Hiru bilbotarrek euren artea batu dabe BAD-en VII. edizinoaren kartelean
2005-10-21 00:00 Kulturea
BAD 2005eko kartela
- Argazkia: Vicente Paredes.
- Aktorea: Iñaki Ziarrusta.
- Jantziak: Azegiñe Urigoitia.
Bizkaie!
Uxue Alberdi: ‘betiko mantendu gura dodan fasean nago: ikasten’
2005-10-21 00:00 Kulturea
Zer eman gurako zeunskio zuk literatureari?
Puf! Ez daukat halango helburu handirik! Konformetan naz idaztean ondo pasetan badot eta nonori berben bidez zeozer sentiarazoten badeutsat.
Zein da zure asmoa ‘Aulki bat elurretan’ proiektuagaz?
Ahal bada, ipuin bilduma polit bat sortzea. Helburu handiena hori da niretzat: zeozer polita eta gozagarria sortzea. Gozamen horren atzean gorde gura neukez beste helburu danak: Suediako gizartearen ispilu txikiak eskaintzea, gaur eguneko kontraesanen bat aireratzea, atentzinoa emon deustien paisajeak eta arpegiak konpartidutea…
Arin begituta, emoten dau ...
Cano, Gabiria, Montoia eta Olasagarre dira Euskadi Literatura Sarietako euskerazko finalistak
2005-10-21 00:00 Kulturea
Bizkaie!
Zornotzako Udalak euskal literatureari buruzko beka bat deitu dau Santiago Onaindiaren omenez
2005-10-14 00:00 Kulturea
Bizkaie!
Ana Toledo proposatu dabe Juan San Martinen jarlekua hartzeko
2005-10-14 00:00 Kulturea
Argitaratutako lan nagusiak:
(Txillardegigaz, Jose Luis Alvarez Enparanzagaz, ed.:)
UZEI: Hizkuntzalaritza-Hiztegia, 2 liburuki, Elkar, Donostia, 1982.
Domingo Agirre: euskal eleberriaren sorrera, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilbo, 1989.
(Ed.:) Etxegarai eta beste: Leiendak (1879-1891), Euskal Klasikoak Saila, 40, Etor, Donostia, 1990.
(Ed.:) Txomin Agirre: Auñemendiko Lorea , Euskal Klasikoak Saila, 65, Ostoak argitaletxea, Donostia, 1998.
(Elixabete Perez eta Esther Zulaikagaz, ed.:)
Juan Mari Lekuona: Ikaskuntzak Euskal Literaturaz (1974 -1996), Unibertsitate Saila, Euskal Filologia, 7 z., Deustuko Unibersidadea, Donostia,1998.
(Ed.:) Jesús María Lasagabaster ...
Bilboko Udalak Poesiaren III. Haur Lehiaketarako deia zabaldu dau
2005-10-14 00:00 Kulturea
Bizkaie!
Picassoren barruko harrak
2005-10-07 00:00 Kulturea
Tirada osoa bialdu jakon Picassori, baina ale batzuk baino ez zituan sinatu, eta sinatu bako beste xafla guztiak kutxa baten gordeta geratu ziran, margolariaren tailerrean. Seriearen izena (Ausikien kutxa) dala-ta, interpretazino bi egin leitekez, gitxienez: batetik, pentsau geinke Picassok ausikiak edo barruko harrak eukazala, ez eutsalako ekin grabadu guztiak sinatuteko lan aspergarriari. Edo, ostantzean, pentsauko dogu bere inguruko personak zirala ausikidunak, ez ebelako lortu Picassok obra hareek sinatzea.
Edozelan be, 1973an Picasso hil zanean, Kutxa ha barriro agertu zan, eta ...
