamentuaren egoitzan. UPV/EHUren Euskerearen arloko Errektoreordetzeak eta Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoreordetzeak antolatuta, aurtengo edizino honetan Mondragon unibersidadeko, Deustuko unibersidadeko, Nafarroako Unibersidade Publikoko eta Euskal Herriko Unibersidadeko taldeek hartuko dabe parte.

Unibersidade arteko Eztabaidea unibersidade jarduera bat da, batez be azken hamarkadan, bultzada edo indar handia hartzen dagoana. Ikasleen zeharkako gaitasunak lantzen laguntzen dauen jarduerea da. Espiritu kritikoa, publikoaren aurrean berba egiteko gaitasuna, argumentatzeko gaitasuna, talde lana eta beste hainbat gaitasun hobetzeko bitarteko bilakatu da.

Honegaz guztiagaz batera, hainbat txapelketa antolatzen da estadu mailan. Bertan 3-5 ikaslegaz sortutako talde bakotxak bere unibersidadea ordezkatzen dau eta, beste talde bategaz norgehiagokea egin ondoren, epaimahai batek irabazlea aukeratzen dau. Horretarako, epaimahaiak hainbat elementu izaten dau kontuan: edukia (argudioak, datuak, arrazonamenduak, etab.) eta formea (komunikazinoa, jarrerea, itxurea, lehiakortasun maila egokia, etab.).

Eztabaidarako aukeratzen diran gaiak gaurkotasunagaz eta gizarteagaz zerikusia izaten daben gaiak izaten dira. Galdera zarratu legez planteau behar dira, hau da, baiezko bategaz ala ezezko bategaz erantzun daitekezan galderak bakarrik (aldeko eta kontrako jarrerak). Oraingo honetan, eztabaidatu beharreko gaia hau  izango da: Nahikoa parte hartzen al dau gure gizarteak politikan?


Programea:

-    9:00: Aurreko fasea Letren Fakultadean (0.02 ikasgela).

-    12:00: Antolatzaileen eta ekipo parte-hartzaileen harrerea Euskal Parlamentuan.

-    12:30: Finala. Plenoen aretoa. Gaia: Nahikoa parte hartzen dau gure gizarteak politikan?

-    14:30: Sari banaketea. Euskal parlamentuko Tomas Moro aretoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu