554 nobedade Durangoko 42. Euskal Liburu eta Disko Azokan
2007-11-21 14:27 Kulturea
Aurtengo gai nagusia ‘Umorea’ izango da eta gai honegaz lotutako hainbat ekitaldi antolatu ditue, besteak beste, Andoni Agirregomezkortaren sarrera hitzaldia zein ‘Oroimenaren lupa’. Fredi, Xabier eta Itxaso Paia neba-arrebek eta Unai Elorriagak egindako bertso-musikatuen ikuskizun barria.
Durangaldearen ondarea eta kontzientzia komuna berreskuratzeko eta indartzeko asmoz sortutako Gerediaga Alkartea da azokearen antolatzailea baina Durangaldeko Merinaldeko ondare historiko-artistiko-kulturalean be lan egin dau.
Beste alde batetik, Euskal Idazleen Alkarteagaz eta Ertoba euskal georgiarren alkarteagaz alkarlanean, Georgiako literaturea gonbidatua izango da.
Gerediaga Elkartea 1992an beste garai batzuetan zenbait persona eta erakundek euskerea eta euskal kulturearen alde egindako lana goraipatzeko ‘Durangoko argizaiola omen-saria’ emoten hasi zan, berba bitan, esateko, ‘Gauean Argi’ izan ziranei eskerrak emoteko.
Azken zazpi urteetan, Azokako egunetan ekitaldi berezia egin da San Agustin Kultur Gunean. Ekitaldia, aurten, abenduaren 8an iluntzeko 20:30etan egingo da eta ‘Durango Argizaiola’ saria Maiatz Alkarteak jasoko dau 25. urteurrenean.
Durangoko 42. Euskal Liburu eta Disko Azokan, danetara, 317 (horreetako 14 teknologia barrien gunean) stand egongo dira eta 161 parte-hartzaile. Nobedadeak 554 dira aurten:
Liburuak 395
Diskoak 74
Partiturak 11
Aldizkariak 18
Bideo-DVD 23
Argitalpen elektronikoa 9
Bestelakoak 24
Maiatz Alkartea
1901eko legediaren saileko alkartea da, 1981eko abenduan deklaratua. Lehenengo Maiatz literatura aldizkarariaren zenbakia 1982ko zezeilean plazaratu zan, gaur egun 46ra heltzen dalarik, urtean bi zenbaki agertuz. Iparraldeko idazle barrian batzea eta laguntzea, euskerearen barritzea eta gaurkotzea, batuaren bidean hainbat euskalkien ahozko literatura aberatsaren baliabideak sartzea, Euskal Herri osoko pizkundean partaide izatea, gai barriak jorratuz irudi gazte eta garaikidea zabaltzea talde zabal baten helburu eta emoitza izan zan.
1984 urtean lehenengo liburua, Itxaro Bordaren ‘Bizitza nola badoan’ argitaratu zan eta ordutik 60 obra kaleratu dira.
Alkarteak literatura sailean ‘Bil Txokoren literatura Solasaldiak’ bideratu zituan, jardunaldi moduan. Hainbat eskola, liburu azoka, mintzaguneetan be kideak partaide dira, iparraldeko literaturea bizi dala eta ekarpen sakonak egiten dituala erakutsi guran.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!