Dejabu konpainiaren 'Gure bide galduak' lanak irabazi dau XII. Donostia Antzerki Saria

Bizkaie! 2012-02-29 10:17   Kulturea

Gure bide galduak Dejabu konpainiaren antzezlanak irabazi dau XII. Donostia Antzerki Saria. Donostiako Udaleko Euskera Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolatzen dau sariketea. Saria emoteko ekitaldia Antzerkiaren Nazinoarteko Egunean egingo da, martiaren 27an, 20:00etan, Victoria Eugenia Antzokian. Antzerki-lan irabazlea ikusteko aukerea be izango da ekitaldian. Talde irabazleak 10.000 euro eta Txiki Agirre Keixeta artistearen margolana jasoko ditu.

Gure bide galduak Dejabu konpainiaren antzezlanak irabazi dau XII. Donostia Antzerki Saria. Donostiako Udaleko Euskera Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolatzen dau sariketea. Saria emoteko ekitaldia Antzerkiaren Nazinoarteko Egunean egingo da, martiaren 27an, 20:00etan, Victoria Eugenia Antzokian. Antzerki-lan irabazlea ikusteko aukerea be izango da ekitaldian. Talde irabazleak 10.000 euro eta Txiki Agirre Keixeta artistearen margolana jasoko ditu. 8.000 euro orain eskuratuko ditu eta gainerako 2.000 euroak jasotzeko, 2015. urtea bukatu aurretik euskarazko antzerki lan berri bat eskaini beharko du Donostian.

Irabazleak, ganera, ikuskizun barri atontzeko aste bi egin ahal izango ditu Luhusuko Harri Xuriko produkzizno-gunean, gastu guztiak ordainduta. Harri Xuri guneak sormena lantzea eta sustatzea dau helburu.

Donostia Antzerki Sariaren epaimahaiak antzezlan biribila dala nabarmendu dau, eta jatorrizko lana izateaz gan, alkarlanean sortutakoa dala azpimarratu dau. Belaunaldi gazte batek 1970eko hamarkadaz alkarlanean egindako gogoetearen emoitzea da Gure bide galduak, iraganaren interpretazino berezia. Kepa Errastik (Euskal Aktoreen Batasuna), Pablo Barriok (EHAZE-Euskal Herriko Antzerkizale Alkartea), Ane Gabarainek (AISGE), Agus Perezek (antzerki kritikaria) eta Norka Chiapusok (Donostia Kultura) osotu dabe epaimahaia.

Euskaraz sortutako lana dala aitatu dabe epaimahaiko kideek. Antzezlanak eszenografia soila izan arren, sano eraginkorra da. Epaimahaikideei harrigarria begitandu jake hainbeste emozino hain objektu gitxigaz adierazotea. Zuzendaritza lana be nabarmentzekoa dala adierazo dau epaimahaiak; denporea eta espazioa neurtzeko maisutasuna azpimarratu dau. Zuzeneko musikearen ekarpena be gogoan izan dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu