Rosa Parma barakaldarrak 'DA / DKD' erakusketea aurkeztu dau Rekalde aretoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-03-20 14:39   Kulturea

Kolorez betetako marrazkiak dira nagusi Rosa Parma artisteak Rekalde aretoan ikusgai ipini barri dauen DA / DKD Dena atsegin, dena kopiatzen dut erakusketan. Bizkaiko Diputazinoko Barriek programearen barruan aurkeztu dau proiektua artista barakaldarrak. Erakusketea apirilaren 22ra arte izango da ikusgai.

Kolorez betetako marrazkiak dira nagusi Rosa Parma artisteak Rekalde aretoan ikusgai ipini barri dauen DA / DKD Dena atsegin, dena kopiatzen dut erakusketan. Bizkaiko Diputazinoko Barriek programearen barruan aurkeztu dau proiektua artista barakaldarrak. Erakusketea apirilaren 22ra arte izango da ikusgai.

Irudiz ganezka egiten dagoan gaur eguneko munduan, artista askok modu guztietako irudiak bereganatzen ditue eten barik. Artista bakotxak bere estiloa dauka, bere egiteko modua, baina beti gabilz beste artista batzuei begira, iturri askotatik edaten dogu, azaldu dau. Rosa Parmak gai horren ganeko ardurea azaldu dau, eta holan aurkeztu dau bere erakusketea.

Paper ganean egindako marrazkiak eta metakrilatoan landutako serigrafiek osotzen dabe DA / DKD Dena atsegin, dena kopiatzen dut. Irudietako asko Interneteko pornografia orrialdeetatik hartu ditu. Ez dira hain ikaragarriak-edo, tartean aldaketa bat dago, esku-hartze bat, azaldu dau Parmak.

Parmaren oinarrizko tresnea marrazkia da, marrazki arina eta zuzena, ironiaz eta umorez eginda. Pornografia alderdi publikoa hartzen dauan jarduera pribadua da artistearen eritxiz. Erakarten daben irudiak marraztea gustetan jako Parmari, irudiak neureganatzeko modu bat da. Tierry Richardson, Nan Goldinen, Richard Kern, Sadie Benning eta Harmony Korineren lanak eredu lez erabilten ditu.

Rosa Parmak (Barakaldo, 1979) Arte Eder ikasketak egin zituan EHUn. Artea eta modearen arteko loturea landu izan dau. 2009an Riot Flesh izeneko kamiseta-markea sortu eban, eta Jet Lag Bio 2010eko Mapa Moda irabazi eban horri esker. Ikerketa eta sormena artean dotktorego ikastaroa egin dau EHUko Arte Eder Fakultadean, eta bertan Bizipenei buruzko dialektikak eta bat-bateko estetika. Artetik publizitaterantz proiektu teorikoa garatu dau. Hor, Das Snow eta Corinne Day argazkilariak aztertu ditu, besteak beste.

Barriek proiektuak Bizkaian behar egiten daben artista gazteen sorkuntza plastikoa eta bisuala bultzatzea eta laguntzea dau helburu, euren hasierako pausuak sustatu eta bidea hasteko baldintza egokiak eskainiz. Halanda zen, artiston lanak Rekalde aretoko Kabinete Abstraktuan ikusgai izaten dira, banakako erakusketetan. Rosa Parmaren aurretik Karlos Martinez Bordoyren I don't know what to say, you don't care anyway, eta ostean Alberto Albor (apirilaren 24tik maiatzaren 27ra) eta Alain Urrutiaren (maiatzak 29tik garagarrilera) erakusketak ipiniko ditue.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu