GetxoPhoto 2009, irailaren 10etik urriaren 11ra

Bizkaie! 2009-07-09 16:40   Kulturea

'Asiako Fikzioak' izenburupean, Txina, Japon, Hego Korea eta Taiwán-eko 20 egile ospetsu inguruk euren lana erakutsiko dabe Getxon. Wang Qingsong, Tomoko Sawada, Yao Lu, Myoung Ho Lee, Liyu+Liubo o Jiang Zhi dira egileetako batzuk eta euren izenak ezagunak ez iruditu arren, New York-eko MOMA, Bilboko Guggenheim, Gasteiz-eko Artium edota Paris-eko Palais de Tokyon zintzilikatu ditue euren obrak.

'Asiako Fikzioak' izenburupean, Txina, Japon, Hego Korea eta Taiwán-eko 20 egile ospetsu inguruk euren lana erakutsiko dabe Getxoko hainbat leku adierazgarritan. Wang Qingsong, Tomoko Sawada, Yao Lu, Myoung Ho Lee, Liyu+Liubo o Jiang Zhi dira egileetako batzuk eta euren izenak ezagunak ez iruditu arren, New York-eko MOMA, Bilboko Guggenheim, Gasteiz-eko Artium edota Paris-eko Palais de Tokyon zintzilikatu ditue euren obrak, adibide batzuk jartearren.

GetxoPhoto, Nazinoarteko Argazkigintza Jaialdia, Getxo udalerriko kaleetan garatzen da. Begihandi taldeak bultzatua, Jaialdia 2007 urtean sortu zan. Hirugarren edizinoa da beraz eta hori da, hain zuzen be, kartelean azpimarratu nahi izan dana. Kartelak 3 erraldoi bat harro erakusten dau pasadan urtean, Estokolmon ospatutako European Design Awards saria jasotako GetxoPhotoren logotipoaren gainean.

GetxoPhoto 2009, Alberto Garcia Alix-en 'De donde no se vuelve' obrearen proiekzinoagaz abian jarriko da. Autorea bera Getxora etorriko da eta bere sormenezko unibertsoa laburbiltzen dauen ikusentzunezko hunkigarri hau aurkeztuko dau.

Aurten be, hirugarrenez, Alejandro Castellote izango da jaialdiko komisario lanak egingo dituana. Bere begirada personala Txina, Taiwan, Hego Korea eta Japon-etik datozen obretan isladatuta ikusiko da, 2009ko obrak batzen dituan haria egun herrialde horreetan egiten danagaz bat baitator.

Nazinoarteko izaera nabaria dauen Jaialdia izanik, GetxoPhotok hurreko autoreen alde apustu egiten dau. Holan, Jorquera-ren (Nophoto agentziaren kidea eta egun Pekin-en bizi dana) lana edo Juan Gomez erandiotarraren Second Life proiektuaren aurrerapen bat eskainiko da.

Erakusketak hile osoan zehar ikusi ahal izango dira, Portu Zaharrean, Punta Begoñan, San Nikolas Plazan, Algortako Merkatuan, Aixerrotan zein udalerriko beste leku batzuetan, 2009ko irailaren 10etik urriaren 11ra arte. Jaialdiaren ekintza nagusiak, barriz, jaialdiaren lehen astegoienean egingo diralarik, 2009ko irailaren 11tik 13ra.

'Propasamen artistiko eta kulturalaz gan, GetxoPhoto herritaren partaidetza kanalak zabaltzen saiatzen da; helburua jenteak jaialdia berezkoa sentidutea da, partaide izateko ekitaldi bat da', Jokin Aspuru, GetxoPhotoko zuzendariak adierazo dauenez..

Egitarauari begiratu bat emonda, aurten be Bertsophoto arrakastatsua egongo da, argazkigintza eta bertsoen tradizinoa alkartzen dituan ikuskizuna. Pop Proiekzinoa be antolatu da, interesa daben zaleek euren argazkiak partekatu ahal izateko berenberegi kokatuko dan pantalla erraldoi baten bidez.

Metro Geltokiko plazan karpea kokatuko da, Jaialdiaren ardatza. Bi erakusketa eta argitalpen espezializatuak lortzeko txokoa be egongo dira bertan. Era berean, aurreko edizinoan erakutsitako irudiakaz eginiko objektu birziklatuak erosteko aukerea be egongo da. Aurten, Traperos de Emausek landuko ditu eta poltsak, amantalak, zamau-babesak eta kutxatilak eskuratzeko aukerea egongo da.

Beste alde batetik, GetxoPhotoren alde pedagokioa indartuz, erakusketa desbardinetatik taldeentzako bisita gidatuak antolatuko dira eta, horrezaz gan, tailerrak egitea be aurreikusi da. Alberto Garcia Alix-ek bi egunetan zehar eskainiko dauena azpimarra daiteke. Gainera, Alfredo Davisson-ek hiru dimentsinotako argazkiak zelan egiten diran erakutsiko dau.

GetxoPhoto'09 Getxoko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta BBK-ren laguntzari esker, aurten irailaren 10etik urriaren 11ra egingo da, 'Asiako Fikzioak' gai nagusitzat harturik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu