UEUko udako ikastaroak Eibarren hasiko dira astelehenean

Bizkaie! 2013-06-28 15:05   jardunaldiak

Eibarren abiatuko dira UEUren 41. Udako Ikastaroak, astelehenean, garagarrilaren 1ean. Danetara, hamar ikastaro eskainiko ditue Markeskoa Jauregian, garagarrileko lehenengo astean.

Eibarren abiatuko dira UEUren 41. Udako Ikastaroak, astelehenean, garagarrilaren 1ean. Danetara, hamar ikastaro eskainiko ditue Markeskoa Jauregian, garagarrileko lehenengo astean.

Gai eta jakintza-arlo ugari jorratuko ditue mintegietan. Honexek dira ikastaroak: Eskuekaz pentsatuz, emozinoak irudikatzen; Gorputza eta generoa euskal kulturan eta literaturan; Irakaskuntzarako antzerki-teknikak: landu sormena, komunikazinoa eta talde-estrategiak; Hezkuntza sistema alternatiboak, gizarte aldaketarako tresna eta gakoak; Transmedia kontakizuna. Komunikazino esperimentuak; Lidergoa, motibazinoa eta talde-lana: personen eta erakundeen eraldaketarako teknikak; Etxebizitzen zaharbarritzea bioeraikuntza erispideen arabera; Weka, ikasketa automatikorako tresnea: datuetatik erabagietara; Nabigau Lego NXT robotekaz: abante!; eta, Hizkuntzalari Euskaldunen I. Topaketak: egungo ikerlerroak.

Eibarren irakasle jardungo dabe, besteak beste, Miriam Peña Arte Ederretan lizentziatuak, Mari Luz Esteban Gizarte Antropologiako irakasleak, Kattalin Miner kazetaria eta militante feministak, Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak, Miren Agur Meabe idazleak, Izotz Garcia Haur Hezkuntzako irakasleak eta Ekaitz Jauregi EHUko ikertzaileak.

Baionak hartuko deutso lekukoa Eibarri, garagarrilaren 10ean, eta Iruñeko ikastaroek itxiko dabe aurtengo edizinoa, hilaren 22tik aurrera. Eibarren beste ikastaro batzuk be egingo ditue garagarrilaren bigarren hamabostaldian, 15etik 19ra bitartean. UEUre ikastaroen ganeko argibide gehiago, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu