XXVII. Nazinoarteko Txotxongilo Jaialdiak 'Antzerkia txikerrean' ekarriko dau Bilbora
2008-10-27 17:43 KultureaBilboko Txotxongilo Jaialdia, Bizkaiko uriburuan Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren laguntzaz antolatzen diran nazinoarteko kultur jazoerarik aspaldikoenetakoa, hogeita zazpigarren edizinora helduko da aurten zemendiaren 7tik 16 bitartean, 'Antzerkia txikerrean' lemapean.
'Zer da, ba, maitasuna?' galdezka jatorku Miren Agur Meabe
2008-10-24 15:40 KultureaNobela honetan, maitasunak persona bi, protagonistak, alkartzen ditu: Berezi eta Mister X. Bakotxak bere istorioa kontetan deusku eta, liburua batetik edo bestetik hasi, neskatoaren edo mutikoaren istorioa irakur daiteke.
Literatura Eskola 08/09 urriaren 25ean martxan
2008-10-24 14:32 KultureaBeste urte batez, Larrabetzun, bihotz bakartien klubak Literatura Eskola antolatu dau. Munduko literaturea, Euskal Herriko literaturea, antzerkia, poesia, emakumeen literaturea, abanguardiak, modernismoa... gai asko jorratzeko modua mintegi edegia dan honetan.
'Getxophoto on Tour' EHUra ailegau da, Leioara
2008-10-21 10:49 Kulturea'Getxophoto on Tour' nazinoarteko argazki jaialdia Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Leioa-Erandioko gunera ailegau da. Datozan hiru asteotan, erakusketa horretan erakutsitako formatu handiko bost irudi ikusi ahal izango dira campuseko beste horrenbeste eraikinetan.
'Ispiluaren Kalteak', ipuinen bidez kontautako bizitza
2008-10-17 15:21 KultureaDrogea, anorexia, erlijinoa... Danetariko gaiak jorratzen ditu Jimenezek bere azken lanean, nobelatik narrazinora jauzi egin ostean. 'Liburu honi batasuna paisaiak berak emoten deutso, narrazinoaren maila metafisikoak. Xabier Mendigurenek, berbarako, dino liburuan Urdaibai ikusten dala, izenik agertu ez arren'.
Getxoko VII. Komiki eta Manga Azokea zemendiaren 28tik 30era izango da
2008-10-16 12:42 KultureaAurten, 100 salmenta-postu baino gehiago egongo dira azokan eta, horreetan, komiki-dendek, argitaletxeek, banatzaileek, fanzineek eta aldizkariek euren azken nobedadeak eskainiko ditue. Ganera, hainbat jarduera egingo dira: berbaldiak, proiekzinoak, nobedadeen aurkezpenak, tailerrak, erakusketak...
Liburuak protagonista Frankfurten
2008-10-16 11:05 KultureaTurkia da ohorezko konbidatua Frankfurteko Liburu Azokearen 60. edizinoan (Urriaren 15etik 19ra); aurten 7.000tik gora erakusketari eta 100 herrialdeetako nobedadeak dagoz eta antolatzaileek 300.000 bisitari espero ditue.
Atxarte Lopez de Munainek 'Higikaria' jantza-ikuskizuna eskainiko dau Gernikan
2008-10-09 11:52 KultureaLondonen egindako ikasketa-egonaldia amaituta, Atxarte Lopez de Munain gernikarra buru-belarri egon da 'Higikaria' jantza-ikuskizun barria preparetan eta bariku honetan estreinauko dau, 20:30ean, Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lizeo Antzokian. Ikuskizunerako sarrerak 4 euroan izango dira salgai Lizeo Antzokian bertan edota BBKren danetarako kutxazain automatikoetan.
Simulacro taldeagaz hasiko dira eguenean Getxoko XXVI. Antzerki Jardunaldiak
2008-10-07 18:37 Kulturea'Con el bulto en la espalda' kale ikuskizuna da, antzezten dan herri bakotxeko uri-paisajean inplikau eta kultura arteko alkarrizketea ahalbidetzen dauena. Zuzeneko musikea, testuaren poesia eta gorputz lana dira gaur egun pil-pilean dagoan mezua transmitiduteko erabilten dituan elementuak.
Richard Serra estadubatuarraren bederatzi eskultura dagoz ikusgai Guggenheimen
2008-10-07 15:32 KultureaBildumagile pribadu batek Richard Serraren (San Francisco, California, 1939) Plow eskulturea itxi deutso Bilboko Guggenheim Museoari, luzarorako ganera. Estadubatuarraren obrea atzo goizean jarri eben pinakotekearen atzeko aldean, kanpoan. Lan barri horregaz, Serraren bederatzi obra dagoz ikusgai Bilbon.
