'Iragana ezagutu' berbaldi-zikloa antolatu dau Bilboko Arkeologia Museoak
2013-05-21 12:16 jardunaldiakBilboko Arkeologia Museoak Iragana ezagutu jardunaldiak egingo dira maiatzean eta bagilean. Lehenengo berbaldia Diego Garatek eta Joseba Riosek emongo dabe, hilaren 21ean, martitzena. Jarduera guztiak doban dira, eta 19:30ean hasiko ditue.
40+1= 41, UEUren udako ikastaroak prest
2013-05-16 15:46 jardunaldiakDanetara 40+1 ikastaro antolatu ditu UEUk aurten; horreetatik 20 Eibarren (UEUren Ikastetxe Nagusian), 9 Baionan (IUT unibersidadean), 11 Iruñean (Jaso Ikastolan) eta 1 Gernikan (Astran).
Maiatz literatur aldizkariaren 29. Solasaldiak Baionan
2013-05-13 14:22 jardunaldiakMaiatzen 29. Literatur Solasaldiak maiatzaren 14 eta 15ean izango dira Baionako Euskal Museoan eta urtero legez liburu aurkezpenak, mahai-inguruak eta barriketaldiak ez dira faltako gaurko euskerazko literaturearen bizitasuna agertuz.
Martxan da Leizaola Fundazinoak antolatutako XVII. Euskal Astea
2013-04-29 14:00 jardunaldiakLeizaola Fundazinoak XVII. Euskal Astea antolatu dau Bilbon, apirilaren 29tik maiatzaren 4ra. Berbaldiak, bertso-saioa eta Euskonbolea antolatu ditue egunotan.
Marraz(i)Oak ilustraile barrientzako topeketetan izena emoteko epea zabaldu dabe
2013-04-25 11:57 jardunaldiakMarraz(i)Oak lustratzaile Barrien V. Topaketak antolatu ditu Galtzagorri alkarteak, Baztertuak. Album mutuak sortzeko tailerra lelopean. Irailaren 16tik 19ra bitartean egingo dira jardunaldiak Donostiako Artelekun. Izen-emotea bagilaren 15ean amaituko da.
Bakea, ekonomia eta boterea aztertuko ditue egunotan Gernikako Kultura eta Bakearen Nazinoarteko XXIII. Jardunaldietan
2013-04-24 12:59 jardunaldiakHasi barri dira Gernikako Kultura eta Bakearen Nazinoarteko XXIII. Jardunaldiak, Boterea eta Bakea. Bake-ekonomia. Bakearen boterea. Apirilaren 24tik 26ra arte, hainbat berbaldi eta tailer atondu ditu Gernika Gogoratuz alkarteak.
VI. Dokumentazino Jardunaldiak Leioan: 'Informazinoaren komunikazinoa eta datu eta bilduma digitalerako sarbidea'
2013-04-19 11:59 jardunaldiakEHUko Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadeko Kazetaritza Sailak antolatuta, Informazinoaren komunikazinoa eta datu eta bilduma digitalerako sarbidea izenburupean antolatu dan seigarren edizinoa apirilaren 22 eta 23an izango da Leioan.
'X. Matematikak eguneroko bizitzan' egitaraua Bilbon
2013-04-16 15:43 jardunaldiakBidebarrieta Kulturguneak, Matematikak eguneroko bizitzan programearen hamargarren edizinoa jasoko dau datozen hiru eguenetan (apirilaren 18an eta 25ean eta maiatzaren 2an). Helburua matematikak eta euren errealidadea gizarte osora hurreratzea da era atsegin baina zehatzean.
Jorge Oteiza gogoan, Donostiako Doka kafe antzokian
2013-04-05 13:32 jardunaldiakJorge Oteizaren heriotzearen 10. urteurrena dala-eta, Aldatzen Laguntzen antzerki taldeak eta Donostiako Doka kafe antzokiak artista oriotarra gogoratzeko jardunaldiak antolatu ditue. Ekitaldi guztiak Dokan egingo dira, apirilaren 8tik 11ra.
Badator Nafarroako V. batBIRAlau kultur zirkuitua
2013-04-04 18:37 jardunaldiakbatBIRAlau, euskal kulturearen Nafarroako zirkuituaren bosgarren edizinoa apirilaren 14ean hasi eta maiatzaren 24an amaituko da, eta formatu zein kalidade handiko lau ikuskizun eroango ditu Elizondo, Bera, Agoitz eta Etxarri Aranatzera.
Iparraldea Bertan zikloa martxan da Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean
2013-04-03 12:53 jardunaldiakMusikea izango da nagusi Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatutako Iparraldea Bertan zikloaren hamabigarren edizinoan. Apirilaren 3an hasita, egueztenero, izango dira emonaldiak.
