Artea Ikasbide Guggenheim Bilbao Museoan
2009-06-08 18:21 KultureaProgramearen XII. edizinoan, Euskal Herriko bederatzi ikastetxetako 183 bat artistak proposamen artistiko bereziak garatu ditue eta Museoko 103B aretoan ikusi ahal izango doguz bagilaren 9tik abuztuaren 23ra bitartean. Erakusketa honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa Sailaren lankidetza eta BBKren babesa dauka.
Programearen XII. edizinoan, Euskal Herriko bederatzi ikastetxetako 183 bat artistak proposamen artistiko bereziak garatu ditue eta Museoko 103B aretoan ikusi ahal izango doguz bagilaren 9tik abuztuaren 23ra bitartean. Erakusketa honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa Sailaren lankidetza eta BBKren babesa dauka.
Programearen helburua da ikasleei eskola-curriculumeko ikasgaiak errazago ikasteko aukerea emotea, beste errealidade batzuk ezagutzera emotea, kultur arteko trukeak bultzatzea eta, azken finean, arte jardunaren bitartez heziketan laguntzea.
Erakusketan ordezkatuta dagozan 183 artistak Euskal Autonomia Erkidegoko bederatzi ikastetxetakoak dira: Divino Maestro ikastetxeko 6. mailakoak, Gasteizen; Amañako 6. mailakoak, Eibarren; Arrateko Andramariko 5. eta 6. mailakoak, Eibarren; Intxaurrondoko 4. mailakoak, Donostian; Las Viñasko 5. mailakoak, Santurtzin; Tomas Camachoko 3. mailakoak, Bilbon; Basurtoko 4. mailakoak, Bilbon; Ruperto Medinako 3. mailakoak, Portugaleten, eta Aperribaiko 2. eta 3. mailakoak, Galdakaon.
Proiektu honeen guztien emoitzea erakusketa honetan batzen da, ikusgai jarri baitira 6 eta 12 urte bitarteko artiston irudimen eta ahalegin handiz sortutako obra berezi honeek.
New York-Bilbo trukea
1999tik Artea ikasbide programeak aukerea emon deutse bertan parte hartzen daben ikasle, artista eta irakasleei Euskal Herriko eta New Yorkeko Lehen Hezkuntzako bi ikastetxek kultur trukeak artearen bidez garatzeko. Helburua hauxe da: proiektu artistikoak partekatzea, beste errealidade batzuk ezagutzea, kultur arteko harremanak bultzatzea eta, azken finean, arte jardunaren bidez heztea.
Ikasturte honetan, Santurtziko Las Viñas ikastetxeko 5. mailako bi ikasgelek eta Queens-eko P.S. 88ko beste batek gutunak, posta elektronikoak, marrazkiak eta argazkiak trukatu ditue Internet bidez. Proiektuak partekatzeaz gan, New Yorkeko eta Bilboko bizimoduen arteko antzekotasunak eta desbardintasunak ezagutzeko aukerea izan dabe.
Artea ikasbide hamabi urtez
1998an abian jarri zenetik, 1.786 ikasle, 25 bat artista eta Euskal Herri osoko hiru hizkuntza-ereduetako Lehen Hezkuntzako 89 ikastetxetako 117 irakasle ibili dira alkarlanean Guggenheim Bilbao Museoko hezitzaileakaz batera Artea ikasbide programea garatzen. Helburua: artea tresna baliagarria izatea, curriculumaren ikasgaiak ez eze umeei euren buruak garatzen eta etorkizunean gizartean moldatzen lagunduko deutseen balore jakin batzuk ezagutzeko, aztertzeko eta ikasteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!