Vuela Bonita taldeak emongo deutso hasierea Zirkuitoaren udagoieneko antzerki-denporaldiari
2008-10-02 14:57 KultureaZemendia amaitu arte, bederatzi antzerki-emonaldi eskainiko dira Bilboko auzo desbardinetan, Arte Eszenikoei zuzendutako Euskadiko antzerki-zirkuitu amateur bakarra osotuz.
Getxoko XXVI. Antzerki Jardunaldiak urriaren 9tik 19ra bitartean egingo dira
2008-10-01 15:56 KultureaAurten hainbat generotako 14 obra eskainiko ditue beste horrenbeste euskal antzerki taldek. Ekimenaren helburu nagusiak urtez urte euskal antzerki konpainiek egiten daben ahalegina erakustea eta urteko antzerki produkzinoaren erakusleiho bilakatzea dira.
'Gizon ikusezina Azokan' kartelak iragarriko dau aurtengo Durangoko Azokea
2008-09-30 17:54 KultureaDanetara, 22 kartel aurkeztu dira bigarrenez Gerediaga Elkarteak Durangoko Azokako kartela aukeratzeko antolatu dauen lehiaketara. Aritz Zabala 25 urteko gasteiztarrak 'Gizon ikusezina Azokan' leloagaz aurkeztu dauen lana aukeratu dau epaimahaiak. Egileak 1.300 euroko saria jasoko dau.
'Mugagabe – Arte guztiak guztientzat’ zirkuituaren antzerki lanak Ondarroan
2008-09-29 19:02 Kulturea‘Mugagabe — Arte guztiak guztientzat’ izeneko zirkuitua Bizkaiko antzerkien konpainiak batzen dituan zirkuitua da.
Dantzaldia jaialdiak Erresuma Batuko hainbat konpainia ezagun ekarriko ditu Bilbora
2008-09-29 15:32 KultureaNazinoartekotasuna, bertokoa dana bultzatzea, gogoetarako eta ikerketarako gune izatea, komunikazinoa, lotura profesionala, erakundeen arteko kolaborazinorako zubia eta sortzaileen ikusgarritasuna dira, besteak beste, urritik abendura arte Bilboko Euskalduna Jauregian eta La Fundición Aretoan eskainiko diran jantza ikuskizunen helburu nagusiak.
Labayru Ikastegiak hiru liburu barri argitaratu ditu, hirurak euskal klasikoen erreskate moduan
2008-09-25 10:43 KultureaLabayru Ikastegiak 2008ko azken hilebeteetan hiru liburu barri argitaratu ditu, hirurak euskal klasikoen erreskate moduan: 'Dekalogoaren eta aitagurearen azalpena' - Joakin Lizarraga, 'Exposicion breve de la doctrina christiana. [Dotrina christiñauena]' - Martin Ochoa de Capanaga eta 'Dotrina christiana' - Aita Esteve Materre
Arte Bizkarra Kulturgintzeak 'BeHIak kalera', Gorka Velascoren erakusketea dakar
2008-09-24 15:47 KultureaArtista honen azken lan grafikoak, 'Gaur egungo BeHIak' liburua osotuko daben marrazki eta testuak, publikoaren aurrean egongo dira ikusgai Zallako (Bizkaia) Enkarten irailaren 26, 27 eta 28an.
Barakaldoko kaleak aktorez jantziko dira asteburuan
2008-09-23 14:53 KultureaIrailaren 26tik 28ra, 16 konpainiaren antzezlanak ikusgai izango dira herri bizkaitarreko hainbat kale eta plazatan. Hainbat arlotako antzezlanak izango dira, umorea, clown, musikalak..., edozein adinetako publikoari zuzendutakoak.
Juan Bas eta Juan Madrid idazleek 'Errealismo zikina' izango dabe berbagai Bilbon
2008-09-22 15:39 Kulturea1970eko hamarkadan Ameriketako Estadu Batuetan (AEB) sortutako 'Errealismo zikina' literatur estiloa izango da topaketearen ardatz. Narrazino laburretan eta sobrako osogairik ez dauen prosa batean idatzita, eguneroko gorabeherak kontetea da estilo honen ezaugarri nagusia.
Getxoarte 2008 Arte Sortu Barrien Azokan izena emoteko epea urriaren 17ra arte egongo da zabalik
2008-09-17 18:46 KultureaGetxoartek garatze bidean dagozan artistei euren lanak jentaurrean erakusteko aukerea emon gura deutse eta, aldi berean, aretoa artista gazteen topaleku bihurtu. Ekitaldian parte hartu gura daben artista gazteek Getxoko Kultur Etxeko areto guztietan eta www.getxo.net webgunean izango ditue eskuragarri parte hartzeko oinarriak eta baldintzak.





Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...