Literaldia'13: Euskal literatura freskoena Bartzelonan apirilaren 3tik 27ra
2013-04-02 18:16 jardunaldiakApirilaren 3tik 27ra Bartzelona euskal literaturearen erakusleiho eta uriburu bilakatuko da. Eta beti legez, ekitaldi gehienak jente guztiaren eskura egongo dira, dobakoak izango baitira, Euskal Etxeak murriztu beharrean, kulturearen alde egiten dauen apustua indartuz eta jarraituz.
Sarako Idazleen Biltzarrak 130 idazle batuko ditu astelehenean
2013-03-27 14:44 jardunaldiakEuskal kulturearen bizitasunaren lekuko zuzen izaten jarraitzen dau Sarako hitzorduak eta aurten 130 idazle, 28 alkarte eta argitaletxe eta aldizkari bik baieztatua dabe bertan izango dirala. Euskaltzaindia be urtero joaten da Sarara, eta hor bere azken argitalpenak erakusten ditu.
Aurrekontua txikitu arren, eskaintzeari eusten deutsie EHUren Udako Ikastaroek
2013-03-22 14:29 jardunaldiakGizartean sortzen diran kezka eta eztabaidei erantzutea da Udako Ikastaroen helburu nagusietako bat, horregaitik, urtero ahalegina egiten dabe pil-pilean dagozan gaiak aukeratzen. Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak esan dauenez, termometro sozial eta kultural bikaina dira gure ikastaroak. Udako Ikastaroakaz, urtean zeharreko eskaintza akademikoa osotuten dogu.
Bernardo Atxagari eskainitako programa zabal bat antolatu dabe Madrilen martiaren 20tik apirilaren 7ra
2013-03-18 16:59 jardunaldiakObabakoak eleberriaren 25. urteurrenean, Centro Dramático Nacional, Casa del Lector eta Matadero Madrid zentroan dagoan Cineteca kulturguneek Bernardo Atxagari eta bere lanari eskainitako kultur programa zabala antolatu dabe Madrilen martiaren 20tik apirilaren 7ra bitartean, Etxepare Euskal Institutuagaz alkarlanean.
Migrazinoak landuko ditu aurtengo Durangoko Zilar Asteak
2013-03-14 14:39 jardunaldiak2013ko Zilar Asteak migrazinoak izango ditu ardatz, martiaren 16tik 23ra bitartean. Durangoko Plateruena kafe antzokian egin dabe aurtengo aste tematikoaren aurkezpena.
Estadurik bako nazinoetan kultur eta jatorri aniztasunaren gaiari heltzeko moduak izango ditue berbagai Donostian
2013-03-14 09:46 jardunaldiakAniztasunaren kudeaketa: Països Catalans eta Euskal Herria izenburuko jardunaldiak antolatu ditue martiaren 14rako eta 15erako Donostiako Miramar Jauregian; Euskal Herriko eta Herrialde Katalanetako eragile instituzionalak, politikoak eta akademikoak batuko dira, bi nazinootan kultur eta jatorri aniztasuna kudeatzeko daben erronkea berbagai hartuta.
EHUk 'Zientziadun emakumeak' jardunaldia egingo dau martiaren 8an
2013-03-05 10:42 jardunaldiakMartiaren 8an, Zientziadun emakumeak jardunaldia egingo dabe EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadean, Emakumearen Nazinoarteko Eguna ospatzeko. Topaketen amaieran, Anne Rougée-ren Les femmes de génie sont rares? antzezlana taularatuko dabe.
Irakurketatik idazketarako bidea aztergai, Gutun Zuria Letren Nazinoarteko Jaialdian
2013-03-01 11:58 jardunaldiakApirilaren 11n hasi eta 21ean amaituko da Gutun Zuria Letren Nazinoarteko VI. Jaialdia Bilboko Alondiga aretoan, Irakurle-idazlearen elezaharrak lemapean. Aurten, idazle eta kazetari konbidaduek irakurketatik idazketara bitarteko bidea zelan eta zergaitik egin daben aztertuko da. Aurten be, literatur ekitaldia antolatu dabe Basauriko kartzelan.
Tweak Bird taldeak estreinauko dau aurtengo Kulturcampus egitaraua
2013-02-12 14:18 jardunaldiakEHUren Arabako Campusak eguenean abiatuko dau kultur denporaldi barria, Tweak Bird talde amerikarraren eskutik. Kontzertua Unibersidade Pabiloian izango da, 19:00etan. Ikasturtea amaitu bitartean, kontzertu bi, lau film emonaldi eta antzezlan bat eskainiko ditue.