Arturo Perez-Revertek bere azkeneko nobelea aurkeztu dau Bilbon

Bizkaie! 2008-01-15 13:41   Kulturea

Liburuan 1808ko maiatzaren 2an jazotakoa eta egun horrek 200 urtez izan dituan 'manipulazinoak' azaltzen ditu. Lana Un día de Colera izenburupean argitaratu dau.

Un día de Colera izeneko nobelea aurkeztu dau Bilbon Arturo Perez-Revertek. Liburuan, 1808. urteko maiatzaren 2an jazotako altxamentua kontetan dau. Kazetariak adierazo dauenez, nobelearen helburua data horrek 200 urtez izandako 'manipulazinoak argitzea' da.

Horretarako, maiatzaren 2ko biktimen inguruan dagoan informazino guztia erabili dau autoreak, irakurleari 400 lagun baino gehiagoren bizipenak ezagutarazoteko.

Perez-Revertek liburuaren aurkezpenean azaldu dauenez, maiatzaren 2an ez zan nazio oso bat altxau; izan be, autorearen esanetan, 'lau katu baino ez ziran frantsesen kontra matxinatu'.

Horrezaz ganera, kazetariak ganeratu dau maiatzaren 2an 'adimenaren tragedia' jazo zala, 'modernidadearen ateak zarratu ziralako'.

Perez Reverte ezkor azaldu da nobelearen aurkezpenean eta, adierazo dauenez, oraindino be maiatzaren 2tik aurrera sortutako 'atzerapena eta ezjakintasuna bizi behar ditugu'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu