'Guernica' artelanaren zirriborroak ikusgai Bilboko Foru Liburutegian
2009-06-29 15:06 KultureaUrrira bitartean Bizkaiko Foru Liburutegian ikusgai egongo dan 'Guernica, bide eta helmuga' erakusketea inaugurau dau gaur Josune Ariztondo Bizkaiko kultura diputaduak. Pablo Picassok 'Guernica' artelan ezaguna egiteko preparautako zirriborroak batzen ditu erakusketeak, berrogeta bi faksimiletan banatuta. Malagako pintoreak hilebete behar izan eban horma-irudi ezagunaren sortze-prozesu osoa burutzeko.
Urrira bitartean Bizkaiko Foru Liburutegian ikusgai egongo dan 'Guernica, bide eta helmuga' erakusketea inaugurau dau gaur Josune Ariztondo Bizkaiko kultura diputaduak. Pablo Picassok 'Guernica' artelan ezaguna egiteko preparautako zirriborroak batzen ditu erakusketeak, berrogeta bi faksimiletan banatuta. Malagako pintoreak hilebete behar izan eban horma-irudi ezagunaren sortze-prozesu osoa burutzeko.
Erakusketa honegaz, bisitariak margolan unibersalenetarikoaren osotze-egiturea eta Picassoren lehenengo hausnarketak ezagutzeko aukerea izango dau. Zirriborroetan, lanak izandako aldaketak, birlanketak eta mutazinoak igar daitekez, azken horma-irudia osotuko daben lehenengo formen eraldaketea, hain zuzen be. 'Zirriborroak pasa dan mendearen hasieran egindakoak dira; gurera, horreen kopiak ekarri doguz eta, atzean, bisitariak obrearen nondik norakoak ulertzeko azalpenak agiri dira', azaldu dau Ariztondok. Zirriborro horreetatik sortutako azken irudia be badago erakusketan, zatika-zatika sortutako lanaren emoitzea.
Erakusketea urrira arte egongo da ikusgai Foru Liburutegian eta, 'aurrerantzean, beste areto batzuetan be erakustea da gure amesa; horretarako, hainbat aretotako ordezkariakaz hartu-emonetan gagoz honezkero'.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!