‘Hitzak batzen gaitu’, Ibilaldia´06 Elorrion

Bizkaie! 2006-04-07 00:00   Kulturea
Liburua Euskerearen erabilerea, hezkuntza barritzailea, aniztasuna, parte-hartzea, herri ekimena... Horreek kontzeptu guztiak batzen dabezan hainbat ipuin eta istorio argitaratu ditu Txintxirri ikastolak ‘Hitzak batzen gaitu’ liburutxuan. Unai Elorriaga, Julen Gabiria, Gotzon Hermosilla, Miren Agur Meabe, Manu Etxebarria, Gontzal Mendibil, Igor Estankona, Leire Bilbao, Arrate Egaña eta Jon Arretxe izan dira idazleak. Elea argitaletxearen eskutik dator liburua. ‘Liburuan berbak eta asmoak alkartzen dira, Bizkaiko ikastolen proiektuari hauspoa emon guran’. Horixe da liburuaren kontra-azalean dagoan lehenengo esaldia eta, azken batean, egitasmoa laburbiltzen ...

'Berdel Astea' Mutrikun, martiaren 22tik aurrera

Bizkaie! 2006-04-07 00:00   Kulturea
Azken buruan, apirilaren 1ean 'Berdel Egunaren' XI. edizinoa izango da. Eguneko ekitaldien artean, goizeko 10:30etan hasiko da Mutrikuko Kalatxori Bela Elkarteak antolaturiko II. Belauntzien arteko Txapelketea. 13:00etan, Zabiel Plazan, herriko abesbatzek kontzertu bat eskainiko dabe. Edozelan be, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Mutrikuko portuan egingo dan Berdel Pintxo Dastaketa herrikoia izango da eguneko protagonista nagusia. Bizkaie!

1600. urteko pintura espainiarraren mestizajea, Bilbon ikusgai

Bizkaie! 2006-04-07 00:00   Kulturea
Erakusketa hiru esparrutan dago bananduta. Lehenengoan, 1600. urtearen inguruko Sevillako pintura ederto erakusten daben obra manieristak erakutsiko dira. Bigarren atalean, Caravaggio eta haren jarraitzaileen (Oracio Borgianni, Bartolomeo Cavarozzi, Artemisia Gentileschi) obrak edo kopiak Sevillara zelan heldu ziran erakusten da. Horrek eragin handia euki eban Sevillako margolarien artean, eta, esate baterako, Velázquezek, bere gaztaroko konposizino batzuetan, tenebrismoaren eragina eta Sevillako aspaldiko beste elementu batzuk buztartu zituan. Hirugarren eta azken esparruak 1600. urtearen inguruan jaiotako maisu sevillarren lana jasoten dau. Horreen artean ...

Igaz, 2.460 liburu argitaratu ziran euskeraz EAEn

Bizkaie! 2006-04-07 00:00   Kulturea
Bizkaie!

CAF-Elhuyar zientzia-dibulgazinoko XII. sariak banatu dabez

Bizkaie! 2006-03-31 00:00   Kulturea
Azken buruan, dibulgazino-liburua idazteko 4.500 €-ko beker Begoña Arrate Larrañaga biologoak irabazi dau 'Biziaren sarea ehuntzen' izenburua daroan proiektuarengaitik. Liburuan, biziaren kontzeptua landu nahi dau, sare bat dala kontuan izanda. Sare horren deskribapena egitea da proiektuaren helburua, hainbat oinarriren ikuspuntutik –gizakia, eboluzinoa, ingurumena...–. Egileak oinarri horreen guztien arteko hartu-emonak landuko dauz. Bizkaie!

Azkue sarien banaketea

Bizkaie! 2006-03-31 00:00   Kulturea
A mailako saridunak Narrazinoan: Lehen Saria: ‘Lagun bat bizirako’. Egilea: Leire Perret (Angelu-Lapurdi). Kanboko Xalbador ikastetxeko ikaslea da. Laguntzailea: Pruden Sudupe Azkune. Bigarren Saria: ‘Malkoak lehortzen’. Egilea: Leire Aranburu (Lezo-Gipuzkoa). Lezoko Institutuko ikaslea. Laguntzailea: Jon Puy. Hirugarren Saria: ‘Inoiz ikusi gabeko ama’. Egilea: Amets Cañizares (Azpeitia-Gipuzkoa). Azpeitiko Ikasberri Ikastolako ikaslea. Laguntzailea: Alaitz Olaizola. Olerkian: Lehen Saria: ‘Itsasoan’. Egilea: Oihana Barrenquy (Itsasu-Lapurdi). Kanboko Xalbador ikastetxeko ikaslea. Laguntzailea: Pruden Sudupe. Bigarren Saria: ‘Ilargi zaharra’. Egilea: Maialen Dagorret (Itsasu-Lapurdi). Kanboko Xalbador ikastetxeko ikaslea ...

Telesforo Monzon, bere heriotzearen 25. urteurrenean

Bizkaie! 2006-03-24 00:00   Kulturea
1977an bueltau zan Hego Euskal Herrira, Askatasunaren Ibilaldiaren ekitaldietan eta ezker abertzaleko mitinetan parte hartzeko. HBren sortzaileetako bat izanda, 1979an poliziak atxilotu egin eban, eta, Langraitzen preso egoala, gose-grebeari ekin eutsan, hilteko puntuan egoteraino. Diputadu be aukeratu eben kartzelan egoala, baina ezin izan eban inoz lan hori bete. Aldiz, gaztetako indar berberagaz segidu eban lanean, mitinak emoten, artikuluak idazten eta abar. Sasoi haretako giroa ederto erakusten dabe Telesforo Monzonek idatzitako abestiek, danak be ezagunak eta oindino be jentearen ahotan ibilten ...

Egokitzapenak toki telebistaren hiru barrutitan

Bizkaie! 2006-03-24 00:00   Kulturea
Jaurlaritzak barruko tramiteak eta idazketea amaitu ondoren, Kultura Sailak Gobernu Batzordera Dekretu lez onartu dagian bialduko dau eta Jaurlaritzearen Dekretua onartu ondoren, Kultura Sailak lurreko uhinen bidezko toki telebista digitalaren zerbitzuak eskaintzeko gaitzen dauen titulu juridikoa emoteko konkurtsoa egin eta erabagiko dau. Dekretua udea baino lehen onartzea aurreikusten da eta konkurtsoa udagoienean zabaltzea. Legeak ezartzen dauen moduan, lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzua eskaintzeko garaian, Udalek lehentasuna daukie eta, beraz, multiple bakotxean kanal bana gordeko da zuzeneko kudeaketarako eskaera egin daben ...

Argi barriak

Bizkaie! 2006-03-24 00:00   Kulturea
Bizkaie!

Getxoarten izena emoteko epea zabalik dago

Bizkaie! 2006-03-17 00:00   Kulturea
Bizkaie!

Arantzazu: eraikina eta frankismoa

Bizkaie! 2006-03-10 00:00   Kulturea
Erakusketan ikusi daitekezan gauzen artean dagoz, besteak beste, Sáenz Oiza eta Laorgaren planoak eta maketak, Jorge Oteizaren eskultura batzuk, hainbat autoreren margoak eta argazki ugari. Erakusketeagaz batera, prozesu artistikoaren eta arkitektonikoaren alde ezezagunak plazaratzen dituan liburu bat be argitaratu da. Bistan danez, Euskal Herriko eraikinik interesgarrienetako bat eta sasoi haretako giro politiko eta soziala ulertzeko erakusketa interesgarria da Donostian antolatu dabena. Julen Gabiria

Elorrio '06 Ibilaldiak Bizkaiko ume eta gazteentzat 'II. Ibilarte' marrazki lehiaketea deitu dau

Bizkaie! 2006-03-03 00:00   Kulturea
Marrazkien gaia 'Mendia' izango da eta bi maila egongo dira, 12 urtera bitarteko umeentzat bata eta bestea 13tik 16 urtera bitarteko gazteentzat. Marrazkia DIN A4 formatuan aurkeztuko da eta parte-hartzaileek marrazkiaren atzealdean izen abizenak, edadea, helbidea, ikastola eta telefonoa adierazo beharko dabez. Marrazkiak helbide honetara bialdu beharko dira: Bizkaiko Ikastolen Elkartea ( II. Ibilarte Lehiaketa), Aoiz Plaza, 1, 48015 Bilbo. Lanak aurkezteko azken eguna martiaren 31 izango da. Ebaluaketa batzordea lehiaketearen antolatzaileen ordezkari batek, laguntzaileen ordezkari batek eta Ibilarten parte hartuko ...