'Eztabaidak literatureagaz' zikloak Miguel Delibes de Castro eta Gustavo A. Schwartz jarriko ditu aurrez aurre
2014-04-07 14:47 jardunaldiakLiteratura eta Zientziaren arteko hartu-emonak aztergai izango dira bihar, hilak 8, Bidebarrietako Liburutegian. Aurrez aurre: Miguel Delibes de Castro biologo, irakasle eta natur-dibulgatzailea eta Gustavo A. Schwartz zientzialari argentinarra. Moderatzaile lanak, barriz, Pilar Kaltzadak egingo ditu.
Bilboko Arte Eder Museoak 'Greco. Materia eta arima' jardunaldiak antolatu ditu
2014-04-04 12:43 jardunaldiakBilboko Arte Eder Museoak bat egin dau Grecoren heriotzearen laugarren mendeurrena ospatzeko ekitaldiakaz, eta Greco. Materia eta arima jardunaldiak antolatu ditu. Lau berbaldi izango dira jardunaldiotan, apirilaren 7an eta 14an, maiatzaren 28an eta bagilaren 4an.
'Irakurleak Eraikitzen' jardunaldiak antolatu ditu Bilboko Foru Liburutegian, apirilaren 2an eta 3an
2014-04-02 10:53 jardunaldiakUme eta Gazteen Liburuaren Eguna dala eta, Irakurleak Eraikitzen jardunaldiak antolatu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak, apirilaren 2an eta 3an. Idazle, ilustratzaile, hezitzaile eta pedagogoek hartuko dabe parte, tartean, Iñaki Zubeldiak, Belen Lucasek, Jone Arroitajauregik eta Seve Callejak.
Bidebarrieta Kulturguneak Poesiaren Nazinoarteko Eguna ospatuko dau gaur Juan Gelmanen omenezko ekitaldi bategaz
2014-03-21 10:16 jardunaldiakBilboko Bidebarrieta Kulturguneak Poesiaren Nazinoarteko Eguna ospatuko dau gaur, barikua, hilak 21, 2007ko Cervantes Saria eskuratu eta joan dan mendeko literaturearen erreferentziatzat joten dan Juan Gelman idazle hil barriaren omenezko ekitaldi bategaz.
Tiago Rodrigues zuzendariak hasiko dau 'Antzerkiaren zero gradua' mintegi zikloa martiaren 20an
2014-03-19 14:10 jardunaldiakArte Biziak izeneko programearen barruan, Antzerkiaren zero gradua. Historia eszenatik berridaztea zikloa zuzenduko dau Pablo Fidalgok Bilboko Alondigan, martiaren 20tik apirilaren 12ra. Eszena-arteen arloko profesional eta ikasleei zuzenduta dago mintegia.
Parte hartu Begira Photo Festivalen
2014-03-12 09:51 jardunaldiakAurtengo udan laugarrenez egingo da Begira Photo Festival nazinoarteko argazki festibala Durangon. Beste behin be, erakusketa kolektiboan parte hartu gura daben herritarrei dei egiten jake argazkiak bialdu deiezan; autoerretratu generoko argazkiak dira eskatzen dituenak.
Forum d´Avignon, kulturearen ganeko eztabaida foroa martxan da Bilbon
2014-03-06 11:44 jardunaldiakForum D´Avignon Bilbao eztabaida foro ospetsua AlhóndigaBilbaon hasi zan bart kultura arloko hainbat aditu bertan zirala eta domekan, hilaren 8an amaituko da. Raw, esperientziak konpartiduteko lan-jardunaldian, Forumaren aurreko ekitaldian, adituek Uria, kultur ekosistema legez aztertu eben. Bilboko kulturearen inguruko 65 lagunek tokiko ekosistema kulturalari buruz eztabaidatu eta hobekuntza-proposamenak aurkeztu zituen bart.
Jesús Camarero idazleak Luis Feitoren 'Rojo y negro' margolana aukeratu dau 'Arterako hitzak' programarako
2014-02-18 17:49 jardunaldiakJesús Camarero nobelagile, saiakeragile eta poetea izango da eguaztenean, zezeilak 19, Gasteizeko Artium Museoko Arterako hitzak programako protagonista, literaturearen eta sorkuntza plastikoaren artean loturak egiten dituan programea. Konbidautako idazleek Artium Bildumako artelan bat aukeratzen dabe haren inguruan beren literatura-ekarpena egiteko.
Desagertzeko arriskua daben europar hizkuntzez eta hizkuntza aniztasunaz mintegia izango da zezeilaren 21ean Bilbon
2014-02-17 13:28 jardunaldiakEuskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazinoak jardunaldi bat antolatu dabe datorren zezeilaren 21erako, Sabino Arana Fundazinoaren egoitzan, Bilbon, Desagertzeko arriskuan dagozan hizkuntzez eta Europar Batasuneko hizkuntza-aniztasuna lanaren egileakaz eta haren prestakuntzan parte hartu ebenakaz.
Meatzaritzearen sasoia gogora ekarriko dabe Bilbon, erakusketa eta berbaldien bidez
2014-02-12 14:23 jardunaldiakArte Berreginen, Meatzaritzearen eta Itsasadarraren museoen alkarlanagaz eta BilbaoHistoriko erakundearen bultzadaz, apirilera arte iraungo dau Bilboko Meatzak programeak. Gaur bertan, maketen erakusketea zabaldu dabe Berreginen Museoan. Asmoa da, garai baten Bilbon ohikoak izan ziran meatzeetako teknologia, tresnak eta bizimodua erakustea, edade guztietarako aproposak diran jardueren bidez.
Diziplina anitzeko kulturea aro digitalean, Tracking Bilbao Trash Media jaialdian
2014-02-07 14:31 jardunaldiakTracking Bilbao Trash Media jaialdia Bilbon egingo da zezeilaren 10ean, 10:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo). Hilaren 14ra bitartean, websailak, bideoklipak, iragarki biralak eta ikus-entzunezko formatu barriak jorratuko ditue tailer espezializatuan. Ruben Ontiveros gidoilariak eta Borja Pérez aktoreak parte hartuko dabe.
Kulturearen eta uriaren arteko hartu-emonak aztertuko ditue Bilbon martian, Avignoneko Foroan
2014-02-06 14:20 jardunaldiak2008an sortu zanetik, lehenengoz egingo da foroa Frantziako Avignon uritik kanpora, izan be, Bilboko Alondigara etorriko da kulturearen ganeko pentsalari eta eragileen topaketea martiaren 5etik 7ra.
'Istorio BIziak', ahozko narrazinoaren inguruko kultur programa barria Bilbon
2014-02-05 14:17 jardunaldiakIstorio BIziak aisiarako jarduerea baino zeozer gehiago da, edade talde guztiei zuzendutako prestakuntza eta sorkuntza ekimena, hain zuzen be, euskeraz eta gaztelaniaz egingo diran jarduerakaz. Horretarako, oso estilo eta teknika anitzetako narratzaileak egongo dira, horreetako batzuk nazinoarte mailakoak.
Xabi Aburruzagak abiarazoko dau 'Belarrien Goxoko', egungo euskal musikearen kulturea zabaltzeko programea
2014-01-14 12:49 jardunaldiakArtium, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak, Jimmy Jazz-ek eta Vitoria-Gasteizko Udalak Belarrien Goxoko programea sortu dabe alkarlanean, gaur egungo euskal musikearen kulturea zabaldu eta sustatzeko asmoz.
Xerezaderen Artxiboa literatur podcastaren bigarren jaia
2014-01-07 10:26 jardunaldiakXerezaderen Artxiboaren jaia 2014ko urtarrilaren 9an izango da, arratsaldeko 18:30ean, Leioako Udal Liburutegian (Jose Ramon Aketxe kalea 11). Bertan izango dira Harkaitz Cano, Izarne Cardaba, Jokin Gorozika, Edu Lartzanguren, Iñigo Roque eta Xerezaderen artxibozainak.
'Toponimia Administrazinoaren eguneroko jardunean ikastaroa egingo da abenduaren 9an, Baionan
2013-12-09 10:30 jardunaldiakEuskaltzaindiak eta Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) lankidetzan antolaturiko Toponimia Administrazinoaren eguneroko jardunean ikastaroa egingo da Baionan, EEPren egoitzan, gaur, abenduaren 9an. Herrietako toponimia ikertu, finkatu, erabili eta zaintzeko ikastaroa izango da.
Publizidadea ardatz 'Eztabaidak Literatureagaz' ekimenean
2013-11-18 14:26 jardunaldiakLiteraturea eta Publizidadea izenburuagaz, Bidebarrietako Liburutegiak Eztabaidak Literatureagaz ekimenaren hitzordua jasoko dau zemendiaren 19an, 19:30ean. Topaketearen protagonistak Sergio Vila-San Juan eta Jesús Carrasco izango dira, eta moderatzailea, barriz, César Coca irakasle eta kazetaria.
Euskal Kulturearen XV. Jardunaldiak Getxon abenduaren erdialdera bitartean
2013-11-15 15:35 jardunaldiakEuskerea eta euskal kulturea euskaldunei ez eze, zeozertxu dakitenei eta jakin ez baina interesa dabenei be hurreratzea izango da Euskal Kulturearen XV. Jardunaldien helburua.
hóPLAY13 bideo joko independenteen nazinoarteko lehiaketea zemendiaren 25etik abenduaren 1era izango da Bilbon
2013-11-14 14:41 jardunaldiakNazinoarteko aisialdi elektronikoaren eta arte alkarreragileen arlo ludiko, teknologiko, industrial, kultural eta sozialak batu eta proiektauko dira Bilbon. Jaialdian bideo joko independenteen sormenaren arduradunen lana goraipatu nahi da, bai eta euren izaera hezigarria eta sortzailea be.
Diseinatzaile onenak Bilbon B Awards Bilbao Bizkaia Concept Design Festivalaren barruan
2013-11-12 10:47 jardunaldiakMilango Triennaleko zuzendari Arturo Dell’Acqua eta Made in Japan lanaren egile Naomi Pollock izango dira B Awards Bilbao Bizkaia Concept Design Festival ekimenean parte hartuko daben hamar hizlarietako bi; Bilboko Alondigan izango da zemendiaren 13an eta 14an.