‘Kakatua dabel ur’ ikuskizuna Urtzi Urkizu eta Urko Menaiaren eskutik
2005-10-07 00:00 Kulturea
Urko Menaia (Donostia, 1974). Joera artistiko anitzetako familia batean jaioa da. Gaztaroan Bilbon Arte Ederretako ikasketak egiten egoala egin eban lehen agerraldi publikoa fakultadean bertan. Ikasketak amaitu eta Idoia Oteiza piano joleagaz batera Fanniplatz-tangoa bikote musíkala osotu eban. 1998tik 2003ra, zenbait plazatan ibili ziran tangoa, euskal kantuak eta pieza originalak nahastuz. Geroztik, Monica & Carlos eta Joseba & Bakartxo tango dantzariakaz saioak emon ditu Euskal Herriko antzokietan. Euskal kantuen errepertorioagaz eta gitarreagaz lagunduta ibilten da zenbait plazatan, batez be Donostian. 2004an bere ...
Euskerazko 319 libururen argitaratze eta itzulpenetan 574.570 euroko diru-laguntzinoa bideratu eban Eusko Jaurlaritzeak igaz
2005-09-30 00:00 Kulturea
Bizkaie!
Getxoko Letren Terrazan 30.000 lagun inguruk irakurri dabe libururen bat
2005-09-30 00:00 Kulturea
Bizkaie!
Bernardo Atxaga: 'literatura erregionala egiten dodala esatea gustetan jat'
2005-09-16 00:00 Kulturea
Bizkaie!
Aste Nagusiko antzerkia
2005-09-09 00:00 Kulturea
Hasteko, Arriaga Antzokiko eta Euskalduna Jauregiko lanak aitatuko ditugu, kontuan eukinda lanok dirala Aste Nagusian topauko ditugun karuenak, baina ez derrigorrez onenak, baten bat kontuan hartzeko modukoa bada be. Esate baterako, Arriaga Antzokian aurkeztuko diran lan biak interesgarriak dira, eta publikoaren arrakastea segurtauta eukiko dabe: alde batetik, Yllana & L´Om Imprebís konpainiaren (Yllana hau ‘666’ antzezlan bikaina egin ebana da) ‘Monty Python’ lana talde ingeles horren sketchik onenakaz dator Bilbora, batez be Monty Pythonekoek ‘Flying Circus’ show ezagunean egiten zituen sketchakaz. Bestetik, Ángela Molinaren konpainiak ‘El graduado’ antzezlana preparau dau, bersino zinematografikoan arrakasta itzela eukindako izen bereko lanean oinarrituta. Lan bi horreek 20:00etan eta 23:00etan emongo dira, hurrenez hurren, bata bestearen atzetik.
Euskalduna Jauregiko lanak hiru dira, baina ez hain interesgarriak: Miramón Mendi konpainiaren ‘El diluvio que viene’ musikala da, eta nahikoa izango da esatea José Luis Moreno dala lan honen produktorea. El Club de la Comedia taldearen ‘Noche de cómicos’ lana, barriz, azken urteotan klasiko bihurtzen dagoan formatua da, antzerkiaren aldetik kalidade bakoa. Neil Labuteren ‘¡Gorda!’ da azken antzezlana, eta beharbada interesgarriena, Neil Labute da-ta gaur egun munduan dagoan autorerik garrantzitsuenetako bat. Gorputz perfektuen gaia ironiaz ikutzen dau, eta telebisinoari esker ezagun-ezagunak diran aktoreek hartzen dabe parte bertan. Hiru lan horreek 20:00etan emongo dira egunero, jauregiko hiru aretotan.
Baina interesgarriena jaietan bertan dago, esan dogun lez. Bilborocken, berbarako, barrez lehertzeko moduko obrak emongo dira egunero: gaur, astelehenean, Markeliñek zerura edo infernura eroango gaitu ‘Punto rabo’ lan ezagunagaz; martitzenean, Yokaranguren eskutik eta David Barberok idatzita, ‘Letizienta’ lan satirikoa emongo da; eguaztenean, Sexpearen konpainiak dokumental erako ‘En grilletes’; eguenean ‘Euskararen 7 bekatu nagusiak’ etorriko jaku Pok taldearen eskutik; barikuan, SINverso ...

Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...