Margolanak eta argazkiak ikusgai Bilboko Udaltegietan

Bizkaie! 2008-01-15 14:46   Kulturea

Bagilera bitartean, lau margolan-erakusketa eta argazki-erakusketa bat jarriko ditue ikusgai Deustuko, Abandoko, Begoñako, Zorrotzako, San Inazioko, San Frantziskoko eta Otxarkoagako erakusketa aretoetan, 'Expodistrito' ekimenaren barruan.

Bagilera bitartean, lau margolan erakusketa eta argazki erakusketa bat jarriko ditue ikusgai Deustuko, Abandoko, Begoñako, Zorrotzako, San Inazioko, San Frantziskoko eta Otxarkoagako erakusketa aretoetan, 'Expodistrito' ekimenaren barruan.

Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak barriro be 'Expodistrito' ekimena jarri dau martxan, Bilboko Udaltegietan batera eta bestera ibilten dan aldi baterako erakusketa-zikloa. Urtarrilaren 14tik bagilaren amaierara arte, Deustu, Begoña, Zorrotza, San Inazio, San Frantzisko eta Otxarkoaga barrutietan danetara bost erakusketa egingo dira, horreetatik lau margolanenak -marrazki eta akuarelen erakusketak- eta bestea argazki-erakusketa bat.

Expodistrito gaur, urtarrilak 15 hasiko da San Franciskoko udaltegiko margolan erakusketeagaz: Javier Fernández, Sira García eta Ruth Garcíak osotzen daben Larva Kolektiboarena. Artista horreek, EHUko Arte Ederretan alkarregaz ikasketak egin ostean, euren proiektu artistikoak gauzatzeko alkartzea erabagi eben. Euren lana ganerako sei zentruetan be ikusi ahal izango da. Zorrotzan (zezeilaren 18tik 29ra); Deustun (martiaren 3tik 18ra); San Inazion (martiaren 31tik apirilaren 12ra); Abandon (maiatzaren 5etik 17ra); Otxarkoagan (maiatzaren 19tik 31ra) eta Begoñan, bagilaren 16tik 30era. Azken horreek erakusketa-zikloaren lehenengo seihilabetekoa zarratuko dau.

'Expodistrito' ekimenaren helburu nagusia Bilbon izaten diran adierazpen artistikoak deszentralizetea eta ahalik eta herritar gehienengana hurreratzea da; horregaitik antolatzen dira erakusketak Barrutietako Udaltegietan. Helburuen artean, ganera, honako honeek be badagoz: artista barriak ezagutarazotea, honezkero ezagunak diranen lanak erakustea edota urian sortzen dan edozein mobimentu artistikoren barri emotea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu